Urrugne : travaux de renouvellement du réseau d’eau potable
La Communauté d’agglomération Pays Basque va engager des travaux de renouvellement de la conduite d’eau potable située au niveau du chemin des Crêtes…
Artikulua euskaraz irakurgai da
Lehen eguna ostirala 10 eka.
Azken eguna igandea 12 eka.
Hastapeneko tenorea 11:00 Bukatzeko tenorea 13:00
2022-04-29 (e)an argitaratua
Julia Zimmerlich kazetari zientifikoak (Le Monde, Socialter, Ça m’intéresse) hiru mahai inguru animatuko ditu. Orduan, adituek, profesionalek eta hautetsiek bainatzeko uren kalitateari buruz dituzten iritziak trukatuko dituzte.
Ura eskuratzeko desberdintasunak planeta osoan izanen du eragina. Aïssa Maïgaren dokumental hau Nigerren iparraldean filmatu zen, 2018tik 2020ra. Film emanaldiaren ondotik, eztabaidarako tartea izanen da.
Tatisteko herria, berotze globalaren biktima, ura eskuratzeko borrokan ari da. Alta, eskualde horrek milaka kilometro koadroko laku akuifero bat du lurpean...
Zer dira arro hidrografikoak? Zer hondakin metatzen ditu itsasoak hondartzan? Zein animalia eta landare bizi dira ur gazitan edo gure hondartzetan?
Gure departamenduan isurtzen diren ur guzien helmuga da ozeanoa. Horregatik, zikloaren edozein etapatan urari eragiten dion jarduera orok ondorio zuzena du erreka, ibai eta itsasbazterreko uren kalitatean eta uretako eta itsasoko inguruneetako bizian. Ibilaldi bat antolatuko da, uraren ibilbidea, hondartzen osaketa eta bizia eta ingurune horien bioaniztasuna hobeki ulertzeko eta Barrako bokalea eta Izadia parke ekologikoa ezagutzeko.
Uraren herrixka
Gehiago ikasteko gogoa duzu uraren zikloaz eta Euskal Herrian jokoan denaz? Gai honi buruz dena jakinen duzu, uraren herrixka bisitatu, bertako tailer ludiko eta praktikoetan parte hartu eta ur-ostatuan zintzurra busti ondoan. Egun osoan, parte har ezazu haien ezagutzak zurekin partekatuko dituzten profesionalek gidaturiko joko eta jardueretan.
Lanera!
Zer ondorio dituzte gure eguneroko ohiturek gure inguruko uraren kalitatean eta, beraz, gure osasunean? Hurbilagotik ikertuz gero, ohar gaitezke substantzia organiko eta mineral anitz daudela egunero erabiltzen ditugun produktuetan, eta, ondorioz, ezinbestez, gure erreka eta ibaietara isurtzen ditugula. Joko, tailer eta esperientziez osaturiko zinezko ibilbide parte hartzailea prestatu dugu, gure eragina murrizteko konponbideak elkarrekin atzemateko.
TENOREA | ANIMAZIOAREN IZENA | IRAUPENA | ADINA | Erreserbatzeko esteka |
---|---|---|---|---|
10:00 | Tailerra: hortzetako pasta eta ezpainetako baltsamoa norberak fabrikatzea, Surfrider Foundation Europekin | 1h | 10 urtez goitikoentzat | Erreserbatzen dut |
10:00 | Ezagutza-tailerra: Zer da arro hidrografikoa? Ikas nola mantentzen diren erreka eta ibaiak, Euskal Elkargoarekin (ibilaldia, beraz ekar kirol oinetakoak) | 1h15 | 12 urtez goitikoentzat (ibilaldia, beraz ekar kirol oinetakoak) | Erreserbatzen dut |
10:30 | Joko parte hartzailea: “Uraren bidaia” egin, Water familyrekin | 1h | 8 urtez goitikoentzat | Erreserbatzen dut |
11:00 | Bil “mareak ekarria”, Surfrider Foundation Europekin | 1h | 10 urtez goitikoentzat | Erreserbatzen dut |
11:30 | Ezagutza-tailerra: Zer da disko-atea? Euskal Elkargoa eta SUEZekin | 1h15 | 12 urtez goitikoentzat | Erreserbatzen dut |
12:00 | Tailerra: Bainatzea haizu da? Uraren kalitatea egiaztatzen ikastea, Rivages Pro Tech-ekin | 1h | 10 urtez goitikoentzat | Erreserbatzen dut |
