Natura 2000 eremuko aktibitateak
Ipar Euskal Herriak 32 Natura 2000 gune ditu: mendiguneak, erreka bazterrak eta itsasbazterrak. Babestuak diren eremuen mapa deskubritu eta, zu ere, eremu natural minberen babesean engaia zaitez.
Eguneratzea:2024ko azaroaren 20a
Natura 2000: Zer da?
Natura 2000, garapen, iraunkorraren logikaren barnean bioaniztasuna eta giza jarduerak bateratzeko helburua duen eremu naturalen europar sarea da .
Natura 2000 perimetroek landareen, abere espezieen eta gerizatzen dituzten habitat natural minberen kalitate eta hauskortasunagatik identifikaturiko interes ekologikoko eremuak finkatzen dituzte.
Laborantza, ihizia, arrantza edo turismoa bezalako aktibitateak baimenduak dira gune horietan. Erabiltzaile desberdinak urraspide bertutetsu batean haien borondatez engaiatzera bultzatzen dira, haien aktibitateak eta bioaniztasunaren zaintza bateratzeko gisan.
Adostasunean oinarrituriko kudeaketa
HEDOak (Helburu Dokumentuak)
Gune bakoitzean, lurraldeko eragileekin molde adosturik, HEDO deituriko helburu dokumentu bat lantzen da. Diagnostiko ekologiko batean eta diagnostiko sozio-ekonomiko batean bermatzen da. Habitaten eta espezieen kontserbaziorako lurraldean bete beharreko helburuak finkatzen ditu.
2024an, Ipar Euskal Herrian, HEDOak 14 gunetan finkatu dira. 2 ontze bidean dira
Natura 2000 Ituna
HEDOaren osagarri, gune bakoitzerako finkaturiko Natura 2000 Itunak,lurraldeen eta espazioen kudeaketa arrunt eta iraunkorrerako engaiamenduak barne hartzen ditu eta kirol edo aisialdi praktikek interes komunitarioko habitat naturalak eta espezieak errespetatu behar dituztela gogora ekartzen du.
Boluntariotzan oinarritua, erabiltzaile, hautetsi edo jabe bakoitza haren lurraldearen ondare naturalaren zaintzan engaiatzea ahalbidetzen du, gunearen zaintza printzipioarekin bat eginez eta praktika ekologiko onak faboratuz.
GIBA (Gidatze Batzordea)
Natura 2000 gune bat, ekintza plan bat (HEDO bat) elkarrekin finkatzeko eta honen abian ezartzeko lurraldeko eragile desberdinak biltzen dituen gidatze batzorde batek edo GIBA batek gobernatzen du.
Azkenik, HEDOa onartu den guneetan, animazio talde batek gunea biziarazten du. Haren egitekoa eskura dituen tresna desberdinen bidez HABEaren abian ezartzea bermatzea da. Animatzaileak informazio ororentzako solaskide abantailatuak dira.
Ipar Euskal Herriko Natura 2000 eremuen mapa
Ipar Euskal Herriak 32 Natura 2000 gune ditu: mendiguneak, erreka bazterrak eta itsasbazterrak. Euskal mendiaren % 50 eta erreken % 95 baino gehiago Natura 2000 izendapena dute.
Gure sareko aurkibidean Ipar Euskal Herriko Natura 2000 gune guzien aurkezpen fitxak aurki ditzakezu. Besteak beste babestu beharreko espezie eta eremu naturalak, helburu dokumentuak eta gunearen kudeaketaren ardura dutenen kontaktuak agertzen dira.
Natura 2000 eta ni
- Tokiko hautetsia naiz
- Natura 2000 eremu batean den lursail edo eraikin bat dut
- Laboraria naiz
- Mendiaren erabiltzaile naiz
- Ekimen baten antolatzaile naiz
Tokiko hautetsia naiz
Guneen gidatzea, gidatze batzordearen edo GIBAren eramaile diren tokiko hautetsien esku uzten da.
Natura 2000 Itunak lurraldeen eta eremuen kudeaketarako engaiamenduak finkatzen ditu. Kirol edo aisialdi praktikek interes komunitarioko habitat naturalak eta espezieak errespetatu behar dituztela gogora ekartzen du. Ituna ez da derrigorrezkoa, herri bakoitzak bat egiten duen edo ez erabaki dezake, lurralde osoan zein zati batean.
Helburu dokumentua gauzatu gabe duten eremuak daude oraindik. Dokumentu horren ontzea hautetsien ardura da.
Natura 2000 eremu batean den lursail edo eraikin bat dut
Natura 2000 Itunak lurraldeen eta espazioen kudeaketa arrunt eta iraunkorrerako engaiamenduak finkatzen ditu eta ekonomia, kirol edo aisialdi praktikek elkargo intereseko habitat naturalak eta espezieak errespetatu behar dituztela gogora ekartzen du. Ez da derrigorrezkoa, jabe bakoitzak bat egiten duen edo ez erabaki dezake.
