La crèche de Lacarre labellisée pour son accueil immersif en basque
La micro-crèche Ttinka à Lacarre a reçu la reconnaissance du dispositif de labellisation des crèches bascophones et bilingues, baptisé LEHA. Au total,…
Artikulua euskaraz irakurgai da
Le larunbata 06 api.
2024-03-22 (e)an argitaratua
Kalakaño, Euskal Elkargoak eta bere partaideek antolatzen duten euskarazko lehen haurtzaroaren gertakaria da. Apirilaren 6an, Donibane Lohizunen, Gixunen, Baionan eta Donibane Lohizunen, doako ikusgarriak izanen dira. Egitarauan:
Urririk. Informazio gehiagorendako edo lekuen erreserbatzeko (berantenik apirilaren 5a), emaiguzu mezu bat helbide honetara:
kalakano@communaute-paysbasque.fr
Xehetasunak
Izen bereko disko liburuan oinarriturik, Arantxa Hirigoyenek eta Philippe Alborek haurrak kantarazten eta loriatzen segitzen dute. Haurrock taldeak ospetsu egin dituen kantuak berriz hartuz eta kantu berriak ere taularatuz.
0 eta 7 urte arteko haurrei zuzendua.
Iraupena, 35 minuta
Urririk, izena emateko : kalakano@communaute-paysbasque.fr
Xehetasunak
Fredek istorio asko ezagutzen ditu, ez du meriturik. Bere aitatxik, Pepe Pierrot-k gauero kontatzen zizkion. Oporraldi bakoitzean, kontaketa bakoitzean, hitzen bidez bidaia berri bat, eguneroko bizitza, elezaharrak...
Urririk. Izen emateak tokian eta egunean berean, 9:30tatik goiti.
Xehetasunak
Bouquinville Ttikia, apirilaren 2tik 6a arte.
Xehetasun gehiagorentzat eta egitarau osoa ikusteko:
https://libreplume.fr/petit-bouquinville
Urririk.Informazio gehiagorendako edo lekuen erreserbatzeko (berantenik apirilaren 5a), emaiguzu mezu bat helbide honetara:
kalakano@communaute-paysbasque.fr
Xehetasunak
Formatu laburreko pieza koreografiko bat. Dantzarekin elkartzeko memento bat. Dantzari bat eta zehazki hautatu diren objektu batzuk. 21 pilota xuri, 2 aldetako estali bat, 1 berinazko ontzi, 12 metroko eskotx xuria. Pilota batek beste pilota batera eramaten du, eta honek lerro bat marrazten duen ibilbide batera, beste pilota batengana doana, norabide berri bat hartzen duena… Gauza guttirekin gauza anitz agerraraztea: zango bat lurrean pausatzea, pilota baten soinua berinaren kontra, gorputza lurrean torratzea… Aldi berean organikoa eta poetikoa den pieza. Gauza guttirekin ari izatea, sentsazioetatik ahal bezain hurbil. Kontenplazioan murgiltzea. Dantzan ari den gorputz batek marrazten dituen bideak segitzea. Eskuekin, zangoekin, buruarekin marraztea. Gorputzaren posibilitateekin jostatzea, haur ttipiak diren esploratzaile handien gisan.
La micro-crèche Ttinka à Lacarre a reçu la reconnaissance du dispositif de labellisation des crèches bascophones et bilingues, baptisé LEHA. Au total,…
2024ko Euskararen Urtaroa azaroaren 22tik abenduaren 3ra iraganen da. Euskal Elkargoak deialdi bat zabaltzen du egitarau aberats baten muntatzeko.…