Points de vue #8 : tokiko eta nazioarteko 11 artiste berri 2024ko ediziorentzat

Artikulua euskaraz irakurgai da

Irailaren 6 honetan, Jean-René Etchegaray, Baionako auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakariak, Antton Curutcharry, Kultura Lehendakari-ordeak eta Cyrille Laiguillon, Kirolak, elkarte bizia eta egin-molde berrien ardura duen Baionako Auzapezaren axuantak, Points de Vue festibalaren zortzigarren edizioa aurkeztu dute. Aurten, zuri eta beltzaren apustua egin da. Prentsaurrekoa, Christelle Mange Sohütako auzapeza eta Nathalie Martial Etchegorry Ahurtiko auzapezaren presentzian iragan da, bi herri hauek hartuko baitituzte festibaleko bi artista egonaldiak.

2024-09-05 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

Euskal Hirigune Elkargoak Baionako Hiriarekin batera eramana, Points de Vue festibalak urtez-urte, arrakasta ederra lortzen du. Bere historian lehen aldiz, gonbidatu hamaika artistek bereziki zuri eta beltza landuko dituzte.

Urriaren 1etik 15era, Sohüta eta Ahurtiko herriek bi artista hartuko dituzte bi egonaldi burutzeko. Urriaren 16tik 20ra berriz, Festibalak Baionako paretak bere eginen ditu. Elsa Langlais, aurkezpenean hor zen mosaiko artista baionarra Rail Bayonnais-ra doazen eskaileretan ariko da.

Baionako Hiria festibal honi oihartzun berri bat ematera ahaleginduko da, beste ekitaldi batzuekin elkartuz, « hiri-kulturen hilabetea » deituriko gertakariaren baitan. Irail hondarrean Baiona Gainetako hego gunean eginen den Zup'In skate-lehiaketak, eta zenbait aste berantago iraganen den Beat Streat Day Hip-Hop nazioarteko dantza-lehiaketak, Points de Vue festibalaren egitaraua modu abantailatsuan osatuko dute. Street art-aren, breaking-aren eta lerra-kirolen koloreekin jantzia, Baionako udazkenak hiri-kulturak ospatuko ditu!

Zuri & Beltz

Ber-asmatzeko nahia argiki azaldu da zuri eta beltzaren hautuaren bidez. Apustu artistiko hau ez dagokio hausazko erabaki bati eta zorroztasunik handienari dei egiten dio edukia eta formari dagokionez. Urritasun hau Festibalak eduki berrerabilgarriak sortzeko hautuan ere topatu ahal izango da. Apustu artistikoaren bidez festibala Zigor artistaren “Malda bizi” erakusketari lotzen zaio, hau ere zuri eta beltzean. Baionatik abiatu zen, orain Irisarriko Ospitalean da eta azarotik goiti Maulen izanen da. Artistaren esaldi batek Festibalaren apustu artistikoa adierazten du:

“Zaila egiten zait koloreari kolorea jartzea. Zuri-beltzak koloreak ezkutatzen duena esaten uzten dit. Koloreak asmatzeko aukera ematen digu, eta zuri-beltzak, agian, ezagutzeko aukera.” Zigor

Sohüta, inklusibo eta berdinzale

Baionan 2017an sortu ondotik, Festibala Ipar Euskal Herrira hedatu da 2021etik. Sohütan, Ladybug artistak mural bat konposatuko du herritarrek karrika izenen feminizazioaren inguruan eraman lana balioztatzeko. Inklusio eta berdintasun gaien inguruan ere lan eginen du Eperra ikastolako eta Gaztelaïa eskola publikoko haurrekin.

Ahurti, Roland Barthes-en zeinura

Àhurtin, Benjamin Jeanjean artista bere hizkuntza sinboliko eta onirikoaren eta Roland Barthes-en literatur-oinordekotza elkartu nahian ariko da, kitzika. Idazleak zeinuei buruz eraman lanean oinarrituko da bereziki. Francis Jammes eskola publikoko haurrekin elkartzea pentsatua da egonaldi denboran.

Lekuko eta nazioarteko artistak

Bi egonaldiekin, hamaika gunetan ariko dira orotara lekuko sei eta nazioarteko bost artista. Proiektu partehartzaileak izanen dira tartean. Angeluko Cantau lizeoan Frantziako Arte eta Diseinu Diploma prestatzen duten 40 ikaslek workshop bat burutuko dute hala eta collage erraldoi bat sortuko da herritarrekin elkarlanean, bakoitzari hiria interpretatzeko parada emanez. Lanen zati bat aldi baterakoa izango da, aldi bateko esperientziak sortuz..

 

Actualités ArtikuluakActualitats

Agenda Agenda Agenda