Cookien kudeaketa
Eguneratzea:2024ko abenduaren 18a
Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.
Honako informazio orrialdeak, erabiltzaileak gure Webgunean nabigatzen duelarik sartzen diren Cookien funtzionamenduaz informatzea du helburu. Jadanik presente diren Cookieak kentzeko edo Cookie berrien erregistratzea mugatzeko Erabiltzaileak balia ditzakeen kontrolerako moldeei buruzko zehaztasunak ere atzemanen dituzu.
Euskal Hirigune Elkargoak arreta berezia eskaintzen die gai horiei eta internautei haien iritzia agertzeko uzten zaizkien posibilitateak etengabe hobetzeko urraspidearen ideiarekin bat egiten du.
Euskal Hirigune Elkargoak www.communaute-paysbasque.fr webgunea plantan eman du eta haren egoitza honako helbidean da:
15 Foch Marexala etorbidea
64185 Baiona Cedex
Definizioak
Honako Politikaren sinplifikazio eta ulermen arrazoiengatik, beherago diren terminoak honako moldean definitu dira:
- “Cookie(ak)”: Erabiltzaileen Muntaduretan sartu eta/edo irakurri diren trazatzaile guziak izendatzen ditu, beherago den “Zer da Cookie bat”? atalean definitu bezala
- “Muntadura”: Webguneak editatzen dituzten terminal guziak izendatzen ditu, bereziki ordenagailuak, tabletak eta smartphoneak.
- “Webgune”: Euskal Elkargoaren Webgunea izendatzen du.
- “Erabiltzailea(k)”: webgunea kontsultatzen duen eta/edo webgunearen eremu parte hartzaileetan ibiltzen den pertsona oro izendatzen du.
Zer da Cookie bat?
“Cookie(ak)” terminoak, Webgunea kontsultatzean sartu eta/edo irakurri diren trazatzaile guziak (pixel tag, bugs, web storage, etab.) izendatzen ditu.
Nabigatzaileak, Webguneak edo bisitaturiko Webgunean presente den hirugarren script batek eskaturik Erabiltzailearen Muntadurako memoria iraunkorrean (disko gogorra adibidez) sarturiko informazioa da beraz. Cookiearen sartzeko eskaeraren jatorrian den zerbitzariak soilik izanen du berantago sarturiko informaziorako sarbidea, eta beti ere nabigatzailearen bidez.
Cookieak datu desberdinak ditu:
- sartu duen zerbitzariaren izena;
- Datu pertsonalak ukan ditzakeen edo ukan ez ditzakeen izena / balore parea (adibidez: “Hizkuntza” = “frantsesa” edo “ID bakarra” = “123654”);
- beharrez, Cookien iraungitze data.
Batzuetan, informazio horiek Muntaduran testu fitxategi soil batean atxikitzen dira, zeinean nabigatzailea irakurtzeko, kontsultaturiko orrialdeko zerbitzariari informazioak helarazteko eta informazioak erregistratzeko sartzen den.
Cookie batek ezin du neholaz ere programa zelatari edo birusa izan.
Cookie horiek Euskal Elkargoarenak edo Euskal Elkargoak haren orrialdetan sartzen dituen hirugarren sozietateen Cookietako kode estraktuak (script edo garapen kita) izan daitezke.
Zein dira Webgunean presente diren cookien helburuak?
Euskal Elkargoaren Webguneko nabigatzailean sarturiko Cookiek honako helburua dute:
- Webgunearen funtzionamendua bermatu
- Erabiltzaileak hornituriko datuak erregistratu haren esperientzia pertsonalizatzeko gisan
- Zerbitzu partikular bat hornitzeko beharrezkoak diren informazioak lokalki biltegiratu
- Nabigatzea optimizatzea ahalbidetzen duten informazioa lokalki biltegiratu
- Erabilpen estatistika ahal bezain fidagarriak bildu
- Edukiak hirugarren zerbitzuetara helarazi
Helburu horiek beherago zehazten diren Cookiekin lotzen dira.
Zein dira Webgunean presente diren cookieak?
- Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren Cookieak
Cookie horiek Webguneen funtzionamendu onerako beharrezkoak dira, bereziki haien emaitza onak optimizatzeko eta nabigatzea zalutzeko. Cookie horiek ez dute neholako datu pertsonalik sartzen.
- Webgunearen funtzionamendua pertsonalizatzeko beharrezkoak diren Cookieak
Cookie horiek Erabiltzaileak Webgunean nabigatzean egin dituen hautuez oroitzea ahalbidetzen dute.
- Identifikazio Cookieak
Identifikazio Cookieak Erabiltzailearen Webguneko espazio pertsonalaren sortzearen eta/edo konexioaren baitan erabiltzen dira edota eremu parte hartzaileetako honen ekarpenetan. Erabiltzaileari identifikatzaileen bidez haren kontuan sartzea ahalbidetzen diote.
- Erabiltzaile kopuruak eta erabiltzailearen esperientzia neurtzeko Cookieak
Cookie horiek Webgunearen, atal desberdinen eta bakoitzean eskaintzen diren zerbitzuen erabilpenaren hantatze bolumetria eta estatistikak finkatzeko daude. Aldi berean, Euskal Elkargoari haren Webgunearen funtzionamendua eta ergonomia hobetzea ahalbidetzen diote.
