ELKI arte eta kultur praktika amateurren aldeko deialdia

Orrialde honetan

Euskal Hirigune Elkargoa eta Euskal Kultur Erakundeak amateurrek bultzatzen dituzten sormen proiektuak laguntzeko dispositibo bat proposatzen dute.

Elkarteei zuzendua den dispositibo honek Ipar Euskal Herriko herri eta herrietako eguneroko bizimodua biziarazten dituzten iniziatibak sustengatzen ditu.

Euskal Hirigune Elkargoak amateurreri, bereziki gazteeri, hainbat hilabeteetan zehar kultur profesional batek edo gehiagok ematen dieten laguntza baloratzen du. Bere diru ekarpenak profesional hauen ordainsariak laguntzen ditu eta bereziki euskarazko edo okzitaniar-gaskoiezko proiektuak bultzatzen ditu.

Euskal Kultur Erakundeak berriz, aurkeztutako proiektuetan euskarari eta euskal kulturari ematen zitzaien lekua baloratzen du, lankidetza bikoitz baten bidez: laguntza teknikoa (baliabide zentroa, aholkularitza, konexioak, komunikazioa, etab.) eta laguntza ekonomiko bat.

Hautatutako sormen-proiektuek parte-hartzaileeri praktika artistikoa eta kulturaren ezagutza aberasteko aukera ematen diela, eta publikoki aurkezten direla, bermatzen dute Euskal Hirigune Elkargoak eta Euskal Kultur Erakundeak.

    Izena emateko prozedurak

    ELKI deialdia Euskal Hirigune Elkargoko lurraldean egoitza duten elkarteeri edo Euskal Kultur Erakundeko kideeri irekia da.

    Proiektuak publikoki aurkeztu beharko dira dozierraren aurkezpen eguna eta 2025eko irailaren 30a bitartean.

    Euskal Hirigune Elkargoak emanen duen diru-laguntzak 5.000 euroko muga izanen du, proiektuaren aurrekonduko % 50ekoa ez duelarik gaindituko.

    Euskal Kultur Erakundeak proposatzen duen lankidetza bikoitza izanen da:

    • laguntza teknikoa: egitasmoan zehar euskararen presentzia indartzeko ekintza-plana baten garapena, kulturaren ezagutza aberasteko prozesua gauzatzeko laguntza (Eleketa funtsera eta EKEko edukietara sarbidea, hitzaldiak, topaketak antolatzeko aholkularitza, irakurketak, prestakuntza, etab.), komunikazio laguntza EKEren tresnen bidez (buletinak, webgunea, sare sozialak, etab.)
    • laguntza ekonomikoa: 3.000 euro gehienez.

    Laguntzen metatzea

    Euskal Hirigune Elkargoak eta Euskal Kultur Erakundeak euskal kultura eta euskararekin zerikusia dituzten proiektuak aztertuko dituzte.

    Ondorioz proiektu horiek bi egituren laguntza ukaiteko aukera balukete.

    Praktikoa

    Dozierren azterketa eta laguntzak bozkatzeko saioak ondoko egitarauaren arabera aurreikusten dira:

    • Dozierren aurkezteko lehen eguna: 2024ko urriaren 1a
    • Dozierren aurkezteko azken eguna: 2024ko azaroaren 11
    • Dozierren azterketa: 2024ko azaroa
    • Dozierren aurkezpena eta botoa Euskal Hirigune Elkargoko Batzorde Iraunkorrean eta Euskal Kultur Erakundearen Administrazio Kontseiluan: 2024ko abendua
    • Erabakien berri ematea: 2025eko urtarrila

    ELKI deialdiari buruzko edozein galderentzat, ondoko presunekin harremanetan sar zaitez otoi :
    Thierry BISCARY (CAPB) – t.biscarycommunaute-paysbasquefr – 06 58 25 48 28
    Marion LASTIRI (ICB) – marion.lastiriekeeus – 05 59 93 38 73

    DESKARGATZEKO