Cours d’été transfrontaliers : inscrivez-vous !
La 3ème édition transfrontalière des «Cours d’été » se tiendra du 15 au 19 juillet 2024 à la Cité des arts à Bayonne. Les inscriptions sont ouvertes.
Artikulua euskaraz irakurgai da
2023-06-19 (e)an argitaratua
2023ko Frantziako Itzuliak Bilbon egiteko duen Abiatze Handiaren eta Tour edo Itzuliaren lehen hiru etapak Euskal Herrian egitearen karietara, hirugarren etapa mugazgaindikoa izanen delarik, Amorebieta-Etxano (Donostia) eta Baionaren artean, Euskal Hirigune Elkargoak ospatu nahi du mugazgaindiko kirol ekitaldi handi hori jende orori zabalduriko mintzaldi bat antolatuz «Ziklismoa Euskal Herrian, zaletasun partekatua - Le cyclisme au Pays Basque, une passion commune» gaiaren inguruan, ekainaren 27an, astearterekin, arratseko seietan, Baionako Herriko Etxean.
Ekitaldi horren berri ekainaren 19 astelehenean emana izan zen, bertan zirelarik Joseba Erremundeguy Euskal Elkargoaren Mugazgaindiko eta Europar Harremanetarako Kontseilari arduraduna eta Cyrille Laiguillon, Baionako Hiriaren Kirol auzapezordea.
Joseba Erremundeguy kontseilariak aipatu du «mugazgaindiko lankidetza proiektu eder bat, gure hautetsiek lurraldearen alde eta bertako biztanleen alde». Tourraren Abiatze Handia Euskal Herrian egitea Iñigo Urkullu Euskal Gobernuaren lehendakariaren eta Jean-René Etchegaray Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariaren artean orain dela 4 urte baino gehiago erabaki zuten.
Frantziako Itzuliak sortzen duen karraren bitartez, biztanle guztiek txirrindarako eta txirrindulari handien alde duten zaletasun handia ospatzen ahalko dute. Mintzaldi horrek emanen du horretarako aukera txirrindularitzako honako izar enblematiko hauekin: Christian Bibal, Francis Lafargue, André Darrigade, Ainhoa Ostolaza, Haimar Zubeldia edota Romain Sicard eta Loïc Chétout.
Mintzaldiaren buru izanen dira Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoaren lehendakari eta Baionako auzapeza, eta Bingen Zupiria Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Euskal Herrian txirrindularitzak duen historia aipatuko da mintzaldian, eta gero «Team iparralde u19» txirrindulari taldea aurkeztuko da. Topaketa amaieran, Jean-René Etchegaray lehendakariak André Darrigade-ri eginen dio omenaldia.
Murruetatik kanpo, Frantziako Itzulia Euskal Herrian gaiaren inguruko erakusketa bat proposatuko du, Peña St Léon delakoaren egoitzan, Michel Etchelet baionar kirol artxibozain eta argazkilariak, ekainaren 22tik uztailaren 6a bitartean.
Hemen klika mintzaldiaren egitarau osoa ikusteko
La 3ème édition transfrontalière des «Cours d’été » se tiendra du 15 au 19 juillet 2024 à la Cité des arts à Bayonne. Les inscriptions sont ouvertes.
La 2ème édition des Rencontres transfrontalières a réuni ce mercredi plus de 400 participants, experts et décideurs politiques de tout le Pays Basque,…
La Communauté Pays Basque organise la seconde édition des Rencontres Transfrontalières le 21 février 2024 à Bayonne. Un évènement majeur au service de…