Erabilpen aldaketarako eskaera egin

Erabilpen aldaketarako eskaera egin nahi duzu? Eskura dituzun aukera desberdinak eta zure ondasunaren kokapenaren arabera egin beharreko desmartxak deskubritu itzazu.

Eguneratzea:2024ko urriaren 2a

Urte osoan har daiteke

Internet bidez egin liteke

Erabilpen aldaketari dagokion guzia ulertu nahi duzu? Zoaz “Turismorako etxebizitza mublatu baten alokatzea Ipar Euskal Herrian” orrialdera.

1. urratsa: Erabilpen aldaketarako eskaera pausatzen dut

Erabilpen aldaketa Ipar Euskal Herriko tentsio handiko eremuko bigarren etxebizitzen jabe orori aplikatzen zaio (24 herri).

Zure ondasuna iraupen laburrerako alokairuan ezartzeko baimena eskuratzeko, erabilpen aldaketarako baimena eskatu behar duzu. Horretarako aukera desberdinak dituzu. Guzientzako, formularioak eta egiaztagiriak hornitu behar dira.

Konpentsazioa duen erabilpen aldaketa

Printzipioa

Bizitegirako ez diren egoitzak (bulego, saltegi...) etxebizitza bilakarazi behar dituzu, herri berean eta, gutienez, hedadura berean.

 «Turismorako etxebizitza mublatu baten alokatzea Ipar Euskal Herrian». orrialdean konpentsazio printzipioari buruzko argibide gehiago atzemanen duzu.

Ene eskaera egin

Erabilpen aldaketa eskaera zure ondasunaren kokaleku den herriari egin behar diozu zuzenean. Eskaera hori honako baliabideen bidez egin daiteke:

Biarritzeko herriarentzako, dokumentu guziak honako plataformara konektatuz pausa itzazu: https://mt.e-permis.fr.

Baionako herriarentzako, dokumentu guziak honako helbide elektronikora igor itzazu: changementusagebayonnefr edo posta bidez: Baionako herria – Herriko etxea 1 Maréchal Leclerc etorbidea – BP 60004 – 64109 BAIONA CEDEX

Angeluko herriarentzako, dokumentu guziak honako helbide elektronikora igor itzazu: changementdusageangletfr edo posta bidez: Angeluko Herriko etxea – Etxebizitza zerbitzua – BP 303 – 64603 ANGELU Cedex

Tentsio eremuan diren beste 21 herrientzako (Ahetze, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Bidarte, Biriatu, Bokale, Ziburu, Getaria, Hendaia, Jatsu, Lehuntze, Larresoro, Mugerre, Urruña, Donibane Lohizune, Hiriburu, Urketa, Uztaritze eta Milafranga.), izapideak Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek egiten dituzte. Zure eskaera egin dezakezu:

  • sarean (egun guziez, 24 orenez) depotpermis.fr plataformaren bidez;
  • posta elektroniko bidez: changement-usagecommunaute-paysbasquefr;
  • Posta bidez zure gutuna eta zure txostenaren egiaztagiriak honako helbidera igorriz: Euskal Hirigune Elkargoa - Hego Lapurdiko lurralde-eremua, 5-7 Putillenea karrika - 64122 URRUÑA

Konpentsazioa duen erabilpen aldaketarako eskaera formularioa  telekarga ezazu (pdf, 710KO)

Aurreikusi behar diren egiaztagirien oroitaraztea

  • Erabilpen aldaketa proiektua eta konpentsazio proiektua aurkezten dituen sintesi oharra 
  • Estatutuen kopia edo Kbis agiri eguneratua pertsona moral ororentzako 
  • Mandatua: mandatari batek aurkezturiko eskaera ororentzako

Erabilpen aldaketaren gaia den egoitzarentzako: 

  • Gaur egungo egoeraren planoa, zolako hedaduraren aipamenarekin 
  • Notario ziurtagiria edo eskatzailearen jabetza titulua 

