Ene herrian zerbitzuen barneko neurritasun energetikorako plan bat plantan ezartzen dut
Ipar Euskal Herriko herriko etxe bat zara eta zure energia kontsumoa apaldu nahi duzu? Plantan ezartzeko pista praktikoak proposatzen dizkizugu, baita balia ditzakezun finantzamenduen zerrenda ere.
Eguneratzea:2024ko azaroaren 20a
Zergatik neurritasun plan bat abian eman?
Zure kolektibitatearen faktura energetikoa murrizten duzu
Gertatu berri den krisi energetikoaz geroztik, tokiko kolektibitateek gero eta handiagoak diren eta haien funtzionamenduko aitzinkontuak apaltzen dituzten energia gastuei buru egin behar diete. Kolektibitate emaile eta kudeatuen estatu mailako Federazioaren (FNCCR) arabera, tokiko kolektibitateen energia gastuek %30 eta %300 arteko emendatzea pairatu dute.
Argiztatze publikoa herrien energia kontsumoaren bigarren lekuan da, %12-ko kontsumoa eta %18 energia kostua duen eraikinen ondotik. Horrek argindar gastuen %31 ordezkatzen du.
Ingurumena zaintzen duzu
Egun, Ipar Euskal Herrian kontsumitzen den energiaren %56 energia fosiletatik dator (petrolioa, gasa, ikatza). Energia gutiago kontsumitzea, gas efektuko isurketa gutiagoren eta kutsadura gutiagoren adierazle da.
Lurraldearen dinamikan parte hartzen duzu
Ipar Euskal Herriko Klima Planak, Ipar Euskal Herriaren energia kontsumoa %49 apaltzea eta hemendik 2050era bitartean haren energia beharrak %100ean energia berriztagarriekin asetzea finkatzen du. Kolektibitateek lurraldeko kontsumoaren %18 ordezkatzen dute eta, beraz, murrizteko ahalegin kolektiboan egiteko erabakigarria dute.
Ene herrian neurritasun plan bat nola ondu?
Ekintza sinpleak energia kontsumo eremu nagusietan
- Energia mailan eraginkortasun txarra duten eraikinak identifikatzen ditut eta jomugan ezartzen (fakturen azterketan edo energia ikuskatzeetan oinarrituz):
- Energia kontsumitzaile diren sistemak egiaztatuz (berogailua, klimatizazioa, aireztatzea, argiztatzea...) eta eraikinaren okupatzearen arabera haien funtzionamendu ona segurtatuz ene eraikinen kontsumoa egokitzen dut.
- Berokuntza aginduak errespetatzen ditut, hots, okupatuak diren eraikinetarako 19°C-ko giro-tenperatura; eta 26°C-ko giro-tenperatura klimatizazioaren erabilpenerako;
- Eraikinetako harrasketako eta komunetako dutxuluetako ur beroa mozten dut (osasun eta haurtzaindegietako eraikinetan izan ezik);
- 23:00etatik 5:30era argiztatze publikoa itzaltzen dut (ardatz nagusietatik kanpo) eta zaharkituak diren argi eremuak gutiago kontsumitzen duten LED teknologiaz hornitzen ditut.
- Berogailu osagarri eta esku idortzeko muntadura elektrikoen erabilpena debekatzen dut;
- Monumentuetako, aitzinaldeetako, idazkunetako eta argiztaturiko erakusleihoetako argiztatzea itzaltzen dut.
Formakuntzak
- Ene agenteak energia aurrezteaz informatzen ditut eta honetarako formatzen. Adibidez, eraikin publiko desberdinetan energia aurrezpenak aplikatzeko ardura izanen duten eta hartu beharreko eko-jestuen transmisioaren bermatzaile izanen diren “neurritasun erreferenteak” izenda ditzaket.
- Ene agenteak eko-gidatzeari sentsibilizatzen ditut eta karbonorik gabeko mugikortasun alternatiboak sustatzen;
Ene herriak zein laguntza eskura dezake?
Funtsa berdea
2023az geroztik abian, Funtsa berdea lurraldeetako trantsizio ekologikoaren zalutzeari eskainiriko funtsa da. Lurralde kolektibitateek eta hauen partzuer publiko edo pribatuek aurkezten dituzten proiektuak finantzatzen ditu hiru eremutan: ingurumen emaitza, lurraldearen aldaketa klimatikorako egokitzapena eta bizi ingurumenaren hobetzea. Adibidez, funtsak kolektibitateen LED argiztatzera pasatzeko edo mugikortasun mailako ekintzentzako (aldiriko aparkalekuak, auto partekatzea...) inbertsioak finantza ditzake. 2024an, 2,5 milioiko aitzinkontua izanen du.
Energia aurrezpen lehiaketak
Herriek Cube energia aurrezpen lehiaketanparte har dezakete edo molde ludiko eta parte hartzailean energia aurrezpena ikasten hastea ahalbidetzen duten gisa bereko beste edozein urraspide kolektibotan.
