Gure egitekoak eta gure funtzionamendua
Ez dakizu zehazki Euskal Elkargoak zer egiten duen ez eta nola funtzionatzen duen ere? Dena xehe-xeheki esplikatzen dizugu!
Eguneratzea:2024ko azaroaren 11a
Historikoa
Lurraldean presente ziren 10 herriartekoen bateratzetik sortua, Euskal Hirigune Elkargoa 2017ko urtarrilaren 1ean sortu zen.
3.000 km²-ko lurralde batean 158 herrielkarretaratzen ditu, gisa horretan, herri kopuruari eta azalerari dagokionez, estatu mailako Hirigune Elkargo handienean bilakatuz.
320.000 biztanle baino gehiagorekin, estatu mailako 5. Hirigune Elkargo jendetsuena da eta, Bordeleko Metropoliaren ondotik, Akitania Berriko 2. populakuntza eremu handiena.
- 158 herri 110 km luze eta 70 km zabal dituen 2.968 km²-ko lurraldearen baitan
- 321 963 biztanle biztanle Estatu mailako 5. Hirigune Elkargo jendetsuena
Gure egitekoak
Euskal Hirigune Elkargoak haren kide diren herrien ordezkari gisa derrigorrezko eskumenak betetzen ditu, eskumen gehigarriez osaturik.
Euskal Hirigune Elkargoak eramaten dituen eta haren Lurralde proiektuan finkatuak diren 21 politika publikoen egitura juridikoa osatzen dute.
Nola funtzionatzen du instituzioak?
Hautetsien eta agenteen baltsako jardueraren bidez, Euskal Hirigune Elkargoak lurraldearentzako proiektuak garatzen ditu eta biztanleriari eskaintzen dizkien zerbitzu publikoen kalitatea zaintzen du. Haren partzuerretan bermatzen da, haren jarduera politikoa sendotzeko.
- Hautetsiak
- Deliberazio instantziak
- Instantzia betearazleak
- Batzordeak
- Elkargo administrazioa
- Euskal Elkargoaren partzuerrak
Hautetsiak
Euskal Hirigune Elkargoak bozka proportzionalaren bidez izendaturiko 232 hautetsi titular ditu, eta ordezkari bakarra duten herrientzako 143 hautetsi ordezko.
Elkargoko hautetsiak 6 urte guziez izendatzen dira, herri hauteskundeetan. Euskal Hirigune Elkargoko hautetsi guziak herri hautetsiak dira nahi ala ez.
Euskal Hirigune Elkargoko hautetsi batzuek funtzio bereziak betetzen dituzte instituzioaren barnean: lehendakariorde, gaikako kontseilari ordezkari edo lurralde kontseilari ordezkari.
Deliberazio instantziak
Elkargo kontseilua
Hirigune Elkargoko osoko instantzia, Elkargoko kontseilua delibero bidez herri elkargoen aferak kudeatzeko organo erabakitzailea da, esku utziriko eskumenen mugan. Hartara, Elkargoko kontseiluak legeak espreski aitortzen dizkion egitekoak betetzen ditu, hots, ondokoei loturikoak:
- aitzinkontua (aitzinkontuen bozka, administrazioko kontuen onarpena, instituzioa eta tasen, prezioen eta zerbitzu zergen finkatzea);
- estatutuak (herri elkargoaren funtzionamendurako baldintzak, Elkargoaren eskumenak, etab.):
- zerbitzu publikoen kudeaketa besteren esku uztea;
- herriarteko antolakuntzari, lurraldeko bizitegiaren oreka sozialari eta hiriko politika mailako orientazioari dagozkien xedapenak.
Elkargoko kontseilua Hirigune Elkargoaren dokumentu estrategikoenei buruzko iritzia agertzera deitua da. Lehendakariari eta Kontseilu iraunkorrari ahalmenak eman dizkio Elkargoaren funtzionamendu arruntean eraginkortasun eta arintasun handiena faboratzeko eta Elkargoko kontseiluetan gai nagusien inguruko eztabaidarako espazioa handitzeko gisan.
