Bizilekuen Hobetzeko Programa
Euskal Elkargoak lurralde osoan proposatzen du bizilekuen hobetzeko laguntza baliabide bat.
Bizilekuen Hobetzeko Programa
Baliabide horrek heldu diren hiru urteotan 1075 bizitegi pribatu zahar berritzeko aukera emanen digu. Programa horren asmoak 12 milioitik gorako diruzko engaiamendu partekatua dakar, lanetan 25-30 milioi euro erabiltzeko. Lanetarako diruzko laguntzez gain, kolektibitateak laguntza teknikoa eta administraziokoa eskaintzen ditu ere urririk proiektuak egin daitezen errazteko.
Programaren helburuak :
- Bakarkako bizitegien eta jabekidetzako bizitegien energia berriztapena.
- Bizitegiak egokitzea adineko pertsonak edota ezintasun bereziren bat duten pertsonak haietan ahal bezain luze bizi daitezen laguntzeko.
- Duintasunik gabeko bizilekuen eta oso andeaturik diren bizilekuen gainean aritzea, bizitegiaren berriztapen osoa proposatuz edo bertan bizi direnen osasunerako edota segurtasunerako arriskurik dakarten egoerak konponduz,
- Alokairu lagunduko eskaintza pribatua garatzea, alokatzen duten jabeei bizitegia berritzen lagunduz eta, horren ondoren, diru sartze apalak dituztenei alokatzeko merkatura emanez (bizitegi hitzartuak)
Programaren partzuerrak :
Euskal Elkargoak honako partzuer hauek ditu : Bizilekuen Nazio mailako Agentzia (Anah ), Pirinio Atlantikoetako Departamentu Kontseilua, Pirinio Atlantikoetako Familia Laguntzetarako Kutxa, Hego Akitaniako PROCIVIS, Abbé Pierre fundazioa, Action Logement.
Onuradunak urririk lagundurik dira
Administrazio eta teknikako laguntza emanen da urririk, erabiltzaileei ahal beste errazteko egin beharrekoa.
Kalitatezko laguntza bermatu nahiz, biztanleengandik ahal bezain hurbil, jendeentzako harrera zerbitzuak antolatzen dira lurraldeka, hitzordua aitzinetik hartuz, Euskal Elkargoaren lurralde osoan :