Erabiltzen diren tresnak Euskal Elkargoak bisiten edo kliken bolumena soilik eskuragarri ukateko gisan konfiguratuak dira, norbanako zehatzen neholako informaziorik gabe.
- Sare sozialek eskaintzen dituzten Cookie trazatzaileak
Webguneak sare sozialen plataformen bidez Webgunean presente diren eduki batzuk partekatzea ahalbidetzen duten botoi aplikatzaileak eskaintzen ditu.
Gisa horretan, botoi aplikatzaile horiek internauten nabigatzea segitzea ahalbidetzen duten Cookieak erabiltzen dituzte.
Sare sozialetatik datozen “partekatu” edo “maite dut” bezalako botoiez ari gara.
Erabiltzaileak aipatu botoi aplikatzaile batean klikatzen duelarik, gogoan den sare sozialeko orrialdea agertzen da.
Haatik, Erabiltzaileak Webguneetan eskuragarri diren botoi aplikatzailean klikatzen ez badu ere, botoi aplikatzaile horiek eskuragarri ezarri dituzten sare sozialek Webguneetako konexio eta nabigatze datuak identifikatzen ahal dituzte.
Sare sozialek Cookieak zuzenean sartzen dituzte. Gisa horretan, Cookie horien sartzeari dagokien Erabiltzailearen hautuak sare sozialetan ere gauzatu behar dira. Hartara, Euskal Elkargoak sare sozialen Webguneak eta haien datu pertsonalen babeserako eta cookien tratamendurako politikak zuzenean kontsultatzera gonbidatzen ditu Erabiltzaileak.
Cookien kudeaketa: nola egin cookieak onartu edo ezeztatzeko?
Erabiltzaileak Cookien sartzeari dagokion nahia une oro alda dezake, webgunearen orrialdearen beheko aldean den “Ene cookieak aldatu” botoiaren bidez edo haren Internet nabigatzailearen ezarpenen bidez.
Gisa horretan Erabiltzaileak Cookie guzien edo parte baten sartzea baimendu edo ezeztatu dezake.
Cookiak sartzeko aldez aitzineko onespena
Erabiltzaileak Cookieak sartzeko haren onespena eman duela ontzat ematen da, soilik Cookien erabilpenari buruzko zerrendako “Dena onartu” botoian klikatu ondoren edo, cookien onarpenaren pertsonalizatzea egin duen heinean, “Pertsonalizatu” botoia klikatuz nabigatzen jarraitu badu.
Alderantziz, irudi bat, titulu, bat, botoi bat etab. bezalako Webguneko elementu batean klikatuz edo sarbide izan duen orrialdeaz beste orrialde batera joanez nabigatzen jarraitzeak ez du onespentzat balio. Gauza bera Cookien erabilpenaren berri ematen duen zerrendako “Pertsonalizatu” botoian klikatu ondoren trazatzaileak parametratu gabe nabigatzen jarraitu badu.
Adostasuna hamahiru (13) hilabeteko iraupenerako balioduna da, Muntaduran lehen cookiea sartzen denetik. Epe hori pasa ondotik, Cookieak erabiltzeko adostasuna berriz eskatuko da.
Cookieak ukatzea
Gorago emaniko zehaztasunen arabera, parametratzeak Cookien erabilpenaren beharra duten Euskal Elkargoaren pertsonalizatze zerbitzuetarako sarbide baldintzak alda ditzake, baina Webgunerako sarbidea bestelakotu gabe. Nabigatzailea Cookie guziak ezeztatzeko gisan konfiguratua bada, Erabiltzaileak ezingo du hautu pertsonalizatuen memorizazioan oinarrituriko zerbitzuetarako sarbiderik ukan.
Cookieak nola onartu edo ezeztatu zuzenean nabigatzailearen bidez?
Eskuz eginiko konfigurazio bidez Cookieak kudeatzea zuzenean nabigatzailean egin daiteke. Hartara, nabigatzaile bakoitzaren konfigurazioa desberdina da. Laguntza menuan deskribatua da eta Cookiei dagokionez zure nahiak nola aldatzen jakitea ahalbidetuko du. Hara laguntza orrialdeak:
Zein dira zure eskubideak?
Cookietatik eta trazatzaileetatik datozen informazioentzako, sarbide, zuzenketa, aurka egiteko, kentzeko eta mugatzeko eskubidea duzu.
Eskubide horiek une oro erabil daitezke mezu elektronikoa rgpdcommunaute-paysbasquefr helbidera bidaliz edo posta arrunt bidez:
Euskal Hirigune Elkargoa - Datu Pertsonalen babeserako Ordezkaria
15 Foch etorbidez, CS 88 507
64185 Baiona Cedex
Gurekin harremanetan sartu ondotik zure eskubide “Informatikoak eta askatasunak” ez direla errespetatuak izan uste baduzu, CNILari erreklamazioa helaraz zeniezaioke. Frantses estatuko kontrol autoritatea da:
Commission nationale de l’Informatique et des Libertés (CNIL)
3 Place de Fontenoy
TSA 80715
75334 PARIS CEDEX 07
Zerbait ments zaizu?