Elkargoko kontseilua 232 elkargoko kontseilari titularrez eta 143 elkargoko kontseilari ordezkariz (jarleku bakarreko herrientzako) osatua da. Haren saioak publikoari irekiak dira, Euskal Elkargoaren YouTube katean zuzenean hedatuak eta uneoro ikusgai plataforma horretan berean.
Hemen elkargoko kontseilari zerrenda
Kontseilu iraunkorra
Kontseilu iraunkorra Elkargoaren informatzeko, trukatzeko eta eztabaidatzeko instantzia, Elkargo kontseiluari aurkeztu behar zaizkion gai edo proiektuen azterketaren bidez egiten den Elkargo Kontseiluaren lanen prestaketarako instantzia eta, Elkargoko kontseiluak haren gomendio utziriko ahalmen ordezkaritzaren arabera, deliberatzeko instantzia da.
Kontseilu iraunkorra 73 kidez osatua da:
- Lehendakaria;
- 72 kide, hauen artean 15 Lehendakariorde eta 57 elkargoko kontseilari
Instantzia betearazleak
Lehendakaritza
Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariaJean-René Etchegaray da 2017ko urtarrialaren 1az geroztik. Hirigune Elkargoaren legezko ordezkari, gobernuaren buru da eta hartan dagozkion funtzioak betetzen ditu: bereziki Elkargoaren zerbitzuak zuzentzen ditu, gastuen agindu emailea da eta zerbitzu-zerga biltzeak agintzen ditu, herriarteko administrazioen funtzionamendu onaren ardura du. Bestalde, Hirigune Elkargoaren funtzionamendu arrunta faboratzeko gisan, Elkargoko kontseiluak haren esku utziriko ahalmen batzuren jabe da. Horretarako Hirigune Elkargoko lehendakariordeetan eta kontseilari ordezkarietan bermatzen da, zeinen esku, eskumen eremuen arabera, funtzioen eta sinaduren ordezkaritza utzi duen.
Kontseilu betearazlea
Lehendakaritzaren inguruan, Kontseilu betearazlea Elkargoaren orientazio handien baitako eztabaidarako eta arbitramendurako instantzia eta Elkargoaren txosten estrategiko nagusien hausnarketarako eta prestaketarako instantzia da.
Batzordeak
Gaikako Batzordeak
Gaikako batzordeak elkargoko eta herrietako hautetsiz osatuak dira. Gaiaren arabera Elkargoko kontseiluak bozkatu behar dituen deliberoak prestatzen dituzte. Izaera iraunkorreko 13 Gaikako batzorde daude Euskal Hirigune Elkargoan:
- Laborantza eta biharko elikamoldea batzordea
- Lurraldearen antolaketa batzordea (hiri planifikazioa, mugikortasunak…);
- Kohesio soziala batzordea;
- Kultura batzordea;
- Uraren zikloaren batzordea (Edateko ura, Saneamendua, UIKUP);
- Hondakinen batzordea;
- Garapen ekonomikoa eta goi-mailako irakaskuntza batzordea;
- Finantzak, finantzak eta kontratuzko baliabideak batzordea:
- Bizileku iraunkorra – Jende ibiltaria batzordea;
- Hizkuntza politikak batzordea;
- Turismo batzordea;
- Trantsizio ekologiko eta energetikoa - Elkargo herritarra batzordea
- Mugaz gaindiko batzordea
Osagarri gisa badira:
- Izaera iraunkorreko elkargoz kanpoko 2 gaikako batzorde: Emazte-gizonen arteko berdintasuna eta Euskal mendia;
- Aldi baterako izaera duten Elkargoko 3 gaikako batzorde “berezi”: Ondarea batzordea; Kirol ekipamenduen eskema nagusia batzordea; Numerikoaren erabilpena batzordea.
