Gazteek diote, gazteen eskutik gazteentzako
Lehen aldia da. 20 eta 30 urte arteko gazte batzuk, euskal mendian gazteen inplikazioa faboratzen duen Euskal Elkargoaren Gazteek diote proiektu deialdi berriko epaimahai parte hartzailean sartu dira. Belaunaldien arteko nahasketa egokia, deskubritzearen eta esperientziaren, gogoaren eta jakitatearen artean. Erreleboa prestatzeko molde bat.
Eguneratzea:2024ko abenduaren 12a
Lanerako giroa dago. Hemen taldean erabakitzen da dena. Ongi etorri euskal mendian gazteen inplikazioa faboratzeko egina den Euskal Elkargoaren Gazteek diote proiektu deialdi berriko epaimahai parte hartzailera. Azaroko arrats horretan, Donazaharreko Euskal Elkargoaren Etxean, Euskal Mendia batzordeko hamar kidek eta bost gaztek Xibero, Baxenabarre eta Lapurdiko gazte batzuek gazteentzako onduriko hogeita hamar bat txosten aztertu zituzten.
23 urterekin, Senpereko Enzo Dufourcet talde honetako kide da. Ingurumenari biziki atxikia da. Mendiaren eta ondare naturalaren zale errabiatua da, Urruñako Herrian mendiaren eta Erlaitzaren kudeaketan burutzen duen lanak agertzen duen bezala. “Hemen, gazteen aldeko ekimenak sustengatzeko lana 111 herriko lurralde aise zabalagoan egiten dugu” adierazi zuen. “Euskal Elkargoak eramaten duen Eskualdeko Parke Naturalaren sortzeaz biziki interesaturik, herri honen geroa eta, beraz, gazteen bizi baldintzen geroa zaintzen duten Euskal Elkargoa bezalako instituzioen eginkizuna gazteek uler dezaten” nahi luke.
“Ekarri zure gaztea”
Arrats horretan, Barkoxeko 24 urteko Petti Galanek haren etxaldea utzi zuen biltzarrean parte hartzeko. Abentura horretan Atharratzeko hautetsi eta laborari ohia den Mattin Arhancetek gomitaturik sartu da. Proiektu deialdi honen originaltasunetako bat hautetsiek haien herriko gazteak Gazteek Dioteren ontzean parte hartzera gonbidatzea baitzen. Leloa begi bistakoa zen: “Ekarri zure gaztea”.
Bortxaz, laborantzarekin eta laborari gazteen biziarekin loturiko gaiek bi Xiberotar horiek solasaldi eraikitzailearen bidez hunkitu zituzten. Euskararen balorizazioa, Lekorneko auzapez den Hervé Damestoyk erakarri duen 27 urteko Joanes Curutchague lekondarraren arrangura da. “Ene hizkuntzari eta ahal bezain ontsa atxikitzen entseatzen garen euskal kulturari biziki atxikia naiz”, zehaztu zuen jadanik elkarte munduan engaiatua den gazteak: Urtsuko Xoriak taldeko dantzari eta haren herriko besta komiteko lehendakari ohia da. “Hemen, euskal mendiko gazteentzako baliagarriak diren eta lurraldean ondorio ekonomiko baikorrak dituzten proiektuak hautatzeko ardurak ematen dizkidatelako uros” agertu zen. Nozio biziki garrantzitsua haren kontu ari den artisau-lauzatzaile honentzako.
“Iritzia emateko eskubidea ukaitea”
“Gustuko dudana da, gazteak erabaki garrantzitsuetan inplikatzea, gure etorkizunarekin zerikusia duenaren inguruan iritzia emateko eskubidea ukaitea”, argitu zigun Baigorriko kolegioan hezkuntza laguntzaile den 23 urteko Margot Thomas garaztarrak.
