KLIMA, la semaine du Climat au Pays Basque, revient du 05 au 12 octobre !
La Communauté d’Agglomération Pays Basque organise la 4ème édition de KLIMA, la semaine du climat au Pays Basque du 5 au 12 octobre 2024. Des soirées…
Euskal natura ondarea bioaniztasun bikainekoa da eta ingurune eta paisaia mosaiko bat du, harkaitz itsas hegitik mendialdeko bizilekuetaraino, ur inguruneak eta hezeguneak ere tartean, eta lurraldearen nortasunaren zutabeetako bat da.
Euskal landarediak ondare bezala balio handikoak diren espezie anitz ditu, batzuk endemikoak. Iratzeak, landare haragijaleak, goroldioak eta likenak anitz eta kaliate handikoak dira Euskal Herrian. Itsas ertzeko uharrietan ere badira itsas belar bakan eta bereziak, Atlantikoaren zona horretatik at beste inon ez daudenak. Euskal Herriko landare espezie bikain gehienak itsasertzean, mendialdean, hezeguneetan eta muino idorretan daude.
Gisa berean, egoera geografiko berezi horrek aberedi bakan eta ondare balio handikoa izatea laguntzen du. Euskal itsasertzean eta Piriniotako mendigunean dagoen aberediak abere espezie enblematiko anitz ditu. Espezie batez ere piriniotar horien arteko batzuk bakan edo enblematikoak dira: kantauriar sugegorria, basoilarra, okil gibelnabarra, Pirinioetako desmana, gauenara edo intsektu espezie anitz, etab.
Euskal Herria migrazio bide garrantzitsuetan kokaturik da, hala itsas aberediari dagokionean nola hegaztienari dagokionean, eta hartara, erantzukizun handia du espezie migratzaileen babesteko.
Lurraldean ditugun ekologia jokagaien lekukotasuna ematen digute Euskal Herrian ditugun Natura 2000 sarearen barnean kokatu gune anitzek. Sare hori Europako naturaguneen multzo bat da, lurrekoak nola itsasokoak, dituzten abere nola landare basa espezieen bakantasunarengatik edota andeagarritasunarengatik nabarmen direnak, bai eta haien bizilekuak ere. Euskal Elkargoaren lurraldean 31 gune ditugu dela aberedi eta landaredi zuzentarauaren pean (10), dela hegaztien zuzentarauaren pean (21).
Gauzak horrela, Euskal Elkargoak hiru erronka ditu:
«Euskal Herria Energia Positibodun eta Hazkunde Berdearen aldeko Lurralde» labela lortzeko lehen ekintza programa batek estrategia plan bat egin zuen 2017 hondarrean, 4 lan ardatzen inguruan:
1. ardatza: Natura ondarearen ezagutzaren partekatzea garatzea
2. ardatza: Natura ondarea lurraldearen garapen eta antolaketa politiken oinarria izan dadila
3. ardatza: Ekosistemek tokiko ekonomia adarretara ekarri zerbitzuak kontuan hartzea
4. ardatza: Natura eta kultura ondareen arteko bitartekaritza eta loturak sendotzea
pdf / 78 pages / 6,95 Mo
Publié le 17 otsaila 2024
pdf / 78 pages / 7,07 Mo
Publié le 17 otsaila 2024
pdf / 102 pages / 8,33 Mo
Publié le 04 otsaila 2023
La Communauté d’Agglomération Pays Basque organise la 4ème édition de KLIMA, la semaine du climat au Pays Basque du 5 au 12 octobre 2024. Des soirées…
Ce 17 septembre, Jean-René Etchegaray, Président de la Communauté Pays basque et Sylvie Durruty, Vice-présidente à l’Économie et à l’innovation, ont…
Pour la deuxième année consécutive, la Communauté Pays Basque va recevoir le prix du « Meilleur acheteur responsable » dans la catégorie Collectivités…
ostirala 08 aza au ostirala 29 aza
Catégorie(s) : Agenda
Vous êtes une structure productive (PME/TPE, association, startup) et vous souhaitez vous inscrire dans une démarche d’éco-innovation pour…