Legez kanpoko botatzeak

Ipar Euskal Herrian legez kanpoko botatzeei aplikatzen zaien legedia ezagutu nahi duzu? Debekatua den botatze bat salatu? Gure informazio praktikoak kontsultatu

Eguneratzea:2024ko azaroaren 12a

Legez kanpoko botatzeak zer dira?

Legez kanpoko botatzea hondakin bat lurrean berean abandonatzen den mementoan gertatzen da. 

Bilketa araudian adierazten den bezala, Euskal Hirigune Elkargoak hondakinen legez kanpoko botatzeen aurkako zigorren aldeko deliberoa hartu zuen. Araudiak zinpeko elkargo agenteek aplikatuko dituzten zigor araubidea aurreikusten du. 

Baliabide horrek legez kanpoko botatzeek sorturiko kentze eta garbiketa gastuak lege urratzailearen gain gelditzea du helburu.

Zein dira legez kanpoko botatzeen ondoriozko zigorrak?

Elkargo kontseiluak delibero bidez finkaturiko zenbatekoak:

  • 1. tarifa: 70 € baimenduriko lekuetan baina araberakoak ez diren etxe-hondakin/estalkien eta kartoien botatzeengatik (bilketa egun eta ordutegien ez errespetatzea, hondakinak edukiontzi ondoan uztea, hondakinak ez bereiztea eta bereizketa aginduen errespetu eza);
  • 2. tarifa: 120 € araberakoak ez diren hondakin trabagarri edo lanjerosen uztea (hondakindegian utzi beharreko hondakin guziak).

Legez kanpoko botatze bat nola seinalatu?

  • Legez kanpoko botatzea etxe-hondakinen bilketa gune batean edo bereizketa gune batean baldin bada, zure sektoreko hondakinen harrera leihatilarekin harremanetan sar zaitez.
  • Legez kanpoko botatzea eremu publikoan baldin bada (ohiko bilketako azpiegituraz kanpo), zure herriko etxearekin harremanetan sar zaitez.
  • Legez kanpoko botatzea erresidentzia bateko egoitza pribatuan baldin bada, zure jabekidetasun sindikatuarekin harremanetan sar zaitez.

Legez kanpoko botatzeen aurkako aterabideak

Euskal Elkargoak lurralde guzian bilketarako aterabideak hedatzen ditu (bereizketa guneak, hondakindegia) hondakin berezientzakoProfesional batzuen hondakin batzuk ere haren gain har ditzake edo sail berezituetara bideratu.

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com