Airearen kalitatea

Orrialde honetan

Le saviez-vous ?

Airearen kutsadura, zer da?

Airearen osaera osasunerako eta ingurumenerako kaltegarri diren kutsagarrien bidez aldatzea. Kutsagarriak giza jardunen edo naturaren emaitza dira.

Airearen kalitatea

Toki mailan, lurralde kolektibitateek lagundu behar dute airearen kalitatea ebaluatu eta hobetzen. Airearen kutsaduraren aurka borrokatu behar dute, dituzten administrazio polizia eta polizia bereziko botereen kontura, eta airearen kalitatearen alde joka dezakete beren eskumenen bitartez.

Euskal Elkargoak, bere Euskal Herriko Klima Plana eginez, lurraldeko atmosfera kutsagarrien isurketen urteko diagnostikoa ukanen du, dagozkien jardun sektoreka (bizitegiak, hirugarren sektorea, bide garraioak, laborantza, hondakinak, industria salbu energia adarra) murrizteko helburu eta baliabideak garatzeko. Isurketen inbentarioa (hemen telekarga) biztanleak atmosfera kutsagarrien pean zenbateraino diren neurtzeko eta kutsagarrien kontzentrazio maila neurtzeko modelizazio lanekin osatuko da.

Euskal Elkargoa airearen kalitatearen jarraipena egiteko tokiko baliabidea etengabe hobetzen engaiatzen da, elkarlan hetsian Akitania Berriko ATMO erakundearekin (eskualdeko Aasqa) eta airearen kalitatearen jokagaiak dagozkien politika publikoen barnean sartuz.

Euskal Herriko Airearen Kalitatearen bilana

Lurraldeko airearen kalitatearen begiratzeko eguneroko baliabideak hiru neurtze gune finko ditu:

  • Hiri gune bat, hondoko eraginpean (Baiona – Saint Crouts)
  • Hiri gune bat, trafikoaren pean (Baiona – Angelu)
  • Hiri inguruneko gune bat, hondoko eraginpean (Biarritz-hipodromoa) 

Euskal Herriko airearen kalitatearen eguneroko bilakaeraren jarraipena egiteko, honako esteka honetan klika ezazu: https://www.atmo-nouvelleaquitaine.org/monair/commune/64102

Orrialde honek zure beharrei erantzun ote du ?

Le kiosque Kioskoa lo Quiòsc

Actualités Artikuluak Actualitats

Agenda Agenda Agenda