Au sommaire du magazine Pays Basque #5
Au sommaire de Pays Basque #5, le magazine de la Communauté Pays Basque, retrouver le dossier sur les actions engagées afin de mieux répondre aux…
Artikulua euskaraz irakurgai da
2024-10-07 (e)an argitaratua
Joan den ekainaren 20an, Imanol PRADALES hautatua izan da Iñigo URKULLU-ren ondorengo Euskal Gobernuko Lehendakari. Lehendakari berriak Euskal Elkargoa eta Euskal Autonomia Erkidegoaren instituzio arteko harremanak egonkortzeko duen borondatea agerian uzten du Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko Lehendakariarekin urriaren 7 honetan Ipar Euskal Herrian burutu topaketa ofizialak.
Jean-René Etchegaray-k garrantzia eman die harreman horiei “Europa noraezean dabilen honetan”. “Konfusioa eta tentsioak gure ikuspegi bateratua lausotzen” ez uzteko deia luzatu du.
Euskadirekin aspaldiko harremana
Euskal Elkargoak eta Eusko Jaurlaritzak, harreman formalak mantentzen dituzte 2019ko urriaren 7an mugaz gaindiko lankidetzarako memoranduma izenpetu zenetik. Honen helburua, mugaz gaindiko mugikortasun, goi mailako irakaskuntza, formakuntza eta ikerketa, ekonomia garapena, turismoa, laborantza, lurralde-antolaketa iraunkorra, ingurumena, kultura eta euskara gaietan proiektu bateratuak egonkortu eta garatzea da.
Bi instituzioen arteko lankidetza mugaz gaindiko hainbat proiekturen garapenaren bidez gauzatzen da: Euskal Sagardoa / Euskal Sagarnoa mugaz gaindiko Jatorri Izendapena lortzeko idazki bakar baten prestatzea, Hendaiako aldaketa polo multimodalaren egokitzea, 2022an lehen aldiz euskal diasporaren eguna Ipar Euskal Herrian antolatzea, Donibane Garazin, Mugaz Gaindiko Topaketen abiatzea 2022an Baionan eta hirugarren edizioa 2025eko otsailaren 12an.
Euskal Hirigune Elkargoak eta Eusko Jaurlaritzak lurraldearentzat egituratzaileak diren proiektuak daramatzate elkarrekin, POCTEFA Programa europarraren baitan: mugaz gaindiko errekak eta uraren kalitatea kudeatzeko, itsasbazterreko arriskuen aurreikuspena hobetzeko, landa eremuan bizi diren adineko pertsonen laguntza soziala bermatzeko edota eguneroko mugikortasuna errazteko.
Europa mailan ahots bateratu bat migrazio gaietan
Jean-René Etchegaray eta Imanol Pradalesek oroitu dute 2019tik bi instituzioek “Europa mailan migrazio krisia den erronkaren aurrean posizio bateratu bat babestu” dutela. 2019ko apirilean, Euskal Hirigune Elkargoak, Eusko Jaurlaritzak Europa mailan sustatutako “SHARE” egitasmoa ontzat eman zuen, migrazio krisiak sortu erronka humanitarioaren aurrean arduren partekatzea orekatzeko.
2022ko martxoaren 11tik, Hirigune Elkargoa iragaitzazko migranteei dagokien koordinazio mahaira batu da. Eremu horrek, harrera lekuen kudeaketa errazteko elkarrizketa jarraiki bat ahalbidetzen du.
Berritu eta berretsi beharreko lankidetza estrategikoa
Etchegaray Lehendakariak “gure mugaz gaindiko proiektuetan oraindik urrunago joateko” nahia erakutsi du. Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak harekin bat egin du 2019ko Instituzio Lankidetzarako Memoranduma eguneratzeko prest agertuz. Kultura eta euskararen arloak gehiago jorratu behar dira lankidetza zehatzei bide emanez. “Gure hizkuntza ez beste zein arlok du mugaz gaindi landua izateko zilegitasuna ?” azpimarratu du Jean-René Etchegaray-k.
Hitzordua otsailaren 12an
Imanol Pradalesek pertsonalki konfirmatu dio Jean-René Etchegaray-ri, Mugaz Gaindiko Topaketetan parte hartuko duela 2025eko otsailaren 12an. Lurralde honetako figura politikoen, Europako mugetatik etorri eragileen eta gobernu-maila guzietako ordezkarien artean eztabaida instituzionala burutu ahal izateko pribilegiozko momentu errepikatua dira Mugaz Gaindiko Topaketak. Ekitaldi hau, mugaz gaindiko lankidetzak lurralde politiketan eta Europar kohesioan duen errola elkarrekin berresteko parada izango da.
1975ean Santurtzin sortua, Imanol Pradales (EAJ) politika zientzietan eta soziologian doktorea da Deustuko Unibertsitatean. Bertan irakasle bezala ere jardun du. 2007an Bizkaia:Talent egitasmoaren zuzendaritza hartuko du, Bizkaiko Aldundiak, enpresek eta goi mailako prestakuntzadun erakundeek bultzatua, Bizkaiara talentua erakarri, bertan mantendu eta sorrarazteko.
2011an, Bizkaiko Aldundian Ekonomia Sustatzeko Foru-diputatu izendatu zuen Jose Luis Bilbaok. Unai Errementeriak berretsi zuen 2019an eta Elixabete Etxanobe-k 2023an.
2024ko irailaren 21eko hauteskundeen ondotik, ekainaren 20an Eusko Jaurlaritzako 8. Lehendakari izendatua izan da.
Au sommaire de Pays Basque #5, le magazine de la Communauté Pays Basque, retrouver le dossier sur les actions engagées afin de mieux répondre aux…
La prochaine séance du Conseil permanent aura lieu ce mardi 22 octobre, à 18h. La séance publique se tiendra en salle du Conseil, au siège de la…
Urriaren 7 honetan, astelehenez, Jean-René Etchegaray-k, Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakariak, Imanol Pradales, Euskal Autonomia Erkidegoko…