Baitezpadako batzordeak
Helgarritasunerako herriarteko batzordea (HEB, fr. CIA)
Sortu zelarik, Euskal Hirigune Elkargoak helgarritasunerako herriarteko batzordea sortu zuen, egun Lurraldeko helgarritasun unibertsalaren ardura duen Daniel Olçomendi Lehendakariordea buru duena. Batzorde honek, arauzko izaeraz bestalde, kolektibitatearen baitan lantzen diren “helgarritasun unibertsalerako” baloreak sustatzeko zinezko eginkizun akuilatzailea du, hots: “denentzako balios, praktiko, baliagarri egitea”.
Eraikuntzaren, numerikoaren, bideen edo mugikortasunaren arloak ere hunkitzen ditu. Bestela erranik, denen egunerokoa. Helburua, Ipar Euskal Herriko lurraldea gero eta inklusiboagoa eta denei irekia bilakatzean datza. Xede horren plantan ezartzea lurraldeko eragileen gain da, bereziki elkarteen, hautetsien eta teknikarien gain.
Helgarritasunerako herriarteko batzordeaz gehiago jakin
Tokiko zerbitzu publikoen aholku batzordea
Kolektibitateko kidez eta ingurumenaren babeserako eta kontsumitzaileen babeserako elkarteetako ordezkariz osatua, batzorde honi zerbitzu publikoaren eskuordetzak dituztenen jarduera txostenak, erakundeen baitan autonomia finantzarioarekin ustiatzen diren zerbitzuen jarduera txostenak eta uraren, saneamenduaren eta hondakinen kudeaketa zerbitzuen prezio eta kalitateari buruzko txostenak aztertu ditzan eskatzen zaio urte guziz.
Zuzeneko zergen herriarteko batzordea
HeLEPetan derrigorrezko eta zerga bakarreko araubidearen menpe, merkataritza egoitzei eta ondasun desberdinei dagozkien tokiko zuzeneko zergen gaietan esku hartzen du. Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakariaz edo honen ordezkariaz gain, 10 batzordekide titular eta 10 ordezko batzordekide barne hartzen ditu.
Eskualdaturiko kargen ebaluazio batzordea
HeLEPetan derrigorrezko eta lanbide zerga bakarreko araubidearen menpe, Euskal Hirigune Elkargoari eskualdatu zaizkion eta honen eskumenekoak diren karga eta diru sartzeen zenbatekoaren ebaluazioa egiteko ardura du. 158 batzordekide titular eta 158 ordezko batzordekide barne hartzen ditu (1 kide den herri bakoitzeko).
Eskaintza publikoen batzordea eta Zerbitzu publikoaren eskuordetzaren batzordea
Lehendakariaz edo honen ordezkariaz eta 5 batzordekide titularrez eta 5 ordezko batzordekidez osatua, formalizaturiko merkatu publikoen esleipenaren edo zerbitzu publikoaren eskuordetzarako hautagaien hautaketaren baitan esku hartzen dute.
Elkargo administrazioa
Hautetsiek finkaturiko politika publikoak plantan ezartzeko ardura du. Haren ekintza jarraitzen eta honi buruz kontu ematen du haren jarudera txostenen bidez bidez.
Euskal Hirigune Elkargoak 1.300 agente baino gehiago ditu. Zerbitzuen zuzendari nagusia den Rémi Bochardek zuzentzen du, eta trantsizio energetikoaren eta planifikazio ekologikoaren idazkaritza nagusiaren eta 7 zuzendaritza nagusi handiren inguruan antolatua da.
Zerbitzuen organigrama zehatza hemen kontsulta zenezake
Izendapen orekatuei buruzko deklarazio taula telekargatu (PDF, 131 Ko)
Euskal Elkargoaren partzuerrak
Euskal Hirigune Elkargoak haren politika publikoak partzuer instituzionalen (Estatua, Eskualdea, departamendua), antolakunde publikoen (elkargoko turismo bulegoa, gizarte ekintzako herriarteko zentroa, etab.) eta sindikatu mistoen partaidetzarekin garatzen ditu.
Ba ote zenekien?
Gure webgunean Euskal Elkargoaren eztabaida eta delibero guziak atzemanen dituzu. Gure YouTube katean Elkargo Kontseiluaren saioak zuzenean jarraitzen ahalko dituzu.
Zerbait ments zaizu?