Bil ta Garbik baso berrerabilgarri alokatze zerbitzu berri bat proposatzen die tokiko gertakari antolatzaileei

Artikulua euskaraz irakurgai da

Herriko besten sasoia hasi berria dela eta, Bil ta Garbi sindikatuak baso berrerabilgarrien alokatzeko eskaintza berri bat argitarazten du tokiko besta antolatzaileentzat. 2015ean bultzatua izan zen, dena-botatzetik ateratzeko eta hondakin kopuruaren ttipitzeko. Zerbitzu eskaintza berria berpentsatua izan da molde berrian, tokian berean aterabide baten ukaiteko, ingurumena gehiago errespetatzeko gisan.

2024-07-01 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

Martine Bisauta Bil Ta Garbi sindikatuko lehendakariak eta Maitena Curuchet, lehendakari orde eta ekonomia zirkularraren arduradunak izan gertakari kultural, kirol-gertakari, elkarte sare edota bertako besta antolatzaileei zuzendua den baso berrerabilgarri alokatze zerbitzu berria aurkeztu dute.

Errotik berrerabiltzearen alde den sistema berri horrek gertakari bakoitzaren ondotik basoak itzultzerat akuilatzen du. Antolatzaileak basoak itzuliak izan daitezen galdetzerat sostengatuak dira, gehigarri ekologiko argi batekin eta diru irabazte batekin ere berentzat ! 

« Egun, baso berrerabilgarrien lehenengo helburuari berriz lotu nahi dugu, hau da baliabideak saihestea basoa ahal bezainbat berrerabilia izanik, botatua edo armairuan gordea izan ordez. Baso berria ekologikoki bertutetsua izan dadin, bederen 7 aldiz berrerabilia izan behar da. Bestela, 6 aldiz plastika gehiago erabiliko da botatzen den baso batentzat baino », oroitarazi nahi izan du Martine Bisauta-k. 

Zergatik basoak gibelerat itzuli ? 

Sindikatuak besta bukatzean basoak gibelerat itzultzea sustatzen du, kalkulu hori eginik : tokiko 121 gertakarietan oinarrituz, %15 galtzerekin (itzuliak ez diren basoak), 30 000 edalontzi berri ekoiztu beharko dira, hots tona 1 plastika kontsumitua.

Zerbitzu berri bat, printzipio berri bat

Lineako zerbitzua, 24o/24 eta 7e/7 eskuragarria www.biltagarbi.fr/commande-de-gobelets 

Gertakariaren kokalekuaren arabera, hornitzaile hurbilena emaiten dizu garraioen ttipitzeko.

Berritzailea : klika zonbaitzuz estimatu daiteke alokatze zerbitzuaren kostua, simulagailu baten bidez, printzipio hortan : « Gero eta baso gehiago itzuli ene gertakariaren ondotik, gero eta gastua ttipiagoa dut ».

Le saviez-vous ?

Sindikatuari 55 tona plastika ‘’aurreztu’’ dituela iruditzen zaio

Hola, 2015 eta 2023 urteen artean, Sindikatuak 3,2 milioi baso alokatzeko ahala eman du 1 450 gertakarientzat orotara.
Lehen bederatzi urteen ibileran, Sindikatuari 55 tona plastika ‘’aurreztu’’ dituela iruditzen zaio.

Actualités ArtikuluakActualitats