13:00 | Joko parte hartzailea: “mikrokutsatzaileak” identifikatzea, Water Familyrekin | 1h | 8 urtez goitikoentzat | Erreserbatzen dut |
14:00 | “Mareak ekarria”: hondakinak pisatzea, kuantifikatzea eta bereiztea, Surfrider Foundation Europekin | 3h | 10 urtez goitikoentzat | Erreserbatzen dut |
14:00 | Ezagutza-tailerra: Zer da arro hidrografikoa? Ikas nola mantentzen diren erreka eta ibaiak, Euskal Elkargoarekin (ibilaldia, beraz ekar kirol oinetakoak) | 1h15 | 12 urtez goitikoentzat | Erreserbatzen dut |
14:00 | Tailerra: hortzetako pasta eta ezpainetako baltsamoa norberak fabrikatzea, Surfrider Foundation Europekin | 1h | 10 urtez goitikoentzat | Erreserbatzen dut |
14:30 | Esperientzia: ur gardena edangarria ote da? Les Petits Débrouillards elkartearekin | 45min | 6 urtez goitikoentzat | Erreserbatzen dut |
15:00 | Ezagutza-tailerra: Zer da disko-atea? Euskal Elkargoa eta SUEZekin | 1h | 12 urtez goitikoentzat | Erreserbatzen dut |
15:30 | Tailerra: Bainatzea haizu da? Uraren kalitatea egiaztatzen ikastea, Rivages Pro Tech-ekin | 1h | 10 urtez goitikoentzat | Erreserbatzen dut |
16:00 | Esperientzia: ur gardena edangarria ote da? Les Petits Débrouillards elkartearekin | 45min | 6 urtez goitikoentzat | Erreserbatzen dut |
Iturritik dutxulura! Izena eman behar da.
Iturritik ateratzen den edateko ura, nola heltzen da etxeraino? Hazparneko zilaketa bat eta edateko uraren fabrika ezagutzeko ibilaldi labur bat, hobeki ohartzeko uraren kalitate ona segurtatua dela!
Hitzordu tokia: Zelhaia auzoa - 64240 Hazparne (GPS) / Argibideak: 05 59 29 17 72
Ur araztegia! Hazparneko Minhotz auzoko ur araztegiaren ezagutzea. Izena eman behar da
Nola garraiatzen eta tratatzen dira Hazparneko herri barneko eraikinetako eta inguruetako etxe multzoetako ur zikinak? Hazparneko Minhotz auzoko ur araztegia bisitatu ondoan, denak jakinen dituzu!
Hitzordu tokia: Minhotzeko bidea - 64240 Hazparne (GPS) / Argibideak: 05 59 29 17 72
TENOREA | ANIMAZIOAREN IZENA | IRAUPENA | ADINA | Erreserbatzeko esteka |
---|---|---|---|---|
10:30 | Iturritik dutxulura! Zilaketa baten eta edateko uraren fabrikaren ezagutzea. | 1h | 12 urtez goitikoentzat | Erreserbatzen dut |
11:00 | Ur araztegia! Minhotzeko ur araztegiaren bisitatzea | 1h | 10 urtez goitikoentzat | Erreserbatzen dut |
15:00 | Iturritik dutxulura! Zilaketa baten eta edateko uraren fabrikaren ezagutzea. | 1h | 12 urtez goitikoentzat | Erreserbatzen dut |
15:30 | Ur araztegia! Minhotzeko ur araztegiaren bisitatzea | 1h | 10 urtez goitikoentzat | Erreserbatzen dut |
16:00 | Iturritik dutxulura! Zilaketa baten eta edateko uraren fabrikaren ezagutzea. | 1h | 12 urtez goitikoentzat | Erreserbatzen dut |
16:30 | Ur araztegia! Minhotzeko ur araztegiaren bisitatzea | 1h | 10 urtez goitikoentzat | Erreserbatzen dut |
Memento goxoa pasa ezazu familian eta ikus itzazu gure planeta molde irrigarri eta poetikoan kontatzen duten 9 film labur horiek: Le Voyage d’une goutte d’eau, Les Mal-aimés, La Racine magique, La Coccinelle et le puceron, Des montagnes d’emballages, Le Hérisson amoureux, 20 millimètres sous terre, Tintamarre et bouche cousue, De l’air de l’air !
Haurrak ekologiari sentsibilizatzeko manera egokia!
La Communauté d’agglomération Pays Basque va engager des travaux de renouvellement de la conduite d’eau potable située au niveau du chemin des Crêtes…
Azaroaren 25aren inguruan, emazteen kontrako bortizkeria desagerrarazteko nazioarteko egunean, Euskal Hirigune Elkargoak erabaki du Ipar Euskal…