Hondakinen zerga berezia

Profesionala edo instituzio publikoa zara eta Euskal Elkargoak zure hondakinak haren gain hartzen ditu? Orrialde honetan Hondakin Zerbitzu-zerga Bereziari buruzko informazio guzia atzeman ezazu: kalkulua, fakturatzea, harreman baliagarriak.

Eguneratzea:2024ko azaroaren 12a

Zer da Hondakinen Zerga Berezia.

Hondakinen Zerga Berezia, haien hondakinen besteren gain hartzeaz baliatzen diren profesionalek ordaindu behar duten bilketa zerbitzuari dagokio. 

Zerbitzu horrek barne hartzen du:

  • Bilketa muntaduren eskuragarritasuna eta hauen balizko ordezkapena;
  • Etxe-hondakinei asimilaturiko errefusa hondakinen bilketa, garraio eta balorizazioa;
  • Beharren ebaluaketarako laguntza tekniko iraunkorra eta, ororen buru, hondakinen kudeaketaren optimizatzea: bereizketaren garapena, bolumenaren eta edukiontzien kopuruaren gutitzea, etab.

Oharra: zerbitzu horrek “antzeko” hondakin deritzotenen bilketa baizik ez du barne hartzen, hots, partikularen hondakinen izaera berekoak direnak (Etxe-Hondakinak).

Zerga Bereziaren helburuetako bat biltzen diren etxe-hondakinen antzeko hondakinen bolumena apaltzean datza, izan ere profesionalek haien hondakinak gehiago bereizten badituzte Zerga gutiago ordainduko dute.

Nork ordaintzen du Hondakin Zerga Berezia?

  • Egoitza batean lanean daudelarik asteko 770 litro hondakin baino gehiagoko bolumena sortzen duten profesionalek. Zerga, muga gainditzen den asteetan soilik ordaintzekoa da.
  • EKZ salbuetsia duten egoitza bateko profesional eta administrazioak;

Asteko 30.000 litro hondakin baino gehiago ekoizten duten profesionalak bilketaz kanpo daude eta sozietate pribatuei dei egin behar diete.

Ene zerga nola kalkulatu?

Hondakinen Zerga Bereziak barne hartzen du:

  • Zerbitzuaren eskuragarritasunerako parte finkoa;
  • Urtean aurkezten den hondakin kopuru eta bolumenari loturiko parte aldakorra (bilketa selektiboaz kanpo).

Hondakinen Zerga Berezia ez zaio Etxe-Hondakinen Kentze Zergari (EKZ, fr. TEOM)gehitzen. Bereiziriko hondakin desberdinak eta, ondorioz, etxe-hondakinen antzekoak diren hondakin bilketatik desbideratuak, ez dira Zerga Bereziaren kalkuluan sartzen.

Kalkulu formula

Eskuragarri ukateko urteko forfaita (100 edo 50 € bilketa moldearen arabera) + etxe-hondakinen antzekoen urteko hondakin bolumena X 0,0402 € bilduriko litro bakoitzeko) - Etxe-Hondakinen Kentze Zergaren zenbatekoa.

Ene zerga nola ordaindu?

“Zerga Berezia” fakturazio berria 2024 ekainaz geroztik abian da.

2024az geroztik, fakturatuak diren profesional guziek urtean 2 faktura eskuratuko dituzte: 

  • bat, urteko lehen sei hilabeteetakoa, udazkenean zehar;
  • eta bestea, bigarren sei hilabeteetakoa, ondoko urte hastapenean.

Nola ordaindu Hondakin Zerga Berezi gutiago?

Aterabide sinpleek Hondakin Zerga Bereziak zure aitzinkontuan duen inpaktua mugatzea ahalbidetzen dizute baina, ekaien eta energiaren xahutzea mugatuz, baita gure baliabide naturalen zaintzan parte hartzea ere.

  • Zure hondakinak jatorrian murriztu;
  • Bereizketa hobe antolatu zure taldeen lana errazteko gisan;
  • Zure faktura apaltzeko bereizketa ohitura onak hartu;

Zure praktikak hobetzeko eta hondakinak murrizteko, profesionalei eta administrazioei zuzenduriko gure gidak kontsulta itzazu:

  • Elikadura saltegia;
  • Harategi/urdaitegi/janari prestatzailea;
  • Arrandegia;
  • Okindegi/pastizategi/txokolategilea;
  • Ostalaritza;
  • Administrazio/eskola;
  • Mediku etxea.

Laguntzeko gida

“Hondakin Zerga Berezia” gidak zergaren printzipioa, kalkulu mota desberdinak eta zure sektoreko zerbitzuen koordenatuak zehaztasunean aurkezten ditu.

Laguntza behar dut

Zure zergari buruzko galdera ororentzako, horren ardura duen zure sektoreko zerbitzuarekin harremanetan sar.

Euskal Kostalde - Aturriko eremua 

Tel.: 05 59 57 12 03 (Baiona /Bokale) edo 05 59 57 12 15 (Angelu, Biarritz, Bidarte)
Posta elektronikoa: redevance.cotebasqueadour@communaute-paysbasque.fr

Hego Lapurdiko eremua 

Tel.:  05 40 39 71 05
Posta elektronikoa: dechets.sudpaysbasque@communaute-paysbasque.fr

Errobi-Aturri eremua

Tel.: 05.59.93.50.77
Posta elektronikoa: dechets.errobiaturri@communaute-paysbasque.fr

Amikuzeko eremua / Bidaxunealdeko eremua - Hazparnealdeko eremua / Iholdi-Oztibarreko eremua / Garazi-Baigorriko eremua / Xiberoko Lurralde eremua

Tel.: 05 59 57 11 05
Posta elektronikoa: dechets.barnekalde@communaute-paysbasque.fr