Batzordeak

Gaikako 12 batzordek 457 kide dituzte, elkargo eta udal hautetsiak.

Orrialde honetan

Batzordeak elkargo eta udal hautetsiek osatzen dituzte. Elkargo Kontseiluak bozkatuko dituen deliberamenduak prestatzen dituzte, gaiaren arabera. 12 batzorde daude Euskal Elkargoaren barnean :

  • Antolaketa, Hirigintza, Lur funtsak eta Digitalaren Garapenaren Batzordea
  • Mugikortasunen Batzordea
  • Ekologia eta Energia Trantsizioa & Elkargo Herritarra Batzordea
  • Ekonomia Garapena –Portuak, Arrantza eta Hazkunde Urdina – Goi mailako Irakaskuntza – Lanbide Formakuntza - Ikerketa Batzordea
  • Turismo Batzordea
  • Laborantza – Mendialdea Batzordea
  • Uraren Zikloaren Batzordea
  • Hondakinen Batzordea
  • Baliabideen Batzordea (Finantzak - Zergak – Giza Baliabideak – Informazio Sistemak)
  • Hizkuntza Politika Batzordea – Kultura Partzuergoak
  • Herritarrentzako Zerbitzuen Batzordea (Haurrak – gizarte Ekintza - Osasuna)
  • Mugazgaindiko Harremanen Batzordea

Hemen behereko dokumentuan batzorde bakoitzaren osaera atzemanen duzu : Gaikako batzordeen osaera.

Baitezpadako batzordeak

Helgarritasun Batzordea

Euskal Hirigune Elkargoak bere sortzetik bertatik eman zuen plantan helgarritasunerako herriarteko batzorde bat. Batzorde horrek, arauen aldeaz gain, eragile zeregin garrantzitsua du ere kolektibitateak politikoki daramatzan helgarritasun baloreak sustatzeko, hau da: «baliagarri, eroso eta ororentzat eskuragarri egitea». Itsasargi batek itsasoa bezala, helgarritasunaren bidea argitzen die elkargokide ditugun herriei eta zerbitzuei, gure lurraldea barneratzaileago eta orori zabalik izan dadin.

Bideoz ikusteko

Tokiko Zerbitzu Publikoen Aholku Batzordea 

Kolektibitateko kideek eta ingurumenaren babeserako elkarteek eta kontsumitzaileen babeserako elkarteek osatzen dute. Urtero eskatzen zaio zerbitzu publikoaren eskuordetzak dituztenen jardun txostenak azter ditzan, bai eta erakundeen barnean diru autonomiarekin ustiatzen diren zerbitzuen txostenak eta ur eta saneamendu zerbitzuen kalitatea eta prezioari buruzko txostenak ere.  Iritzia eskatzen zaio ere honako kasu hauetan:

  • Zerbitzu publikoko eskuordetza proiektu orotarako edo diru autonomia duen administrazioaren konpainia baten sortzerako.
  • partzuergo kontratu proiektu orotarako;
  • ur zerbitzuak edota saneamendu zerbitzuak ikerketa eta garapen programa batean parte hartzeko proiektu orotarako.

Zuzeneko Zergen Herriarteko Batzordea

Baitezpadakoa da lanbide zerga bakarreko araubidea duen HeLEP orotan; tokiko zerga zuzeneko gaietan aritzen da merkataritza lokalei eta hainbat ondasunei dagokienean. EHEaren lehendakari edo haren ordezkoaz gain, hamar batzordekide titular ditu eta beste 10 ordezko batzordekide.

Eskualdatu Kargen Balioztatze Batzordea

Baitezpadakoa da ere lanbide zerga bakarreko araubidea duen HeLEP orotan; EHEri dagozkion eskumenei loturik eskualdatu zaizkion diruzko sartzeen eta kargen kopurua balioztatzeaz arduratzen da. 158 batzordekide titular ditu eta beste 158 ordezko batzordekide (Kide den herri bakoitzeko bana).

Eskaintza Deialdien Batzordea eta Zerbitzu Publikoaren Eskuordetzaren Batzordea

Batzordekide dira lehendakaria edo haren ordezkoa eta 5 kide titular et beste 5 ordezko; formalizatu merkatu publikoen esleipenetan aritzen dira edota zerbitzu publikoaren eskuordetzarako hautagaien hautapenetan.