Ez da hor ustekabean. Jadanik bizi publikoan biziki inplikatua da, haren herriko besten antolaketan adibidez. Dioenez, “maite dudana da: proiektuen antolaketa, plangintza eta kudeaketa”. Aztertzen diren txostenen artean “belaunaldi zahar eta gazteen arteko transmisioa lehenesten dutenetan” arreta berezia ezartzen du. Hirigune Elkargoan Euskal Mendiko kontseilari ordezkari eta Sarako auzapez den Battitt Laborde hunkitzen duen argumentua da, honentzako Mendia Batzordeak eramaten duen ekimenaren funtsa “transmisioa” baita. “Manera batez lekukoaren pasatzaileak gara, gazteak haien hiri eta herriko biziaren alde gure ondoan, ekimenak sustatzeko lehia dugun hautetsien ondoan, engaia daitezen. Mendia Batzorde hau biziki aktiboa da, molde parte hartzailean, taldean eta 20-30 urte arteko gazteen inplikazioarekin aritzen da, biziki aberasgarria da”. “Proiektu deialdi hau eraikitzeko, hogeita hamar gazte inplikatu izatera iritsi gara, azpimarratu zuen. Eta denek haien ideia fermuak dituzte euskal mendiaren etorkizunari eta haien belaunaldiko gazteentzako onuragarri izanen denari dagokionez. Ez baitugu ahantzi behar haiek direla enpresetan edo elkarteetan izanen direnak eta haien Ipar Euskal Herriko zerbitzu publikoak kudeatzeko herriko etxeen gidaritza hartuko dutenak”. Eta poztekoa: “Ene mahaian Petti izan da azterturiko txosten bakoitzean tempoa markatu duena. Xiberotar gazte honek argiki zekien zer nahi zuen.” Battitt Labordek espero du bukaeran lan parte hartzaile eta belaunaldi arteko hau adibidetzat hartuko dela.
« Avoir notre mot à dire »
« Ce qui me plaît, c’est que l’on implique les jeunes dans les décisions importantes, que l’on puisse avoir notre mot à dire sur ce qui touche à notre avenir », appuie Margot Thomas, 23 ans, de Saint-Jean-Pied-de-Port, assistante d’éducation au collège de Baigorri. Elle n’est pas là par hasard. Elle est déjà fortement impliquée dans la vie publique, dans l’organisation, par exemple, de fêtes de son village. « C’est ce que j’aime : l’organisation, la planification et la gestion de projets », confie-t-elle. Parmi les dossiers étudiés, elle porte une attention particulière à « ceux privilégiant la transmission entre les anciens et les jeunes générations ». Un argument qui touche Battit Laborde, Conseiller délégué Montagne basque au sein de la Communauté d’agglomération et maire de Sare, pour qui l’essentiel de l’initiative menée par la Commission Montagne relève d’une « passation » : « Nous sommes en quelque sorte des passeurs de témoins, pour que les jeunes s’investissent dans la vie de leurs villes et leurs villages, aux côtés de nous-mêmes, élus, qui avons à cœur d’impulser des initiatives. Cette Commission Montagne est très active, œuvre en mode participatif, de manière très collégiale et avec l’implication de ces jeunes de 20-30 ans, c’est très enrichissant. » « Nous avons eu jusqu’à trente jeunes impliqués pour construire cet appel à projets, souligne-t-il. Et tous ont leur idée bien arrêtée sur le devenir de la montagne basque et sur ce qui sera bénéfique pour les jeunes de leur génération. Car n’oublions pas que ce sont eux qui prendront la relève dans les entreprises, les associations, à la tête de nos mairies pour gérer les services publics de leur Pays basque. » Et de se réjouir : « À ma table, c’est Petti qui a donné le tempo sur chaque dossier étudié. Ce jeune Souletin savait exactement ce qu’il voulait. » À terme, Battit Laborde espère que ce travail collaboratif et intergénérationnel fera des émules.
25 saridunak laster jakinaraziak
Arrats hartan, 31 txosten aztertu zituen epaimahaiak. “Txostenak elkarteek aurkeztuak dira gehienbat, baina badira herriko etxeak eta ikastetxeak ere... Berez egitura oro hautagai izan zitekeen, aurkezturikoa gazteak inplikatzen zituen proiektu kolektiboa izateko baldintzarekin”, zehaztu zuten Emmanuelle Yohana eta Cécile Aguerre animatzaileek. Mendia Batzordearen borondatez Sortu den proiektu deialdi horren helburua hitza gazteei (15-30urte) ematea zen, haien lurraldean inplika daitezen ahalbidetzeko gisan. Kulturari, ingurumenari, laborantzari... loturiko proiektuak sustengatzea du xede. 25 proiektu saridunak abenduan zehar jakinaraziko dira.
Orain
Berria: eraikitzeko alokairua, enpresen garapenaren sustenguz
2024ko abenduaren 12a
Gai berriak birziklatuak ipar euskal 25 hondakindegietan
2024ko abenduaren 10a