Okzitanierazko komunikabideak

Komunikabideak bide garrantzitsua dira Okzitaniako gaskoiera gizarteratzeko.

Orrialde honetan

Irrati eskaintza

Ràdio País Okzitaniako gaskoierazko irratia da eta Bearnon (89.8 FM), Bigorren eta  Gers aldeetan hedatzen da. Bere uhinak Landetaraino eta Aturri Behereraino hedatzeko asmotan da.

Ostegunero, Gure Irratia (106.6 FM) euskarazko irratiak Escotatz gaskoierazko saioa ematen du.

Tolosako hirigunearen eremuan, Comminges eta Lauragais aldeetan hedatzen da Ràdio Occitània eta okzitaniera eta okzitaniar kultura sustatzen ditu egunerokoan.

 

 

 

 

Ikusentzunezko eskaintza

Webtele % 100ean okzitanierazkoa da ÒC tele eta berak sortu nola okzitanierara bikoizturiko programak eskaintzen ditu (filmak eta marrazki bizidunak).

Astelehenero, euskarazko ETB1 kateak gaskoierazko saio bat eskaintzen du Iparraldearen orena izeneko emanaldiaren barnean.

Aran TV ere Okzitaniako gaskoierazko (aranera) webtele bat da eta sarean emateaz gain, TDT sisteman ere ematen ditu programak. 

 

Orrialde honek zure beharrei erantzun ote du ?

Actualités Artikuluak Actualitats