Emazteen kontrako bortizkeria: sentsibilizazio hilabetea Ipar Euskal Herrian
Azaroaren 25aren inguruan, emazteen kontrako bortizkeria desagerrarazteko nazioarteko egunean, Euskal Hirigune Elkargoak erabaki du Ipar Euskal…
Artikulua euskaraz irakurgai da
2024-10-21 (e)an argitaratua
Etxebizitza krisiaren aitzinean, Ipar Euskal Herrian bizitzeko eskubidearen aldeko politika irmo bat darama Euskal Elkargoak. 2021eko urrian, Tokiko Bizitoki plana onartu zen horretarako. Politika horren emaitza da 3Ds legeak tentsio-eremuan diren herrientzat ahalbidetu alokairuen mugatzea. “Konkretuki tresna honek gehiegizko alokairuen aurka borrokatzeko aukera ematen digu, gehiegizko prezio-emendatzeak mugatu, etxekoen eros-ahalmena babestu eta etxebizitza bat lortzea errazteko”, zehaztu du Jean-René Etchegaray-ek.
Tresna esperimentazio denboraldi batentzat aplikatuko da, 2024ko azaroaren 25etik, 2026ko azaroaren 25era. Neurria, alokatu etxebizitza berriei edo berriz alokatu etxebizitzei aplikatuko zaie alokairu berritzean edo “mugikortasun alokatzean”, eta gehiegizko alokairu mailen aurka borrokatzea du helburu. Erabakiak, hutsik edo altzariz hornitua den parke pribatuaren alokairuak barne hartzen ditu eta erreferentziazko 3 alokairu eremu zehazten ditu.
Lurraldearen galde baten gauzatzea
2021eko azaroan galdea egin ondotik, 2023ko urriaren 23ko ministerio dekretu batek alokairuen mugatzea abiatzeko baimena eman zion Euskal Elkargoari. 24 herrik erantzuten diote legeak finkatu tentsio-eremu baldintzei : Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Baiona, Basusarri, Biarritz, Bidarte, Biriatu, Bokale, Donibane Lohitzune, Getaria, Hendaia, Hiriburu, Jatsu, Lehuntze, Larresoro, Mugerre, Urruña, Urketa, Uztaritze, Milafranga eta Ziburu.
Atlantiko & Pirinio Hirigintza Agentziak 2021eko martxoan jaso zuen tokiko etxebizitzen behatokia burutzeko ziurtagiria. Horretan oinarritzen da alokairuen mugatze neurria.
Erreferentziazko alokairuentzat atxikia den baremoa, higiezinen profesionalekin eta egoiliarren eta jabe pribatuen ordezkariekin elkarlanean egindako lanaren emaitza da. Zonakatzeari zein segmentazioari buruz, AUDAPen, Etxebizitza Informaziorako Agentzia Nazionalaren eta Estatuaren laguntza teknikoa jaso da. Estatuak behatokiaren finantzaketa laguntzen du.
Tokiko Alokairuen Behatokiak datuak urtero biltzen ditu Ipar Euskal Herriko alokairuen egoera ezagutzeko. Datu horietarik abiatuz, lau eremu marraztuak izan dira alokairuak behatzeko eta horietarik hirutan aplikatuko da mugatze neurria, bakoitzean erreferentziazko alokairu prezioekin.
Urtero egokitu neurria
Pirinio Atlantikoetako Prefetak urriaren 21 honetan izenpetu erabakiak, segmentu bakoitzarentzat (etxebizitza mota, eraikitze garaia…) eta alokairu eremu bakoitzarentzat, erreferentziazko hiru alokairu finkatzen ditu. Erabakia urte guziz eguneratua izanen da eta tokiko alokairu behatokiaren datuetan oinarritzen da:
Erreferentziazko alokairu horiek, metro karratu bizigarriren prezioaren bidez adieraziak, hainbat adierazle kontuan hartu finkatuak izan dira: auzoa, gela kopurua, etxe/apartamendu tipologia, alokatze mota (hornitua/hornitu-gabea) edo eraikitze garaia.
Izenpetu alokatze kontratuak (lehen alokatzea edo ber-alokatzea), alokairua (kargez kanpo) metro karratu bizigarrien arabera, oinarrizko alokairu deitua, ez du prefetaren erabakiak finkatu erreferentziazko alokairua gainditu beharko. Besteentzat, egokitzea alokatze kontratuaren bukaeran eginen da.
Alokairuaren doitze eginbideak izango dira, kontratuen berritzearen baitan eta epe zehatzetan: sei hilabete lehenago jabearentzat, bost hilabete egoiliarrarentzat:
Alokairu emendatua gainditzen den kasuetan, egoiliarrak enplegu eta elkartasunen departamendu-zuzendaritzak kudeatu antolabide komisioari dei egiten ahalko dio, alokatze kontratua izenpetu ondoko hiru hilabeteetan.
Antolamendurik ez den kasuetan, egoiliarrak berri eman ondotik, prefetak jabea alokatze kontratua egokitzera eta soberan jaso zama itzultzera behartzen ahalko du. Pertsona fisiko batentzat gehienez bost mila euroko administrazio-isuna eta pertsona moral batentzat gehienez hamabost mila eurokoa ezartzen ahalko dira.
Azaroaren 25aren inguruan, emazteen kontrako bortizkeria desagerrarazteko nazioarteko egunean, Euskal Hirigune Elkargoak erabaki du Ipar Euskal…
Au sommaire de Pays Basque #5, le magazine de la Communauté Pays Basque, retrouver le dossier sur les actions engagées afin de mieux répondre aux…