Kontratuak ere proposa daitezke, adibidez oihanen edo landaredien berritze naturalerako kontratuak “MAEC” izeneko laborantza kontratuak, edota habitaten mantenu edo zaharberritzean oinarritzen diren edo espezieen aldekoak (hesien landaketa, idoien berriz ezartzea) diren “ni-ni” izena hartzen duten kontratuak.
Guneen animatzaileek, animazioak, obra parte hartzaileak eta formakuntzak ere proposa ditzakete Horretaz baliatzeko, gune bakoitzeko animatzailearengana joan behar da.
Nola jakin ene lursailak Natura 2000 eremuan dauden?
Natura 2000 eremuen mapa sarean eskuragarri da.
Natura 2000 gune batean obra edo eraikuntza proiektua dut, hertsadurarik ote da?
Natura 2000 urraspideak ez du antolaketa proiektuen obratzea edo giza jardueren gauzatzea baztertzen, guneen izendapena justifikatu duten habitaten eta espezieen kontserbazio helburuekin bateragarriak izatearen baldintzarekin.
Haatik, neurri handiko obrentzako, bioaniztasuna arriskuan ezar dezaketen bide handiak egiteko adibidez, ondorioen ikerketa bat galdegina izan daiteke.
Informazio gehiagorako, gunearen animatzailearekin harremanetan sar.
Laboraria naiz
Zein laguntza eskura zenezake?
Helburu dokumentua duen Natura 2000 eremuan bazaude, baliabide desberdinak balia ditzakezu. Bereziki, posible da laborantza-ingurumeneko neurriak gauzatzea, laborantza ekologikoen lehiaketetan parte hartzea, haritz lepatuen kudeaketa edo lursailetan presente den bioaniztasuna bezalako formakuntzetan parte hartzea. Natura 2000ko animatzaileek lan parte hartzaileak ere antolatzen dituzte. Praktiken eta bioaniztasunaren arteko lotura egiten duten informazio euskarriak eskuragarri dira.
Natura 2000 hertsagarria ote da?
Lursaila Natura 2000 eremuan duten laborariak neurri handiko lanak egiteko ondorio ikerketa egitea derrigortuak dira.
PACak, NATURA 2000 eremuetako “belardi minberak” deritzoten landa eta belardi iraunkorrak iraultzea debekatzen du, helburu dokumentua egon edo ez.
2023az geroztik, araudi berri batek zerbait jokoan duten Natura 2000ko lurreko espazioetan produktu fitofarmazeutikoen erabilpena arautua izateko xedea du, habitat naturalen eta espezieen kontserbazio edo berritze helburuak betetzeko gisan, ahal den neurrian laborantza aktibitateak eta eremuen babesa elkartzen dituen kontratuzko ikuspegian oinarrituriko egungo dinamika atxikiz.
Guneen animatzaileei edo DDTMeko animatzaileei galdegin.
Mendiaren erabiltzaile naiz
Natura 2000 gune batean ibiltzen banaiz, zer egin behar dut?
Abere espezie anitz behatu daitezke diskretu izanez eta pazientzia agertuz. Seinalaturiko bidexketan egon, ekosisteman duzun inpaktua mugatzeko, ez bildu lore edo landarerik, ez abereak bazkatu eta bazterrean egon ez haizatzeko.
Artzainen lana ere errespeta ezazu, artzain eremuetan zure zakurra loturik atxikiz
Animatzaileek gaikako ateraldiak antolatzen dituzte, natura ibilaldiak edo belar txarrak kentzeko lan parte hartzaileak adibidez. Haietan parte hartzeko gune bakoitzeko animatzaileenganajo ezazu.
Ekimen baten antolatzaile naiz
Kirol ekimenentzako, gertakaria Estatuko webgune ofizialean deklaratzeaz gain, ondorioen ebaluaketa bat egitea beharrezkoa gerta daiteke, ekimenaren izaera eta handitasunaren arabera.
Gunearen animatzailearengana jotzea pentsa ezazu
Bestalde, komunikazio tresnak parte hartzaileen esku utz daitezke, adibidez Natura 2000 erakusketa bat.
Natura 2000 eremuko ondorio ebaluaketa bat egin
Ondorioen ebaluaketa araubideak bioaniztasunaren zaintzaren eta giza aktibitateen arteko oreka bermatzen du. Haren helburua balizko kalteak saihestea, proiektuek Natura 2000 gune batean interes komunitarioko habitat eta espezieak arriskuan ezartzen ez dituztela egiaztatzea edo, gisa horretako makurrak gerta ez daitezen, proiektua berriz definitzea da.
Bete beharreko formularioa Lurraldeen eta itsasoaren departamenduko zuzendaritzaren (DDTM) webgunean atzemanen duzu.
Natura 2000 animatzaileak zure proiektuaren eragina pairatzen ahalko lituzketen interes komunitarioko habitat eta espezieak identifikatzen eta makur horiek saihesteko hartu behar diren neurriak plantan ezartzen laguntzeko prest dira.
Laguntza behar dut
Natura 2000 eremu bati buruzko galdera ororentzako, gune bakoitzeko animatzailearekin harremanetan sar zaitezke. Koordenatuak gure sareko aurkitegian atzemanen dituzu.