“Hirugarren mailako eraikinetako berokuntza” Esku Ukaldia
Kolektibitateek, emaitza txarrak dituzten fuel-olio, ikatz edo gas bidezko berokuntzaren edo ur bero sanitarioaren ekoizpenerako muntadurak zaharberritu nahi dituzten hirugarren mailako eraikinen jabe edo kudeatzaileei prima onduak eskaintzen dizkien baliabidea balia dezakete. Informazio gehiago baliabide horri buruz hemen.
Energia aurrezpen operazioen balorizatzea EAZean (Energia Aurrezpen Ziurtagiriak, fr. CEE )
Energia aurrezpen ziurtagirien (EAZ) baliabideak, energia kontsumitzaileengan (etxeetan, lurralde kolektibitateengan, edo profesionalengan) energia eraginkortasuna aktiboki sustatzea du xede, gisa horretan hau nagusigo energetikoaren politika menperatzeko tresna nagusienean bilakatuz. Botere publikoek energia hornitzaileei inposatzen dieten eta “derrigorrezko’ izena hartzen duten hiru urteko derrigorrezko energia aurrezpena EAZean gauzatzeko betebeharrean datza (1 EAZ = 1 kWh cumac azkeneko energia) .
Kolektibitate batek EAZ horiek eskura ditzake eta derrigorrezko bati saldu, edota bere betebeharra betetzeko EAZak eskuratzeko ardura hartuko duen EAZeko derrigorrezko baten prima eskuratu.
EAZak eskuratzeko eta balorizatzeko, kolektibitateak aukera desberdinak ditu:
- EAZ Erregistroan (EMMY erregistroa) kontu bat sortu
- Estatu mailako EAZ (PNCEE) eremuari EAZ eskaera txostena aurkeztu, behin EAZ fitxen edo “berokuntza” esku ukaldiaren araberakotasuneko lanak egin ondoren.
- eskuraturiko EAZak saldu (gehienetan baliabide gisa energia eragile “derrigortuei”).
Baliabidearen printzipioak aurkezten dituen eta elkargoei haien energia eskaeraren nagusigorako proiektuetan EAZak sartzea ahalbidetzen dizkien elementuak ematen dizkien ADEMEk (ingurumenaren eta energia nagusiagoaren agentzia) sorturiko elkargoentzako gida ere kontsulta zenezake.
Estandarizaturiko operazioen fitxak
Hemen eskuragarri diren estandarizaturiko operazioen fitxak energia aurrezteko ekintzen antolaketa errazteko eginak dira. Sektoreka sailkatuak dira (bizitegia, hirugarrena, industria, laborantza, sareak) eta, gehien egiten diren operazioentzako, kWh cumacean energia aurrezpenerako, zenbateko finkoak definitzen dituzte. Fitxa horietan finkaturiko irizpideekin bat etortzen badira, beherago zerrendaturiko lanak EAZen bidez finantzatzeko hautagai izan daitezke:
- kanpoko argiztatze publikoaren berritzea;
- eraikin publikoetako isolatzea edo berokuntzaren aldaketa: teilatupe edo teilatuen, murruen edo zolen isolatzea edo berina isolatzaileko leihoen instalatzea; emaitza energetiko altuko berokuntza galgara baten, aire/ura edo ura/ura bero ponpa edo eguzki ur berogailu baten instalatzea;
- bizitegi indibidualentzako isolatzea edo berokuntza aldaketa: teilatupe edo teilatuen, murruen edo zolen isolatzea; emaitza energetiko altuko edo biomasa berokuntza galgara indibidual baten, aire/ura edo ura/ura bero ponpa baten, egur berokuntza tresna independente baten edo funtzio aitzinatuko erregulatzaile elektronikoa duen igorgailu baten instalatzea;
- eraikin publiko edo bizitegi eraikina bat berokuntza sare bati lotzea.
Actee++ programa
110 M€-z zuzkitua den egungo EAZ Actee 2 programak elkargoek haien eraikinetan berritze energetikoak egin ditzaten sustatzea du xede. Ahal du:
- kontu ikuskatzeen gauzatzeko (18.000 eginak 2022 erdialdean), obralaritzarako (AMO) eta eraginkortasun hoberako ekintzak baltsan ematera bultzatuak diren elkargoak giza baliabideetan hornitzeko laguntza finantzatu;
- egokia den euskarri teknikoa proposatu elkargoen energia ekonomiak denboran iraun dezaten.
220 M€-tan zuzkituko den programa luzatuz, elkargoek argiztatze publikorako proiektuak (Lum’actee), igerilekuen zaharberritzearen zaharberritze proiektuak (Act’eau), sailkatuak diren edo osasun eraikinei eskainiriko azpi-programak, ezabaketarako (Eff’actee) edo neurritasunerako proiektuak sortzen ahalko dituzte.