Egonaldi zerga deklaratu
Egonaldi zerga deklaratu behar duzu? Ondasun motaren eta honen kokapenaren arabera segitu behar diren prozedurak oroitarazten dizkiugu hemen.
Eguneratzea:2024ko urriaren 2a
Urte osoan har daiteke
Internet bidez egin liteke
Egonaldi zergari buruzko guzia ulertu nahi duzu? “Turismorako etxebizitza mublatu baten alokatzea Ipar Euskal Herrian” orrialdean sar.
1. urratsa: aplikatu beharreko tarifa
Egonaldi zergaren tarifa honakoen arabera aldatzen da:
- kokapena (herria);
- izaera: arrotz logela, aterpetxea, hotela, kanpina, etab.;
- sailkapena: izar kopurua etab.
Zure egoeraren arabera aplikatu beharreko tarifa notatu ezazu.
2. urratsa: Egonaldi zerga plataforman ene kontua sortzen dut
1. kasua:
Tentsio eremuko 24 herrietan kokatuak diren ondasunentzako, egonaldi zergaren teledeklaraziorako plataforman zure kontua sortzeak automatikoki zure ondasuna deklaratzea ahalbidetuko dizu.
Kontua sortua izanen delarik, erregistratze zenbakia emanen zaizu. Normalki turismorako etxebizitza mublatu batentzako galdegiten den CERFA dokumentua ordezkatzen du Sarean ezartzen dituzun iragarki guzietan derrigorrez agerrarazi beharko duzu.
Kasu, aldez aitzinetik erabilpen aldaketa eskaera egin behar duzu. Erabilpena aldaketa zer den ez badakizu, “Turismorako etxebizitza mublatu baten alokatzea Ipar Euskal Herrian” gure argibide orrialdea kontsulta ezazu
2. kasua:
Beste 134 herrientzako, egonaldi zergaren teledeklaraziorako plataforman zure kontua sortzeak automatikoki zure ondasuna deklaratzea ahalbidetuko dizu.
Kontua sortua izanen delarik, CERFA dokumentuari dagokion formularioa betetzeko galdeginen zaizu. Dokumentu hori atxiki beharko duzu.
3. urratsa: Egonaldi zerga biltzen dut
Urrats hori zure bezeroaren dirua biltzean datza.
Baldintza batzuk daude:
- Edo zure merkaturatze plataformak (AirBnb, Abritel, etab.) zure ordez biltzen du: zure kasua den jakiteko, erabiltzen dituzun plataforman edo plataformetan BEZari, zergei eta gastuei buruzko argibideak begira itzazu.
- Edo zuzenean biltzen duzu, hots, ez zara plataforma baten bidez ari edo honek ez du zerga zure ordez bildu.
Bi kasuetan, zuzenean zerga teledeklaraziorako plataforman deklaratu behar duzu edo egonaldi zergaren zerbitzuan!
Hots! Egonaldi zerga “zuzenean” biltzen duzularik, zure tarifan zuzenean gehitu dezakezu (gehigarri gisa gehitzekoa), bereziki zure bezeroak egonaldia aitzinetik ordaindu nahi duen kasuetan. Bestenaz, zenbatekoa zure bezeroari ordainarazi beharko diozu lekuan berean izanen delarik.
Egonaldi zergaren tarifa fakturan agertu eta zure aterpe gunean afixatua izan beharko da.
4. urratsa: Egonaldi zerga ordaintzen dut
Zure egonaldi zerga ordaintzeko, urtean 4 bilketa aldi daude:
- Urtarrilaren 1aren eta martxoaren 31aren arteko egonaldientzako: zure egonaldi zerga apirilaren 15a aitzin ordaindu behar duzu;
- Apirilaren 1aren eta ekainaren 31aren arteko egonaldientzako: zure egonaldi zerga uztailaren 15a aitzin ordaindu behar duzu;
- Uztailaren 1aren eta irailaren 31aren arteko egonaldientzako: zure egonaldi zerga urriaren 15a aitzin ordaindu behar duzu;
Urriaren 1aren eta abenduaren 31aren arteko egonaldientzako: zure egonaldi zerga urtarrilaren 15a N+1 aitzin ordaindu behar duzu;
Egonaldi zerga ordaintzeko
- Egonaldi zergaren plataformara konektatzen naiz
- Epealdiko gaualdi kopuruaren eta zergapeko den pertsona kopuruaren informazioa sartzen dut. Kalkulua automatikoa da (sailkatuak diren aterpe guneentzat). Ondorioz, garrantzitsua da zure aterpe gunearen araberako egonaldi zergari dagokion tarifa aplikatzea, zenbateko egokia bildu duzula segur izateko gisan.
- Zenbateko egokia plataformaren bidez ene banku txartelarekin (ordainketa sarean) ordaintzen dut, edo txeke bidez (enegandik hurbilen den harrera turistikorako bulegoan).
Hots! Merkaturatze plataformak egonaldi zerga zure ordez biltzen baldin badu ere, egonaldi zergaren plataforman gauzatu den gaualdi kopuruaren berri eman behar duzu, “hirugarren biltzaile bidezko alokatzea” botoia baliatuz. Ez zaizu neholako ordainketa gehigarririk galdeginen.
Bilketa aldi bakoitzaren bukaeran, zure deklarazioen eskuratze agiria posta elektroniko bidez eskuratuko duzu.
Laguntza behar dut.
Egonaldi tasari buruzko edozein arazorengatik, zuen herriko turismo bulegoarekin harremanetan sartu.
Angelu: e-mailez taxedesejour@_and_t = ut_and_gt ; fA
Baiona & nbsp;: e-mailez a taxedesejour@bayonne.fr & nbsp; edo tel bidez +335 59 46 01 48
Biarritz & nbsp;: e-mailez taxedesejour@biarritz.es edo tlk bidez +335 59 41 54 26
Bidarte & nbsp;: e-maileztaxedesejour@bidart.es edo tlk bidez +335 59 54 93 85
Hendaia & nbsp;: e-mailez taxedesejour@hendaye.com helbidera edo tel bidez +335 59 20 00 34zenbakira
Kanbo: info @cambolesbains.com e-mailez edo honela : +335 59 29 70 25
Beste herri guziendako: Euskal Turismo Bulegoaren egonaldi zerga zerbitzua: taxedesejour@otpaysbasque.com edo telefónica:+335 59 51 65 78 edo +335 59 26 03 16