Ene eraikitzeko baimenarentzako euri uren kudeaketa txostena osatu

Bizitegi indibiduala eraikitzeko, handitzeko edo antolatzeko proiektua duzu? Zure proiektuan euri uren kudeaketa ahal bezain goiz sar ezazu eta zure hirigintza baimen eskaerari gehitu behar diozun euri uren kudeaketa proiektuaren balioztatze txostena osa ezazu.

Eguneratzea:2024ko azaroaren 3a

Urte osoan har daiteke

1. urratsa: Euri-uren ibilbidea ebaluatzen dut

Euri urek hartzen duten ibilbidea etxebizitzen eta lurren konfigurazioaren arabera desberdina da.

  • Lehenik, teilatuei dagokienez, kode zibileko 681 artikuluak jabe guziei inposatzen die euri urak haren lursailean edo eremu publikoan isurtzea ahalbidetzen duen antolaketa aurreikustea. Kodeak zehazten duenez, ur horiek ez dira auzokoaren zolan isuri behar.  Praktikan, jabeak teilatuetako euri urak bideratzea komeni da, besteak beste hodien bidez bideratzeko gisan.
  • Berezikiago maldan diren lursailei dagokienez, kode zibileko 640 artikuluak beherago diren zolek isurtzen diren urak naturalki, hots, gizakiaren esku hartzerik gabe, hartzen dituztela aurreikusten du. Ur isurtzeen zortasuna deitzen da hori.

2. urratsa: Bildu behar diren ur bolumenak finkatzen ditut

Bildu behar diren ur bolumenak finkatzeko, lehenik ene lursaileko irazgaizturiko eremuak finkatu behar ditut. Irazgaizturiko eremua, irazgaitza, ez irazkorra, den eta zolan euri uren infiltrazio naturala eragozten duen eremuari dagokio (teilatuak, terrazak, sarbideak, ibilbideak, aparkalekuak...). Estaldura irazkorrak (hondarrezko eremuak, lauzak, harlauzak...) edo eremu erregulatuak (ura biltzen duten teilatuak...) hautatuz, eremu irazgaiztuak mugatzen dituzu eta, gisa gorretan, biltzen duzun ur bolumena gutitzen.

3. urratsa: Ene lursailari egokituriko aterabidea hautatzen dut

Sare publikoari lotzea ez da gomendatzen eta herri batzuetan debekatua izan daiteke. Beraz, zurrupitan isurtzen diren uren jarioa ez handitzeko, baliabide bat plantan ezarri behar da. Sistema bakoitza etxebizitzen eta lurren konfigurazioaren arabera aztertuko da. 

  • Herri batzuk jadanik euri uren zonakatze planaren menpe dira zeinak, murrizgarriagoak direlarik, hirigintza arauen gainetik diren.
  • Beste herri batzuk hirigintza dokumentuetan eta kode zibilean sartuak diren arauen menpe dira soilik.

Jabe bakoitzari dagokio haren antolaketa edo eraikuntza aitzinkontuarekin batera lan horien kostua sartzea. Jabearen egiteko esklusiboa da haren proiektuari, haren lursailari topografiari, lurpeari egokitzen diren aterabideak hautatzea. Haren egitekoa da ere indarrean diren artikulu eta araudien arabera baliabide pribatuen diseinu eta gauzatze onaren segurtatzea, baita hauen funtzionamendu on eta mantenuarentzako neurriak bermatzea ere. 

Zure hirigintza eskaera aurkeztu aitzin, “Hiriko Euri Urak” leihatiletan aholkuak eskatu eta zure euri uren kudeaketa proiektua aurkez zenezake.

Aztertzekoak diren aterabideak

  • Biltegiratzea eta lursailean infiltratzea;
  • Biltegiratzea eta isurketa emaria euri uren sareari lotzea, halakorik baldin bada;
  • Biltegiratzea eta isurketa emaria karrika arroilari lotzea (bide kudeatzaileak baimena ematearen baldintzarekin);
  • Biltegiratzea eta isurketa emaria arroilari lotzea (bide kudeatzaileak baimena ematearen baldintzarekin);
  • Biltegiratzea eta isurketa emaria eremu naturalari lotzea (urari buruzko legeak finkaturiko modalitateen arabera eta soilik erreka baten jabe diren biztanleentzat).

4. urratsa: Ene lursailean hautaturiko baliabidea deklaratzen dut

Txostenak euri uren kudeaketari buruzko elementuak barne izan beharko ditu, honako dokumentuen bidez:

  • lursailaren egoera planoa;
  • proiektuaren masa planoa: eremu irazgaitzak, erdi-irazgaitzak eta irazkorrak bereiziko ditu. Euri uren kudeaketa pribaturako baliabideen finkatzea ere agerraraziko du, haien ezaugarri eta bilduriko hedadurekin.  Beharrez, euri uren sare publikoko botakin edo ahokatze gunea identifikatuko da;
  • euri uren kudeaketarako baliabideen dimentsionatze oharra. dimentsionatzea Eraikitzeko Baimenaren gidaliburu deskriptiboan sar daiteke;
  • lursailaren eta eraikuntzen sekzio planoa;
  • beharrez, lurraren irazkortasuna justifikatzen duen zolaren azterketa, lursailean euri uren infiltrazio bidezko kudeaketa aurkezten duen proiektu ororentzat. Hala izan ezean, euri uren sarearen kudeatzaileari hodiak ahokatzeko eskaera igorri behar zaio.