Konpentsazio gisa eskainiriko lokalarentzat: 

  • Lanak egin aitzineko egoitzaren egoera planoa 
  • Notario ziurtagiria edo eskatzailearen jabetza titulua edo merkaturatze eskualdatze hitzarmena
  • Erabilpen aldaketa agertzen duen hirigintza baimenaren kopia
  • 1970eko urtarrilaren 1.ean bizilekuak beste erabilpen bat zuenaren froga edo 1970eko urtarrilaren 1.aren ondotik erabilpena aldatzen duen hirigintza baimena
  • Lanen bukaera eta araberakotasuna bermatzen duen deklarazioaren kopia (DAACT)
  • Zolako hedaduraren zehaztapena agertzen duen eginiko egoeraren planoa

 

Alokairu mistoko erabilpen aldaketa

Printzipioa

Gutienez 9 hilabetekoa den ikasle alokatze kontratua eta gehienez 3 hilabetekoa den turismorako etxebizitza mublatuaren alokatzea elkartu behar dituzu.

Ene eskaera egin

Erabilpen aldaketa eskaera zure ondasunaren kokaleku den herriari egin behar diozu zuzenean. Eskaera hori honako baliabideen bidez egin daiteke:

Biarritzeko herriarentzako, dokumentu guziak honako plataformara konektatuz pausa itzazu: https://mt.e-permis.fr.

Baionako herriarentzako, dokumentu guziak honako helbide elektronikora igor itzazu: changementusagebayonnefr edo posta bidez: Baionako herria – Herriko etxea 1 Maréchal Leclerc etorbidea – BP 60004 – 64109 BAIONA CEDEX

Angeluko herriarentzako, dokumentu guziak honako helbide elektronikora igor itzazu: changementdusageangletfr edo posta bidez: Angeluko Herriko etxea – Etxebizitza zerbitzua – BP 303 – 64603 ANGELU Cedex

Tentsio eremuan diren beste 21 herrientzako (Ahetze, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Bidarte, Biriatu, Bokale, Ziburu, Getaria, Hendaia, Jatsu, Lehuntze, Larresoro, Mugerre, Urruña, Donibane Lohizune, Hiriburu, Urketa, Uztaritze eta Milafranga.), izapideak Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek egiten dituzte. Zure eskaera egin dezakezu:

  • Sarean (egun guziez, 24 orenez) depotpermis.fr plataformaren bidez;
  • posta elektroniko bidez: changement-usage@commmunaute-paysbasque.fr
  • posta bidez zure gutuna eta zure txostenaren egiaztagiriak honako helbidera igorriz: Euskal Hirigune Elkargoa - Hego Lapurdiko lurralde eremua, 5-7 Putillenea karrika - 64122 URRUÑA

Alokairu mistoko erabilpen aldaketa eskaera formularioa telekarga ezazu (pdf, 600 Ko)

Alokairu mistorako hitzarmena telekarga ezazu (pdf, 742 Ko)

Aurreikusi behar diren egiaztagirien oroitaraztea

  • Notario ziurtagiria edo eskatzailearen jabetza titulua
  • Ikasle alokatze kontratuaren kopia (1989ko uztailaren 6ko legeko 25-7 artikuluaren arabera gutienez 9 hilabetekoa)
  • Jabearen eta ikaslearen artean izenpeturiko hitzarmena
  • Ikastetxeak finkaturiko eskolatze agiria

 

Etxebizitza nagusiaren banaketaren ondoriozko apartamendu baten alokatzearen baitako erabilpen aldaketa

Printzipioa

Zure etxebizitza nagusian turismorako etxebizitza mublatua sortu duzu

Ene eskaera egin

Erabilpen aldaketa eskaera zure ondasunaren kokaleku den herriari egin behar diozu zuzenean. Eskaera hori honako baliabideen bidez egin daiteke:

Biarritzeko herriarentzako, dokumentu guziak honako plataformara konektatuz pausa itzazu: https://mt.e-permis.fr.

