Ene saneamendu kolektiboa
Zure bizitegia edo egoitza saneamendu kolektiboko sare publikoari lotzen ahal zaion eta egin behar diren lanak eta errespetatu behar diren betebeharrak zein diren jakin nahi duzu? Hemen erantzunak.
Eguneratzea:2024ko azaroaren 22a
Ur zikinen sare publikoari lotzeko betebeharrak
Etxeko ur zikinentzako
Etxeko urak pertsona fisiko batek sortu dituen eraikin bateko ur zikinak dira.
Osasun Publikoko Kodeak ur zikinen sare publikoko zerbitzua duen bizitegi ororentzako hodien lotura inposatzen du:
- berehala, bizitegi berrien kasuan;
- 2 urteren barnean sare berria sortzen den kasuan.
Lotze hori zuzenekoa edo bide pribatu baten bidezkoa edo lursail pribatu baten lur azpiko pasaia bidezkoa izan daiteke.
Sare publikoari lotzea ur zikinen ahokatze bidez egiten da.
Etxekoak ez diren ur zikinentzako
Etxekoak ez diren ur zikinak bizilekuaz besteko eraikinek sorturiko eta Ingurumen Kodearen araberako baimenen menpe ez diren ur zikinak dira.
Kategoriaren arabera eta baldintza tekniko eta finantzario pean, saneamendu sare publikoari lotzeko eskubidea eskura dezakete, Kolektibitateak hitzarmen bat edo delibero berezi bat finkatu ondoren.
Ur zikinen sare publikoari lotzea
Ur zikinen loturak 2 alde ditu:
- alde publikoa, jabeak ordaindurik kudeatzaileak egiten duena;
- alde pribatua, jabeak (edo haren ordezkariak) hark ordaindurik egiten duena.
Lotura publikoa honakoez osatzen da:
- ur zikinen bilketarako hodi publikoari lotzea ahalbidetzen duen baliabidea;
- ahokatze hodia, eremu publikoan kokatua;
- “ahokatze kutxa” deitzen den eta bisita daitekeen obratzea, eremu publikoan etxetik ahal bezain hurbil kokatua, lotura publikoaren kolektibitateak (edo honen ordezkariak) kontrola eta mantenua egin dezan ahalbidetzeko. Ahokatzearen alde publikoaren eta alde pribatuaren arteko arduraren mugan osatzen du.
Alde pribatua, ur zikinak ahokatzearen alde publikora eramateko beharrezkoak diren obra guziek osatzen dute. Bizitegiaz kanpoko egoitzentzako, agindu tekniko bereziak egon daitezke (urina kentzeko tanga, araztailea,...).
Ahokatze eskaera oro dagokion herriko kudeatzaileari egin behar zaio. Eskaera hori egitean, hiriko euri uren sare publikoari lotzeko beharra duzun zehaztu beharko duzu.
Ene loturaren araberakotasun kontrola
Loturaren araberakotasun kontrolak sare publikoetako edo muntadura pribatuetako disfuntzioak saihestea du helburu (tapatzea, obren funtzionamendu txarra, gainditzeak, usain txarren arazoa,...).
2 kontrol mota daude:
- kolektibitatearen (edo haren ordezkariaren) ekimen bidez egiten direnak:
- lotura berri bakoitzean edo lotzeko baldintzak aldatu direlarik derrigorrezkoa);
- funtzionamendu kolektiboaren ezagutza hobetzea helburu duten kontrol kanpainak direlarik;
- kutsadura izan dela egiaztatzean;
- erabiltzailearen galde bidez eginikoak (salmenta aitzin adibidez).
Honakoa kontrolatzen da bereziki;
- ur zikinen eta euri uren bereizketa (salbu sare publiko bateratua den kasuan) (eskema beherago);
- hodien malda eta gutieneko diametroa:
- isurbide kopuru nahikoaren presentzia;
- euri uren balizko aldez aitzineko tratamendurako edo kudeaketa muntadurentzako baliabideak;
- saneamendu ez kolektiboko balizko obratze zaharrak ongi deskonektatu, hustu edo garbitu, tapatu edo deskonektatu direnaren egiaztatzea;
- lotura kutxako muntaduren eta ahokatzeen irazgaiztasuna.
Kasuaren arabera, kontrolak erabiltzaileari fakturatzen zaizkio, dagokion herrian indarrean den tarifari jarraikiz.
Erabiltzaileak Kolektibitateari (edo haren ordezkariari) instalazio sanitario pribatuen aldaketa ororen berri emateko betebeharra du.
Kontrol eskaeraene herriko saneamendu kolektiboaren zerbitzu kudeatzaileariegin behar zaio.

Ahokatzea jadanik egina den kasuan, kontrola egitean Kolektibitateak (edo haren ordezkariak) akatsak egiaztatuz gero, jabeak ordaindu beharko dituen konponketak egin beharko ditu urte bateko gehienezko epearen barnean. Kolektibitateak (edo haren ordezkariak) kontra-bisita egin beharko du.
Saneamendu kolektiboko zerga eta parte hartzeak
Saneamendu zergak uraren fakturan
Edateko urarentzako bezala, saneamendu zergak (zati finko eta zati aldakorrak) uraren faktura bidez fakturatzen dira.
Zure herriko partikularren uraren eta saneamenduaren tarifak ezagutzeko uraren eta saneamenduaren Frantzia mailako zerbitzuen ikuskaritza kontsulta zenezake.
Saneamendu Kolektiboaren finantzamendurako Parte hartzea (PFAC)
Parte hartze hori ur zikinen sare publikoari lotzeko derrigorrezko betebeharraren menpe diren eraikinen jabeei (edo haien ordezkariei) dagokie, Osasun Publikoaren Kodeko L.1331-7 artikuluen eta ondokoen aplikatzearen arabera.
2023ko uztailaren 1eko Elkargo Kontseiluaren delibero bidez, aplikatze eta kalkulu molde horiek lurraldearen mailako harmonizatzea pairatu dute.
Zerbitzu araudia telekargatu
Honako zerbitzu araudiak, zerbitzuaren erabiltzaileen eta Euskal Elkargoaren edo kudeatzailearen arteko harremanetarako esparrua finkatzen du.
Ikustekoa ere
- La gestion des eaux pluviales sur mon terrain
- Le contact Assainissement collectif et eaux pluviales urbaines sur ma commune
Zerbait ments zaizu?