Erreklamazioa egin uraren zerbitzuetan

Zerbitzuak edo kudeatzaileak harturiko delibero batekin ez naiz ados? Hona nola egin behar den erreklamazioa egiteko.

Eguneratzea:2024ko irailaren 20a

Urte osoan har daiteke

1. urratsa: Urririkako errekurtso bat igortzen dut

Lehenik, eta auzia onez onean tratatua izan dadin, zure herriko uraren hornitzaileari urririkako errekurtsoa idatziz igor dakiokezu.

2. urratsa: Uraren Bitartekariarengana jo

Emaniko erantzuna ez bada egokia edo 2 hilabeteko epealdian ez baduzu erantzunik eskuratu, Uraren Bitartekariarengana jo zenezake;

  • Internet bidez sarean den helegite formularioa betez
  • Posta bidez, webgunean telekarga daitekeen helegite formularioa behar den bezala beterik honako helbidera igorriz: Médiation de l’Eau, BP 40 463, 75366 PARIS Cedex 08. 

Zerbitzu hau urririk da erabiltzailearentzako.

Memento oro eta desadostasunaren arabera, zuk ere justizia eremu eskudunean helegitea pausa zenezake (justizia auzitegia, administrazio auzitegia...).

Ohiko galderak

Uraren Bitartekariarekin zuzenean harremanetan sar ote naiteke?

Ez, Uraren Bitartekariarekin harremanetan sartu aitzin, dagokion zerbitzuan onez oneko helegitea egin behar duzu. Eman dizuten erantzuna ez bazaizu egokia edo 2 hilabeteko epean ez baduzu erantzunik eskuratu, orduan Uraren Bitartekariarekin harremanetan sartzen ahalko zara.

Erabiltzaileak Uraren Bitartekariarengana jotzeagatik ordaindu behar ote du?

Ez, Uraren Bitartekariarengana jotzea urririk da erabiltzailearentzako.