Konfidentzialtasun politika

Eguneratzea:2024ko abenduaren 18a

Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.

Tratamendu Arduradunaren Identitatea eta Koordenatuak

www.communaute-paysbasque.fr) webgunea, (hemendik behera “Webgunea”) egoitza 15 Foch Marexala etorbidea, 64185 Baiona Cedexen kokatua duen Euskal Hirigune Elkargoak plantan ezarri du.

Euskal Hirigune Elkargoak, tratamendu arduradun gisa, honako webgunearen bidez zuri buruz biltzen dituen izaera pertsonaleko datuak tratatzen ditu (hemendik behera “Datuak”).

Euskal Hirigune Elkargoak gauzatzen dituen zure Datuen bilketa eta tratamenduari buruzko galdera ororentzako, gure datuen babeserako arduradunarekin (DBA) harremanetan posta elektroniko bidez sar zaitezke honako helbidera idatziz:  rgpdcommunaute-paysbasquefr 

Zein Datu tratatzen da?

Webgunearen erabilpenaren barnean, Euskal Hirigune Elkargoak Webgunearen erabiltzaile gisa zuri dagozkizun Datu batzuen bilketa eta tratamendua egiten du, bereziki:

  • Webgunean nabigatzen duzularik: kasu horretan zure tresnaren IP helbidea, zure tresnaren bidez kontsultaturiko Webguneko orrialdeak eta zur tresnarekin Webgunean zein ordutan sartu zaren bezalako zure datu tekniko eta nabigaziokoak bil genitzake. Informazio gehiago nahi izanez gero gure Cookien Kudeaketa Politika kontsulta ezazu;
  • Galdera bat, ohar bat edo iradokizun bat egiteko edota gure Webgunean presente diren harremanetarako formulario desberdinen bidez zure DBAOko (fr, RGPD) eskubidea baliatzeko gurekin harremanetan sartzen zarelarik: kasu horretan zure borondatez ematen dituzun eta zure eskaera tratatzeko egokiak liratekeen zure identitateari buruzko eta harremanetarako datuak biltzen ditugu;
  • Zuzenean gure Webgunean gure buletinerako izena ematen duzularik: kasu horretan zure koordenatuak eta harremanetarako datuak biltzen ditugu;
  • Zuzenean gure Webgunean lan eskaintza baterako zure burua aurkezten duzularik: kasu horretan zure koordenatuak eta harremanetarako datuak, zure CVa eta motibapen gutuna biltzen ditugu;
  • Zuzenean gure webgunean Euskal Hirigune Elkargoak antolatzen duen ekimen baterako izena ematen duzularik: kasu horretan zure identitate eta harremanetarako datuak biltzen ditugu, baita ekimenaren antolaketarako zure borondatez hornitzen duzun informazio oro ere.

Zure Datuak zein helbururekin tratatzen dira?

Biltzen eta tratatzen ditugun zuri buruzko Datuek ahalbidetzen digute:

  • Webgunean eskuragarri diren formularioen bidez zure argibide eta DBAOko eskubideen baliatzeko eskaerei erantzutea;
  • Euskal Elkargoak kudeatzen dituen zerbitzuetan harpidetzeko edo harpidetza kentzeko zure eskaerei erantzutea;
  • Zure buletina posta elektroniko bidez helaraztea;
  • Gure lan eskaintzetarako zure hautagaitza tratatzea;
  • Gure ekimenen antolaketa ona kudeatzea;
  • Publikoaren seinalamenduak tratatzea (ad: garraioen helgarritasun arazoa);
  • Webgunearen aktibitatea, hantatzea eta kontsultaturiko orrialdeak jarraitzea;
  • Gure Webgunea hobetzea eta goi mailako edukiak eskaintzea;
  • Webgunearen funtzionamendu ona eta segurtasuna bermatzea.

Zertan oinarrituak tratatzen dira zure Datuak?