Baionako herriarentzako, dokumentu guziak honako helbide elektronikora igor itzazu: changementusagebayonnefredo posta bidez: Baionako herria – Herriko etxea 1 Maréchal Leclerc etorbidea – BP 60004 – 64109 BAIONA CEDEX

Angeluko herriarentzako, dokumentu guziak honako helbide elektronikora igor itzazu: changementdusageangletfr edo posta bidez: Angeluko Herriko etxea – Etxebizitza zerbitzua – BP 303 – 64603 ANGELU Cedex

Tentsio eremuan diren beste 21 herrientzako (Ahetze, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Bidarte, Biriatu, Bokale, Ziburu, Getaria, Hendaia, Jatsu, Lehuntze, Larresoro, Mugerre, Urruña, Donibane Lohizune, Hiriburu, Urketa, Uztaritze eta Milafranga.), izapideak Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek egiten dituzte. Zure eskaera egin dezakezu:

  • Sarean (egun guziez, 24 orenez) depotpermis.fr plataformaren bidez;
  • posta elektroniko bidez: changement-usagecommunaute-paysbasquefr:
  • posta bidez zure gutuna eta zure txostenaren egiaztagiriak honako helbidera igorriz: Euskal Hirigune Elkargoa - Hego Lapurdiko lurralde-eremua, 5-7 Putillenea karrika - 64122 URRUÑA

Etxebizitza nagusiaren banaketaren ondoriozko apartamendu baten alokatzearen baitako erabilpen aldaketa eskaera formularioa telekargatu (pdf, 703KO)

Aurreikusi behar diren egiaztagirien oroitaraztea

  • Notario ziurtagiria edo eskatzailearen jabetza titulua
  • Araudiaren 4.5 artikuluaren arabera, erabilpen aldaketaren baimen eskaeraren xede den egoitza barne hartzen duen eskatzailearen eraikin planoa
  • Hirigintza baimena, egoitzaren antolaketa honen menpe den kasuan

 

2. urratsa : Ene baimena eskuratzen dut

Eskaera egin ondoren, instrukzioa egiten duten zerbitzuek egiaztapenak egiten dituzte eta zure ondasunarentzako erabilpen aldaketa ematen edo ukatzen dute.

Erantzuna posta bidez edo posta elektroniko bidez eskuratuko duzu, gehienez 2 hilabeteko epearen barnean.

Konpentsazioa duen erabilpen aldaketa eskatzen baduzu, baimena behin betiko emanen zaizu.Haatik, beste bi kasuetan, behin behineko baimenak dira:

  • Alokairu mistoko aldi baterako erabilpen      aldaketa batentzako, baimenak urte 1eko balioa du. Ondorioz eskaera urte guziez egin beharko duzu.
  • Zure bizileku nagusiaren banaketaren ondoriozko alokairuaren baitan gertatzen den aldi baterako erabilpen aldaketaren baimenarentzako, baimenak urte 2eko balioa du (jabe bakoitzeko bizitegi bakarraren mugan). Ondorioz eskaera 2 urte guziez egin beharko duzu.

Laguntza behar dut

Erabilpen aldaketari dagokion galdera ororentzako, harremanetan sar:

Biarritzeko herriarentzat: posta elektroniko bidez changementdusage@biarritz.fr edo telefono bidez: +335 59 41 54 27

Baionako herriarentzat: posta elektroniko bidez changementusage@bayonne.fr edo telefono bidez +335 59 46 60 66

Angeluko herriarentzat: posta elektroniko bidez changementdusage@anglet.fr edo telefono bidez +335 59 58 72 68

Beste 21 herrientzat: posta elektroniko bidez changement-usage@communaute-paysbasque.fr edo telefono bidez: +335 59 48 30 85