Bilketa arazo bat seinalatu
Zuen zikinontziak biltzeko edo bereizketa puntu batean den arazo bat seinalatu nahi diguzu? Nola egin esplikatzen dizugu.
Eguneratzea:2024ko irailaren 20a
Urte osoan har daiteke
Internet bidez egin liteke
1. urratsa: Gertakaria seinalatzen dut
Usu egiten diren galderei emaniko erantzunak kontsultatu ondoren (orrialdearen beheko aldean), bilketaren ardura duen zerbitzuei gertakaria seinalatu behar diezu.
Deklarazio hori zure sektoreko hondakinen bilketaren ardura duen zerbitzuari zuzenean egiten zaio.
2. urratsa: Ene sektoreko hondakinen zerbitzuaren erantzuna eskuratzen dut
Zure bilketa sektoreko ardura duen zerbitzua zurekin harremanetan sartuko da seinalatu duzun gertakariari erantzuteko gisan. Usaian, erantzuna 48 orenen barnean ematen da (lan egunetan).
Zure galdeak ez badu erantzunik eskuratzen, zure bilketa sektoreko ardura duen zerbitzuarekin harremanetan sar zaitezke zuzenean.
Usu egiten diren galderen erantzunak
Gertakari mota | Gertakariari erantzuna |
---|---|
Gainezka egiten duen edukiontzia | Gure zerbitzuek bilketa egina izan den edo bilketa itzulia egiteko ardura duen kamioiak gertakaririk ohartarazi duen (bidetik ezin iritsia edo zikinontzira ezin hurbildua adibidez) egiaztatuko dute lehenik. Bilketa itzulia egina izan bada, baliteke bilketa sektorea aldi baterako saturatua izatea. Euskal Hirigune Elkargoak ezin du bilketa-guneak %100ean garbiak izanen direnik bermatu. Gisa horretan herritarren jendetasunari dei egiten diogu, ez daitezen jadanik beteak diren bereizketa guneak edo edukiontziak baliatuak izan, eta oroitarazten dugu legez kanpoko botatze oro isun batez zigortua izan daitekeela |
Ibiltzen ez den ezagugailudun edukiontzia | Zure ezagugailudun edukiontzia ez bada ibiltzen, lehenik tranpola ongi hetsia dela egiazta ezazu. Hetsirik segitzen badu, zure zakua beste edukiontzi batean sar ezazu. Gertakaria gure zerbitzuei jakinaraz iezaiezu, zure ezagugailua desaktiba dezaten. Ezagugailu berri bat emanen dizugu. Euskal Hirigune Elkargoko hondakinen zerbitzuan hartu beharko duzu. |
Ezagugailu galdua | Zure ezagugailua galdu baldin baduzu, gertakaria gure zerbitzuei jakinaraz iezaiezu desaktiba dezaten. Ezagugailu berria erosi eta Euskal Hirigune Elkargoko hondakinen zerbitzu batean hartu beharko duzu. |
Edukiontzi hautsia | Zure gertakariaren deklarazioan edukiontziaren zein alde ondatua edo hautsia den zehaztu ezazu (kapota, errotak, kubeta). Gure bilketa zerbitzuek edukiontzia lehenbailehen konpondu edo aldatuko dute. |
Edukiontzi ebatsia | Lehenik zure etxetik hurbilen den jendarmerian salaketa ezarri behar duzu. Ondotik aski duzu salaketa agiria zure gertakari deklarazioari gehitzea. Edukiontzia etxera ekartzeko hitzordu bat proposatuko dizugu. |
Laguntza behar dut
Hondakinei buruzko edozein informazio praktikorentzako zure sektoreko hondakinen ardura duen zerbitzuarekin harremanetan sar.