Zure Datuen tratamendua buletinaren igortzeari eta zure argibide eskaeren erantzunei loturiko zure onespenean oinarriturik egiten da.

DBAOko eskubideen kudeaketaren baitako zure Datuen tratamendua legezko betebeharretan oinarritua da.

Zure hautagaitzaren baitako zure Datuen tratamendua, gure kontratatze prozesuaren baitako interes zilegiaren jarraitzean oinarritzen da.

Egiten den Webgunearen funtzionamendurako eta segurtasunerako tratamendua kudeatzen ditugu plataformen segurtasuna bermatzeko gure interes zilegian oinarritzen dugu.

Zure Datuak hornitzera behartua ote zara?

Gainean deskribatuak diren Euskal Hirigune Elkargoarentzako helburuak betetzeko baitezpadako Datuak “derrigorrezkoa” aipamenaz seinalatuak dira. Ez badituzu derrigorrezko alor horiek betetzen, ez gara eskatzen dituzun zerbitzuak emateko gisan izanen.

“Derrigorrezko” aipamenaz seinalatuak ez diren Datuak hautuzkoak dira. Eskaintzen dizkizugun zerbitzuak hobetzea ahalbidetzen digute.

Zenbat denboraz atxikitzen dira zure Datuak?

Eskuarki, helburu duten helburuak betetzeko beharrezkoak diren iraupenerako baizik ez dira atxikitzen

  • 3 urtez zurekin izan dugun azken harremanetik hasirik (ad: zuk eginiko argibide eskaera)
  • 2 urtez urte zurekin izan dugun azken harremanetik hasirik, lan eskaintza baterako hautagai bazara.
  • harpidetza kendu duzun egunetik aitzina buletinari dagokionez

Zure Datuak nori ematen zaizkio?

Gure zerbitzuen hornitzearen baitan, Webgunearen ostatatze eta mantenu hornitzaileari zure Datuak eman edo haren esku utz ditzakegu.

Euskal Elkargoa zure Datuak hirugarren bati jakinaraztera ekarria izan daiteke, halako jakinaraztea legez edo justizia delibero bidez baimendua eta eskatua den kasuan, edo jakinarazte hori haren eskubideen babes eta defentsarako beharrezkoa baldin bada.

Kasu horiez aparte, zure Datuak ez zaizkio zure adostasunik gabe hirugarren bati emanen edo honen eskuragarri ezarriko.

Zure datua EBtik kanpora eskualdatzen ote dira?

Euskal Hirigune Elkargoak ez du zure Datuen Europar Batasunetik kanpoko hirugarren herri batetarako neholako eskualdatzerik egiten.

Zein dira zure eskubideak?

Zuri dagozkizun datuen eskuragarritasunerako, zuzenketa eskatzeko, ezabaketa edo garraiagarritasunerako eskubidea duzu, eta baita zure Datuen tratamenduaren mugatzea eskatzeko, zure onespena kentzeko eta zure heriotzaren ondorengo Datuen zorteari dagozkion manuak finkatzeko eskubidea ere.

Une oro, zure egoera bereziarekin loturiko arrazoiengatik, Euskal Hirigune Elkargoaren interes zilegian oinarrituriko tratamenduen aurka egoteko aukera ere duzu.

Eskubide horiek une oro balia daitezke rgpdcommunaute-paysbasquefr helbidera posta elektroniko bat igorriz edo posta arrunt bidez honako helbidera idatziz:

Euskal Hirigune Elkargoa
Datu Pertsonalen Babeserako Ordezkaria
15 Foch etorbidea CS 88507
64185 Baiona Cedex

Gurekin harremanetan sartu ondotik zure eskubide “Informatikoak eta askatasunak” ez direla errespetatuak izan uste baduzu, CNILari erreklamazioa helaraz zeniezaioke. Frantses estatuko kontrol autoritatea da:

Commission nationale de l’Informatique et des Libertés (CNIL) 
3 Place de Fontenoy
TSA 80715
75334 PARIS CEDEX 07