Emazteen kontrako bortizkeria: sentsibilizazio hilabetea Ipar Euskal Herrian

Artikulua euskaraz irakurgai da

Azaroaren 25aren inguruan, emazteen kontrako bortizkeria desagerrarazteko nazioarteko egunean, Euskal Hirigune Elkargoak erabaki du Ipar Euskal Herrian indarrean diren ekimenak laguntzea eta agerian ematea.

2024-11-14 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

Emazteen kontrako bortizkeria desagerrarazteko nazioarteko egunaren karietara, datorren azaroaren 25ean, Euskal Elkargoak sustengatzen duen sentsibilizatze hilabete bat antolatua da Ipar Euskal Herrian. Zine-eztabaida, mintzaldia, familiendako ikuskizunak eta antzerkiak, standek eta animazioek lurraldea animatuko dute Baionatik Atharratzerat, Angelu, Uztaritze eta Hendaiatik pasatuz.

Xehetasunak ikus

Urririk izanen diren hitzordu horiekin denbora berean (ardura izena emanez edo erreserbatuz), Profesionalendako ekintzak izanen dira ere,  baliabide-gunea hobeki ezagutarazteko.

Mobilizatze horretan parteko hartzeko: clscommunaute-paysbasquefr 

Euskal Elkargoak tokiko osasun-kontratuaren baitan sustengatzen duen urratsa.

Tokiko osasun-kontratua zer da? Estatuaren, Eskualdeko Osasun Agentziaren, Euskal Hirigune Elkargoaren eta tokiko eragileen arteko baterako tresna da, osasun-arloko lurralde- eta gizarte-desberdintasunak murrizteko: 21 ekintza-fitxa finkatuak izan dira 2020 - 2026 denboraldirako, lurralde osoan erantzun zaluak, egokiak eta adostuak emateko, biztanleen beharretatik ahal bezain hurbil.

BORTIZKERIAK GELDIARAZ DITZAGUN

39 19, entzuteko, informatzeko eta orientatzeko zenbakia

Entzute nazionaleko zenbaki hau bereziki zuzendua zaie:

  • bortizkeria jasaiten duten emazteei
  • beren ingurukoei
  • araberako profesionaleei

Anonimoa eta dohainikakoa da, eta Frantzian eta itsasoz haraindiko departamenduetan DOMetan postu finko batetik eta mugikor batetik eskura daiteke. Seinalatze-plataforma: arretonslesviolences.gouv.fr/besoin-d-aide

 

Actualités ArtikuluakActualitats