Heldua izan eta euskara ikasten dut
Euskara ikasi nahi duzu baina ez dakizu nola egin? Horri ekiteko aholkuak eta laguntza baliagarriak eman¡ten dizkizugu hemen.
Eguneratzea:2024ko azaroaren 27a
Zergatik ikasi euskara?
Hainbat eta hainbat arrazoik eraman gaitzakete hizkuntza berri baten ikastera.
- Hastapenean, izan liteke euskal kulturaren aberatsa eta berezitasuna ezagutu nahia, lurraldean hobe gizarteratu nahia;
- Euskara ikastea besteengana hurbiltzeko bide bat izan liteke ere. Egun, lurraldean bizi direnen % 20 euskaradunak dira;
- Euskararen ikasketak indar berria hartu du eskolaren bidez. Lehen mailako ikasleen ia % 42 ikasketa elebidunetan dira. Nork bere haurren eskolatzea laguntzea izan liteke euskara ikasteari ekiteko arrazoi on bat;
- Euskara oso baliagarri izan liteke ere, adibidez, lan egiteko edo lanpostu baten atzemateko mugaren bi aldeetan.
Helduentzako euskara formakuntzak
Molde anitz da euskara ikasteko: arratseko ikastaroak, egunekoak, bakarka edo talde txikietan, Internet bidez, murgiltze egonaldietan, etab. Nork bakoitzak atzeman lezake komeni zaion bidea. Ez da hasteko adinik; zure nahiak besterik ez du konta!
Euskara ikasteko hainbat egitura da.
AEK sarea
15 zentro Ipar Euskal Herri osoan
JAKINOLA
Zentro bat Baionan
ELEALDI
Zentro bat Angelun
ANGELUKO IKASLEAK
Zentro bat Angelun
ADIXKIDEAK
Zentro bat Urruñan
05 59 20 87 07- amicale.adixkideakorangefr
Lurraldeko egitura guztiekin harremanetan jartzeko bidea euskararen transmisioaren eragileen gure aurkibidean dituzu.
Euskara ziurtagiriak
Euskararen Ziurtagiri Baliabidea (EZB-DLCB); euskaraz den hizkuntza gaitasun maila ziurtatu eta balidatzeko balio du. Europar Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera da plantan emana, 6 gaitasun maila zehaztuz: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2. C1 maila hizkuntza batean erabiltzaile aditu eta autonomo denaren maila da. Urtero antolatzen dira B1, B2 eta C1 mailen azterketak.
Euskara ziurtagiriei buruzko informazio gehiagorako, hona jo ezazu: Euskararen Erakunde Publikoa.
Ene euskara ikastaroak diruztatzea
Formakuntzarako Norberaren Kontua (FNK-CPF)
Formakuntzarako Norberaren Kontuak lan bizitza osoan zehar formakuntzarako eskubideak baliatzeko aukera ematen dute (16 urtetik goiti), langabezian izanik ere formakuntzak diruztatzeko. FNK formakuntza lanalditik at eginez gero, ez duzu enplegatzailearen adostasun beharrik, baina lanaldian egin nahi baduzu, ordea, ikastaroa hasi baino 30 egun lehenago behar diozu jakitera eman.
Euskararen Erakunde Publikoak urtero proposatzen du «Euskaraz Lan Egin» dirulaguntza euskarazko formakuntza trinkoak diruztatzeko euskara beren lanean erabiltzeko asmoa dutenei.
Diruztapen horiei buruzko informazio gehiagorako, hona jo ezazu: Euskararen Erakunde Publikoa.
Euskaraz egunerokoan mintzatzea
Euskara hizkuntza bizia dugu! Aukera anitz ukanen duzu euskararekin topatu eta ikasi duzuna baliatzeko. Hemen duzu gal ezinezko baliabide eta hitzorduen hautaketa bat.
Zerbait ments zaizu?