TURBOLAB-en estreinaldia
Urriaren 25 honetan, Jean-René Etchegaray, Euskal Elkargoko Lehendakariak, André Garreta, Ipar Euskal Herriko Merkatal eta Industria Ganberako eta…
Artikulua euskaraz irakurgai da
2024-10-17 (e)an argitaratua
Amikuzen bi gune hauek estreinatzea Euskal Elkargoaren lurralde-ehuntze estrategiaren emaitza da, tokiko zerbitzu publikoak bermatzeko gisan. Amikuzeko osagarri etxeak baserrialdean artatzeko ahala hobetzeko nahiari erantzuten dio. Aiziritzeko elikagaigintzako enpresa mintegiak, Larramendia lan eremu berriaren baita, elikagaigintza sektorearen beharrei erantzuten die. Lokal egokituak dituzte orain beren eraldatze jarduera egin ahal izateko. Lan eremuak 21 enpresa arte hartze ahalko ditu
Osasun arloko 26 profesional Amikuzen
Osagarri etxea 1108 m2-ko eremuan kokatua da, Aiziritze-Gamue-Zohaztin, Donapaleuko atetan, ospitaletik eta ardatz nagusietarik hurbil, irisgarria izateko gisan. Astelehenetik ostiralera idekia da, goizeko zortzietatik arratsaldeko zazpietara eta larunbatean bederatzietatik eguerdira. Lau mediku, erizainak, kinesiterapeutak, emagin bat, bi podologo, psikologo bat eta dietetista-nutrizionista bat kokatu dira bertan. Osasun arloko 26 profesional kokatu dira orotara osasun etxean.
Euskal Kostako ospitalea eta Donapaleukoa proiektuaren partaide dira eta Mediku-psikologia zentroaren eta Haur eta Nerabeen Mediku-psikologia zentroaren permanentziak antolatzen dituzte bertan. Osasun publiko polo bat ere garatzen dute. Bertan, Adoenia nerabeen etxearen jarduera (osasun, eskola eta sexu gaietan aholku eta laguntza gazte eta familiei), gaixotasun kronikodunentzako heziketa terapeutikoa, osasun bilanak eta ninientzako BCG txertaketak atzematen ahal dira.
Handitze proiektu bat abian
Proiektua, etorkizunean handitzeko gisan pentsatua izan zen. Idekitzetik beretik ezagutu arrakastak eta Lurraldeko Osasun Elkargo Profesional bat sortzeak, lokalak profesional berriei harrera egiteko egokitzea dakar.
8 atelier Larramendia lan eremuan laborantza sektorearentzat
Larramendia lan eremua, Jean-René Etchegaray-k azpimarratu duen bezala “Amikuzek duen ikusmen handiaren fruitua da, lurrak atxiki dituzte, beren eskuratzea aurreikusi dute azpiegitura hau psoible egiteko”. 2,4 milioi euro inbertituak izan dira 6,5 hektarea egokitzeko, haietarik 4,5 enpresentzat. 21 enpresa arte kokatuko dira bertan. Gisa horretan “lurraldearen antolaketa orekatu eta harmoniatsuaren zinezko giltzarri” bat da.
Larramendia lan eremuaren baitan, Aiziritzeko elikagaigintzako enpresa mintegiak leku bakarrean batzen ditu :
Enpresa mintegia, Ipar Euskal Herriko Teknohiri proiektuan txertatua da. Elikagaigintza eta elikadura iraunkorraren bikaintasun saila Amikuzeko lurraldean egituratzeko tresna da.
Eremuaren kudeaketa, animatzaile batek bermatuko du eta elikadura sailaren segipena ere eginen du. Tokiko ekosistemarekin loturan, enpreseak lagunduko ditu. Hauek 2025etik goiti kokatuko dira lan eremuan.
Eraikin eredugarriak ingurumen aldetik
Euskal Elkargoak proiektu hauek ingurumen eta energia bikaintasun desmartxa baten baitan kokatu ditu.
Amikuzeko osagarri-etxea eredugarria da energia eta ingurumen mailan eta indarrean den araudiaren helburuak gainditzen ditu (RE 2020):
Aiziritzeko elikagaigintza eremua belaunaldi berriko eraikin bat da eta helburu berdinei erantzuten die:
Amikuzeko osagarri etxearen aurrekontua
Zenbateko osoa (zergaz kanpo) : 2 995 138 €
Euskal Elkargoa: 2 019 812 €
Europa / REACT-EU : 525 326 €
Akitania Berria Eskualdea : 200 000 €
Pirinio Atlantikoetako Departamendua : 150 000 €
Estatua / FNADT : 100 000 €
Aiziritzeko elikagaigintza eremuaren aurrekontua:
Zenbateko osoa (zergaz kanpo) : 3 526 093 €
Euskal Elkargoa: 2 226 093 €
Estatua / DSIL : 800 000 €
Akitania Berria Eskualdea : 500 000 €
Urriaren 25 honetan, Jean-René Etchegaray, Euskal Elkargoko Lehendakariak, André Garreta, Ipar Euskal Herriko Merkatal eta Industria Ganberako eta…
Joan den irailaren 28an, Elkargoko Kontseiluko hautetsiek deliberatu zuten Euskal Herriko ZFE-m proiektua publikoaren iritzira igortzeko. Kontsulta…