Errespetatu beharreko hirigintza arauak

Zure herrian indarrean diren dokumentuak telekargatzeko, "Ene herriko hirigintza arauak”  orrialdean sart zaitez.

5. urratsa: Baimena eskuratzen dut

Instrukzio zerbitzuak zure antolaketa edo eraikuntza txostena onartu ondoren, enpresa berezitu batekin harremanetan sar zaitezke lanak egiteko.

Ohiko galderak

Zertarako da euri uren zonakatzea?

Euri uren zonakatzea, herri mailako euri uren kudeaketarako tresna da eta beste eskemekin bateragarria. Isurialde bakoitzaren arabera espazio kudeaketarako bi agindu mota ezartzen dira:

  • Egungo egoeran sarearen edukiera gaitasun urritasunari eta eremu hartzaileen kalitate arazoei buru egitea ahalbidetzen duten neurri osagarriak;
  • Etorkizuneko hirigintza eremuentzako eta jadanik urbanizatuak dauden eremuentzako prebentziozko neurriak. 10 eta 30 urte arteko uholde aldien barnean pertsonak eta ondasunak babesteko helburua duten preskripzioez mintzo gara. Gisa horretan, zonakatzeak, antolaketa berri orok eta orokorrean hirigintza eskaera orok gainditu behar ez dituen emari baloreak ematen ditu.

Herri guziak ez dira euri uren zonakatzearen menpe, zure herrian indarrean diren dokumentuak telekargatzeko, sar zaitez “Ene herriko hirigintza arauak” orrialdean.

Zein dira ene lursaileko lur osoko eremuak?

Eremu bat lur osoko eremutzat jo daiteke baldin eta baratze eta berdeguneetako berezko beste antolamendurik ez bada, ez eta beste eraikinik ere, izan lur gainaren heinean zein lur azpiko 10 metroko sakoneran. Haatik, aireko zein lur azpiko sare teknikoek iragan dezakete (konpentsazio obratzeak barne).

Zehazki, lur osoko eremuak belardiz, landatuak edo ez, edo paisaia antolaketari eskainiriko eremuz osatzen dira.

Erdi irazgaitzak diren eremu antolatuak (harri xehe/xehatuko pasabideak, lauza albeolar belartsuak) ez dira lur osoko eremuak. Gisa berean, zola soilean pausaturiko artekadun xaflazko terrazak ez dira lur osoko eremuak.

Zer da ene biltegiratze sistemaren isurtze emaria eta nola kalkulatu?

Isurtze emaria - Qf, biltegiratze obratik isurtzen den emaria da. Infiltrazioaren kasuan, isurtzea obraren zolatik gertatzen da, urak iragazteko lurrak duen gaitasunaren arabera (lurraren iragazkortasunaren arabera). Arroila/errekara botatzen den edo euri uren sare publikoari lotua den kasuan, isurtzea molde arautuan egiten da diametro aski apala duen hodi baten edo “vortex” gisako onarturiko erregulatzaile bidez.

Hirigunearen lurraldean, isurtze emaria segundoko eta hektarea irazgaizturiko 3 litrotan finkatua da. Kalkulua egin ondoren emaitza honakoa baldin bada:

  • Qf-a 0,3l/s-tik beherakoa da, irekiduraren diametroa 10 mm-tara finkatzen da; isurtze irekiduraren gutieneko 10 mm-ko diametroa errespetatu beharko da, babes sarearekin.
  • Qf-a 0,3 l/s-koa edo handiagoa da, erregulatzea onetsiriko “vortex” gisako baliabide bidez eginen da. 

Ura atxikitzeko urmael baten ur soberakina biltzaile unitario bati edo euri uren biltzaile kolektiboari lotzea debekatua da. Ura atxikitzeko obraren ur soberakinak proiektuaren lur oinarrian gainezkatze bidez kudeatu behar dira, auzo jabetasunak eta bide publikoak kaltetu gabe.

Baliabide batzuek zerga kreditu batzuetarako bide eman ote dezakete?

Muntadura desberdinek etxebizitza nagusiko obrentzako zerga kredituari bide ematen diote, bereziki ezin hurbilduzkoak diren teilatuetatik biltzen diren euri uren muntadurentzat. Euskal Hirigune Elkargoak euri uren berreskuratzaileen erosketa laguntzen du.
Halere, berriz erabiltzekoak diren euri uren berreskuratzeko eta biltegiratzeko baliabide horiek ez dute eremu irazgaiztuak konpentsatzeko aski ur atxikitzea ahalbidetzen (euria delarik beteak egon daitezke).