Saneamendu kolektiboko eta euri uren sare publikora lotzeko eskaera egin
Eraikitzen ari zara eta zure etorkizuneko eraikina saneamendu kolektiboko eta euri uren sare publikora lotu nahi duzu? Nola egin azaltzen dizugu.
Eguneratzea:2024ko azaroaren 3a
Urte osoan har daiteke
1. urratsa: Ene harpidetza eskaera igortzen dut
Saneamendu kolektiboko eta euri uren sare publikora lotzeko eskaera oro, jabearen idatzizko eskaera bidez egin behar da.
Beherago den zerbitzu araudiaren arabera, eskaerak honako dokumentuak ukan behar ditu:
- eraikinaren jabearen deitura-helbideak;
- beharrez, etorkizuneko zerbitzuaren erabiltzailearen edo erabiltzaileen deitura-helbideak;
- eraikinaren egoera planoa 1/1.000 edo 5/500 eskalan, sare publikoaren ibilbidearekin;
- masa planoa 1/200 eskalan, lotzeko isurbide begien, eraikuntzen eta jabetasun mugen finkatzearekin;
- Etxazpiaren edo etxabearen planoa eskala egokian (usaian 1/50), barneko hodien ibilbidearekin eta hauen diametroekin;
- eraikinaren sekzio osoa (1/50 eskala) eta luzeran hodi biltzaile publikora doazen profilak honakoarekin:
- Etxazpiaren heinen, kanpoko lursailaren, lotzeko eskubidearen sare publikoaren zolarriaren, galtzadaren eta abarren argibideak ;
- hodien aldapa;
- ur aterabideen eskema (sotoaren sakontasuna, ur isurien sakontasuna, isurbideak eta karrika heina);
- hetsiak eta 1.80 m-z gorako sabaiaz estaliak diren zolen hedaduraren batuketa, hutsune eta kofadurak kendu ondoren eraikinaren fatxada soiletarik kalkulatua, Hirigintza Kodeko R112-2 artikuluko xedapenen arabera.
Ene herriko saneamendu kolektiboaren kudeatzaileari helarazi behar zaio
2. urratsa: Kudeatzailea hitzordu tekniko baterako enekin harremanetan sartzen da eta lanen aitzinkontua egiten du
Zure presentzian, kudeatzaileak lotura egiteko beharrezkoak diren xehetasunak osatzen ahalko ditu (ibilbidea, kopurua, kokapena...).
Kudeatzaileak lanen aitzinkontua hornituriko elementuetan oinarrituz egiten du.
Lotura gastuak eskatzailearen gain dira.
3. urratsa: Aitzinkontua onartzen dut eta obra agintariari igortzen diot
Aitzinkontua onartua eta izenpetua kudeatzaileari honek zehaztu duen helbidera igortzen dizkiot eta, beharrez, agiri gehigarriak ere.
4. urratsa: Kudeatzaileak lanak programatzen, gauzatzen eta fakturatzen ditu
Aitzinkontu izenpetua eskuratzean, lanak aitzinkontuan zehaztuak diren epeetarako programatzen eta hauen barnean egiten dira.
Lanak bukatzean faktura egiten da. Kasuaren arabera, lanak hasi aitzineko zati ordainketa bat eskatzen ahalko da.
5. urratsa: Ene eraikinaren behin betiko lotzea egitean, kudeatzailearekin harremanetan sartzen naiz araberakotasun kontrola egiteko gisan.
Kudeatzaileak muntadura sanitario pribatuen obratzearen eta hauen hodi publikoetako lotzearen kalitatea egiaztatzen du.
Honako agindu teknikoak gutienez bete behar dira:
- ur zikinen eta euri uren bereiztea (salbu sare publiko bateratua den kasuan);
- hodien malda eta gutieneko diametroa:
- isurbide kopuru nahikoaren presentzia;
- balizko aitzin tratamendurako baliabideak;
- saneamendu ez kolektiboko balizko obratze zaharrak ongi deskonektatu, hustu edo garbitu, tapatu edo deskonektatu direnaren egiaztatzea;
- lotura kutxako muntaduren eta ahokatzeen irazgaiztasuna.

Laguntza behar dut
aneamendu kolektiboari edo hiriko euri urei buruzko galdera ororentzako, zure herriko Saneamendu kolektiboko eta hiriko euri uren zerbiztuarekin harremanetan sar.