Uholde arriskua Ipar Euskal Herrian

5000 kilometrotik gora ibai-errekekin eta euri sarriekin, Ipar Euskal Herria bereziki da uholde arriskupean. Arriskuak ukitzen ote zaituen jakiteko, gure informazio baliagarriak ikus itzazu.

Eguneratzea:2024ko urriaren 8a

Zer da uholde arriskua?

Arriskua halabehar bat leku jakin batean jokagaiak izatearekin gurutzatzeari deitu ohi zaio.

Uholdeetan, halabehar hori hainbat motatakoa izan liteke. Izan liteke:

  • ibai-erreka bat ubidetik ateratzea;
  • itsasoak gaina hartzea;
  • lurreko euri urak;
  • edota lurpeko ur geruzak gainka egitea.

Urak har lezakeen zonan ote naiz kokatua?

Urak har ditzakeela ezagutzen diren zonak ikusteko, honako webgune honetara DDTM 64 edota honetara Géorisque jo dezakezu. 

Bi webgune horiek eskaintzen dizute hainbat datu biltzen dituen lineako mapa bat, non agertzen baitira Urak har litzakeen Zonen Atlasak (UZA-AZI) hartzen dituen zonak, Uholde Arriskuen Prebentziorako Planek (UAPP-PPRI) hartzen dituztenak edota Ezagutzera Emaniko Halabeharretakoak (EEH-PAC) (kontuan har mapa horiek ez direla pantaila irakurgailua bezalako teknologia laguntzako sistemekin bateragarriak).

Euskal Elkargoak azterketa hidraulikoak egiten ditu Ipar Euskal Herrian dugun uholde arriskua zehatz-mehatz ezagutzeko. Elkargoak eginiko urak har ditzakeen zonen mapa elkarreragile bat izanen da laster orrialde honetan zure esku emana. 

Nola babes ninteke uholdeetatik?

Ipar Euskal Herrian, milaka bizitegi dira uholde arriskupean. Alerta egoeran nola jokatu jakiteko, bai eta zure etxea eta zure ondasunak nola babestu jakiteko, gure aholku baliagarriak segi itzazu.

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com