Bainu uren kalitatea

Ipar Euskal Herriko bainu uren eremuetako uraren kalitatea ezagutu nahi duzu? Orrialde honetan denbora errealean eguneraturiko informazioa eta errespetatu beharreko aginduak atzemanen dituzu.

Eguneratzea:2024ko azaroaren 22a

Ene hondartzako uraren kalitatea

Kalilo aplikazioari esker, Ipar Euskal Herriko 35 bainu eremu zainduetako uraren kalitatea denbora errealean ezagutu dezakezu. 

  • Ttantta urdina baldin bada, uraren kalitatea arauen araberakoa da
  • Ttantta ubela baldin bada, uraren kalitatea ez da arauen araberakoa Bainatzea debekatua da

Informazioa egunean zeharetaegun guziez eguneratzen da, maiatza eta iraila artean bainu eremu guzientzako eta urte osoan Angeluko eta Biarritzeko hondartzetarako. Informazioa 4 hizkuntzatan eskuragarri da: euskaraz, frantsesez, ingelesez eta gazteleraz.

Praktikoa, Kalilo aplikazioak eguraldi eta sagailo aurreikuspenak ezagutzea eta bainu eremuen hesterik baldin bada abisatua izatea ahalbidetzen du.

Ba ote zenekien?

Hondartzetatik kilometrotara egonik ere, gure eguneroko ekintzek zuzeneko inpaktua dute uraren kalitatean. Hemen ura eta ingurumena zaintzeko gomendio praktiko batzuk ematen dizkizugu.

Nola ebaluatzen da bainu uren kalitatea?

Ene hondartzako uraren kalitatea honakoaren arabera ebaluatzen da:

  • arauzko segimendua, Akitania Berriko Eskualdeko Osasun Agentziak (EOA, fr. ARS) bermatzen duena
  • kudeaketaren eguneroko segimendua, Euskal Elkargoak bermatzen duena. 

Azterturiko parametroak 2 bakteria adierazleen kontzentrazioa dira: Escherichia coli eta Enterococcus.

Hondartzetako uraren kalitatearen arauzko segimendu eta sailkapena

Sasoi guziez hondartza bakoitzeko uraren kalitatearen sailkapena finkatzen da, aitzineko 4 sasoietako arauzko analisien emaitzetan oinarriturik. Sasoi bakoitzean 10 eta 20 analisi artean egiten ditu Akitania Berriko EOAk.

Sailkapena eta analisien emaitzak hondartza guzietan presente diren informazio paneletan (sasoian zehar) eta EOAren webgunean kontsulta ditzakezu.

Euskal kostaldean hondartza guziak kalitate onean edo biziki onean sailkatuak dira

Hondartzetako uraren kalitatearen eguneroko kudeaketa

Maiatzaren 15aren eta irailaren 30aren artean eta Biarritz eta Angeluko hondartzentzako urte osoan, uraren kalitatearen denbora errealeko zaintza bermatzen du Euskal Elkargoak, herriekin elkarlanean. Bainu uren kalitatearen kudeaketa aktiboa deitzen zaio horri.

Zehazki, adierazle multzo bat hartzen da kontuan eta honakoak bezalako aurreikuspen ereduak elikatzen ditu:

  • meteorologia eta itsas baldintzak denbora errealean eta hauen aurreikuspena: plubiometria, haizea, sagailoa etab.;
  • saneamendu sistemen funtzionamenduaren egoera: abisua denbora errealean disfuntzio kasuan
  • analisi bakteriologikoen emaitza zaluak, informazioa 3 orenen barnean ukatea ahalbidetzen dutenak, hots, bainu eremuen zaintza hasi aitzin.

Horrek ahalbidetzen du:

  • eguneroko aurreikuspena: goizero, informazio bateratu horiek egunerako uraren kalitatearen aurreikuspena finkatzea ahalbidetzen dute;
  • denbora errealeko erreaktibotasuna: adierazle horiek egunean zehar bilakaerarik pairatzen badute (disfuntzioa, ekaitza, euri handiak, istripuzko kutsadura, etab.), abisua ematen da eta uraren kalitatearen denbora errealeko eguneraketa egiten dute zainaldian dauden taldeek.

TVPirekin eginiko erreportaje honek bainu uren segimendua egiteko ardura duten taldeen lana erakusten du.

Informazioa nola helarazten da?

Hondartzei buruzko informazioa

Aldi baterako uraren kalitatea okertzeko arriskurik den kasuan, informazioa herriko etxeari helarazten zaio, zeinak, beharrez, zainduriko hondartzetan bandera gorri edo ubelarekin gauzatzen den prebentziozko bainuaren hestea delibera dezakeen.

Kalilo aplikazioa

Aurreikusia den uraren kalitatearen informazioa Kalilo aplikazioan denbora errealean ematen da, zeinean ttantta batez (urdina - arauen araberako kalitatea - edo ubela -kalitatea okertzeko arriskua) gauzatzen den, sokorritzaileen bainu zaintzaz kanpoko ordutegietan barne.

Sasoiko bilanak

Euskal Elkargoak urtero Ipar Euskal Herriko bainu urei buruzko datu nagusien bilduma egiten du. Besteak beste komunikatzen dira: bainu eremuen sailkapena, hantatzea, hondartzen irekitze egun kopurua, eurialdiak, etab.

Bainu profilak

Bainu profil batek bainu uren kalitatean eragindezaketen eta bainularien osasunerako arriskurik ager ditzakeen kutsadura iturriak identifikatzen ditu.

Profilak 3 puntu azkar agertzen ditu:

  • uraren kalitatean eragina ukan dezaketen eta bainularien osasunean ondorioak izan ditzaketen (ad: ur zikinen isurketa) aldi baterako, iraunkor edo balizko kutsadura iturrien identifikatzea;
  • epe laburrean kutsadura saihesteko plantan eman beharreko kudeaketa neurrien finkatzea (ad: prebentziozko hesteak, araztegien edo ekaitz isurgien sortzea...) ;
  • uraren kalitatea zaintzea edo berreskuratzea ahalbidetuko duten ekintzen finkatzea (ad: saneamendu sarea hobetzeko lanak, ur zikinen isurketen desagerraraztea).

Profilaren bilduma eskuragarri da beherago. Bainu eremu bakoitzean ere afixatua da.

Angeluko hondartzak

Angeluko 8 hondartzek bandera urdina labela eskuratu dute: gehiago jakiteko klika hemen (PDFa euskaraz, frantsesez, ingelesez, gazteleraz, alemanez, gaskoiz eskuragarri)

Biarritzeko hondartzak

Biarritzeko 6 hondartzek bandera urdina labela eskuratu dute: gehiago jakiteko klika hemen (PDFa euskaraz, frantsesez, ingelesez, gazteleraz, eskuragarri)

Bidarteko hondartzak

Bidarteko 5 hondartzak bandera urdina labela eskuratu du: Erdiko hondartza, Erretegia, Ilbarritz, Parlementia, Erregeen Pabiloia Gehiago jakiteko klika hemen (PDFa euskaraz, frantsesez, ingelesez, gazteleraz, eskuragarri)

Ziburuko hondartzak

Getariako hondartzak

Hendaiako hondartzak

Hendaiako hondartzek bandera urdina labela eskuratu dute: gehiago jakiteko klika hemen (PDFa euskaraz, frantsesez, ingelesez, gazteleraz, alemanez, gaskoiz eskuragarri)

Donibane Lohizuneko hondartzak

Senpereko aintzira

Ohiko galderak

Nola abisatzen naute hondartza hesten bada?

Uraren kalitateari buruzko informazioa Kalilo aplikazioan denbora errealean ematen da maiatzaren 15a eta irailaren 30a artean (uraren kalitatearen kudeaketa aktiboaren epealdia), zaintza ordutegietatik kanpo ere. Epealdi horrez kanpo, aurreikusia den uraren kalitateari buruzko informazioa ere eskuragarri da Kalilo aplikazioan, Angeluko eta Biarritzeko herrientzako.

Nork deliberatzen du bainu eremu bat hestea?

Uraren kalitatearen une bateko apaltze kasuan bainatzea arriskutsua izan daiteke. Kasu  horretan auzapezek deliberatzen dute eta prebentziozko hestea erabaki dezakete. Erabiltzaileen gehienezko babesa bermatzeko aplikatzen den printzipiozko neurria da.

Bandera ubelak zer adierazten du?

Kostako sokorritzaileek bandera gorria ezartzen dute bainatzeko debekua egikaritzeko eta bandera ubela debekua uraren une bateko kalitate apaltze arriskuaren ondoriozkoa dela adierazteko. Hondartzetan banderarik ez izateak zaintzarik ez dela adierazten du Kasu horretan bainua arrisku guziak zure gain dira.

Nola pasa gaitezke oren gutitan debekatua den bainutik baimendura?

Bilakaera zalu horiek, itsasoko urean den diluzio fenomenoen, mareen, korronteen eta eguzkitatzeen ondorioz uretan diren bakteria kontzentrazioak biziki fite gutitzen direlako da, hauen bizi zikloaren (itsas eremuko biziraute denbora apala). Baldintza horiek hondartza bakoitzaren berariazkoak dira, eta horrek esplikatzen du hondartza batean uraren kalitatearen apaltzeagatik bainua debekatua izaten ahal dela eta ondoko hondartzan baimendua izaten ahal dela.

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com