Administrazio dokumentuak eskuratzea

Euskal Elkargoak sortu dokumentu bat eskuratu nahi? Azalduko dizugu nola.

Eguneratzea:2024ko abuztuaren 12a

Zein administrazio dokumentu eman litezke ezagutzera?

Administrazio jarduna gardena izan dadin eta herritarrak jakinaren gainean izan daitezen, administrazio dokumentuen berri jasotzeko eskubide bat ireki da. Eskubide hori erabiltzeko baldintzak 1978ko uztailaren 17ko 78-753 legeak eta hari lotu testuek dute ezartzen.

Norengana jo?

2005eko abenduaren 30eko 2005-1755 dekretuak agindurikoari jarraikiz, 10 000 biztanletik gorako herriek eta herriarteko lankidetza erakunde publikoek behar dute beren zerbitzuetan izendatu administrazio dokumentuak eskuratzearen ardura eta informazio publikoen berrerabilerari loturiko gaien ardura duen norbait.

Audrey BOISSIER andrea, Euskal Hirigune Elkargoaren Administrazio Orokorraren zuzendaria izan da horretarako izendatua.

Bazenekien?

2022ko uztailaren lehenaz geroztik, Euskal Hirigune Elkargoaren barnean onartu egintza guztiak (deliberamenduak, erabakiak eta aginduak) elektronikoki argitaratzen dira.

Kontuan hartzekoa: Egintzak bide elektronikotik irakurtzea ezin da bateratu teknologia laguntzarako sistemekin, hala nola den pantaila irakurgailua. Helgarritasunarekin arazorik bazenu, gure zerbitzuekin jar harremanetan hemen: contactcommunaute-paysbasquefr beste bideren bat proposa diezazuten.

Euskal Elkargoaren egintzak ikus

Nola eska administrazio dokumentu bat eskuratzea?

Administrazio dokumentuak eskuratzea eskatzailearen hautuz egin liteke, administrazioaren aukera teknikoen mugarekin, hau da: 

  • lekuan bertan urririk kontsultatuz, Euskal Hirigune Elkargoaren egoitzan;
  • e-mezu bat igorriz.

Eskariak bideratzen laguntzeko, administrazio dokumentua eskuratzeko aitzinetiko eskaria igor dezazun gomendatzen dizugu, hau da: