Mugikortasun emisio ahuleko eremuari (zfe-m) buruzko kontsulta publikoaren abiatzea
Joan den irailaren 28an, Elkargoko Kontseiluko hautetsiek deliberatu zuten Euskal Herriko ZFE-m proiektua publikoaren iritzira igortzeko. Kontsulta…
Artikulua euskaraz irakurgai da
2024-09-03 (e)an argitaratua
2021ean Tram’busaren T2 linea Tarnos eta Baiona Marrac artean abaitu ondotik, T2 linea Teknohirira heltzen da orain. Mugarri garrantzitsua da hemendik 2026ra linea hori Basusarri-Makila arte luzatzeko bidean. Hemendik aitzina, T2 linea 15 minutu guziz Tarnos Teknohiriari lotzen duen tram’bus bat da. Teknohiriak 31 enpresa aterpetzen ditu, hauetan 500 enplegu direlarik.
Denentzat pentsatu antolaketa bat
Teknohiriaren gunea, garraio molde guzientzat (ibilketa, bizikleta, garraio-publikoa, autoa) erabilgarri izateko gisan antolatua izan da. Bizikleta bide berri bat ere antolatua izan da ziklistak segurtasun osoz ibili ahal izateko. San-Leon-Teknohiria sektorean landatu 170 zuhaitzek, hiriguneetan funtsezkoak diren freskuneak sortzea ahalbidetuko dute. 50 lekuko behin-behineko aldiriko aparkaleku bat ere ezarri da Teknohirian. 440 lekuko behin betiko aldiriko aparkalekua, Maignoneko biribilgunearen heinean kokatua, 2027rako eraikiko da.
Lanak aitzina doaz
Ospitaleko sektorea lanetan izanen 2025 urte bukaera arte. Besteak beste, osasun gunera iristeko geldiune berri bat sortua izanen da. Gaur gaurkoz, erabiltzaileak, Lizeo geldiunetik abiatzen den oinezko ibilbide segurtatua hautatuz, 5 mintuz ospitalera iristen ahal dira. Hortik hurbil, lanek Maignon-Sutar sektorean segitzen dute hemendik urte bukaerara. 2025ean Kanboko bidean hasiko dira, 2026ean bukatzeko.
T2 linearen luzatzeak Tram’bus eskaintza osatzen du. 2023an 3,6 milioi bidaiarik hartu zuten, 2022an baino %6 gehiagok. Aurten, urtarriletik uztailera, erabileraren igoera jada %11,5ekoa da T1 linearentzat eta %12,3koa T2 linearentzat. Uztailean, T1 lineak 2019an sortu zenetik hilabete batez izan duen erabiltzaile kopuru handiena izan du.
Erabiltze marka hausteak ez dira Tram’busera mugatzen eta ipar TXIK TXAK (Chronoplus izana) sare osoan eragina dute. Urtarrila eta eta uztaila artean %12,9ko emendatze batekin 2023rekiko eta %18ko emendatze batekin uztaileko hilabetean soilik.
Itsasbazter guzian, 6000 eta 7000 balioespen gehiago egin dira egun guziz uztaila huntan. Hego TXIK TXAK sareak %8,9ko garapena ezagutzen du. Besteak beste, Irun eta Hendaiako hondartza handia lotzen dituen mugaz gaindiko lineak arrakasta ederra bereganatu du.
TXIK TXAK sareko ekialdeko ohiko lineek, haien aldetik, %10,7ko emendatze bat izan dute 2023ko uztailean 2023arekiko. Amikuzen, Iholdi-Oztibarren eta Xiberoan, eskaera bidezko garraioak, 2023ko uztailarekiko, %66ko emendatze adierazgarria ezagutu du.
Beste datu adierazgarri bat, urte hasieratik, harpidetzek %18,4eko igoera izan dute. TXIK TXAK sare osoaren egiturazko garapen bat adierazten du. Gero eta erabiltzaile egonkorragoak ditu Ipar Euskal Herriko garraio sareak, beren eguneroko bidaientzat garraio publikoaren hautua egiten dutenak.
Hainbat emaitza baikor, garatzen segitzen duen eta 2025ean bere eskaintza zabalduko duen TXIK TXAK sarearentzat.
Joan den irailaren 28an, Elkargoko Kontseiluko hautetsiek deliberatu zuten Euskal Herriko ZFE-m proiektua publikoaren iritzira igortzeko. Kontsulta…
Urrats berri bat gauzatzen da irailaren 2an T2 linearen luzapen obren baitan Tram’busa Teknohirira iristearekin.