TURBOLAB-en estreinaldia

Artikulua euskaraz irakurgai da

Urriaren 25 honetan, Jean-René Etchegaray, Euskal Elkargoko Lehendakariak, André Garreta, Ipar Euskal Herriko Merkatal eta Industria Ganberako eta ESTIA-ko Lehendakariak eta Sylvain Loumé, Akira-ko zuzendariak, Turbolab plataforma teknologikoa estreinatu dute. Sandrine Derville, Akitania Berria eskualdeko Lehendakariordea, Joëlle Gras, Pirinio Atlantikoetako Suprefeta eta Jean-Jacques Laserre, Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseiluko Lehendakaria bertan ziren.

2024-10-24 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

2017an sortu zenetik, Euskal Elkargoa ekologia eta energia trantsizio eta lurralde erresilientzia erronkez jabetu da. 2024-2030 Ekonomia Garapen Eskemak, gai hauek erdigunean kokatzen ditu, enpresak laguntzeko ardatz nagusi gisa aurkeztuz.

Estrategia hau konkretuki irudikatua da urriaren 25 honetan Turbolab, aeronautika propultsio berritzailerako plataforma, estreinatuz.

Aeronautika sektorearen karbono eraginari erantzuna

Turbolab “Ipar Euskal Herria Industria Lurralde” egitasmoaren baitan abiatu da. Entsegu-banku partekatua da, proiektu eta enpresei aeronautika sektorearen karbono eraginaren aurrean erantzuten laguntzeko. Jean-René Etchegaray-k azpimarratu duenez, "proiektu hau bihar ekintza publikoari eta eragile ekonomikoen laguntzari dagokionez irudikatu behar dugunaren eredu da: Akira Technologie-ren -gure lurraldeko enpresa nagusi bat-,  ESTIA Ingeniari Eskolaren eta Euskal Elkargoaren arteko partaidetza".

Turbolab, teknologia eskualdatzeko tresna berria da, eta propultsio berritzaileen inguruan ekosistema oso bat sortzea ahalbidetzen du. Proiektuak zerbitzu prestaketendako entsegu banku bat, Ikerketa eta Garapenerako euskarri gune bat eta goi mailako irakaskuntza guneak biltzen ditu:

  • Hastapeneko formakuntzan: ESTIAko ikasle ingeniarientzat, existitzen diren formakuntza moduluei egiazko bankuan lan praktikoak egiteko aukera erantsiz
  • Etengabeko formakuntzan: enpresetako soldatapekoendako turbomakinen funtzionamenduaren sentsibilizaziotik hasi eta lanbide esperientzia arte eta lanbide heziketako eragileendako partaidetza (UIMM formakuntza poloa...).

Euskarri gunearen helburua Teknohirian nazioarteko saiakera zentro bat sortzea da, bai eta ikerketa katedra bat idekitzea ere. Laborategi Bateratu bat sortzea ahalbidetu du jadanik (LabCom ANR).

Egiturazko partaidetza bat

Turbolab-eko partaide bakoitzak giltzarri bat ekartzen du proiektura :

  • Akira-k bere saiakera ekipamendua eta neurgailuak eskura ematen ditu, bere “saiakera ibilgailu” motorrekin batera
  • Compositadour-ek laborategi eskaintza bat egituratzen du, aeronautika sektoreko industria-enpresen zerbitzura, aireko propultsio sistema osoa saiatu eta ezaugarritzeko
  • Estia-k formakuntza moduluak garatzen ditu
  • Euskal Elkargoak eraikina gauzatzeaz arduratu da jarduera ezberdin hauek Baionako Teknohirian hartu ahal izateko.

Ingurumen mailako eraikuntza eredugarria

Turbolab hartu duen eraikina klima aldaketaren eraginak gutxitu eta hauei egokitzeak galdetzen dituen baldintzei erantzuteko gisan pentsatua izan da:

  • Betoi isolatzailea erabilia izan da erresistentzia termiko hobe batentzat eta zubi termikoak saihesteko
  • Arintasun printzipioa aplikatu da estaldura eta sare ikusgarriak mugatuz. Erabilpenaren neurrira mugatzea da helburua, entsegu bankuak pareta eta zola lodiak eta forma berezi bat behar baititu.

Turbolab proiektuaren inbertsio aurrekontua

Zenbateko osoa

Euskal Elkargoa

Akira

Estatua / ANR France 2030

Estatua / DGAC

Estatua / France relance

Akitania Berria Eskualdea

Estia

6 450 000 €

2 400 000 €

1 625 000 €

950 000 €

600 000 €

75 000 €

600 000 €

200 000 €

 

Euskal Elkargoak Compositadour babesten segitzen du

Urriaren 22an, Kontseilu iraunkorreko hautetsiek 310 000 euroko laguntza bozkatu dute Estia ingenieritza eskolarentzat, Turbolab-en funtsezko partaide den Compositadour teknologia plataforma garatu ahal izateko. Plataformari, teknologia mailan onenen artean egoteko neharrezkoak diren inbertsioak egiteko aukera emanen dio eta halaber tokiko industria ekosistema sustengatzekoa. Compositadour-ek, Teknohiria eta lurraldea erreferentziazko eta bikaintasunezko eremu izatea dakar robotikaren arloan, osagai aurreratuetan (konposatuak eta fabrikazio gehigarria) eta aeronautika propultsio berritzailean.

Actualités ArtikuluakActualitats