Elkargoko aisialdi zentroan edo gazteen harrera gunean ene haurraren aiztin izen ematea egin

Euskal Hirigune Elkargoak kudeatzen duen aisialdi zentro batean edo elkargoko gazteen harrera gune batean zure haurraren aitzin izen emateko eskaera egin nahi duzu? Urratsez urrats laguntzen zaitugu.

Eguneratzea:2024ko irailaren 20a

Urte osoan har daiteke

1. urratsa: Ene aitzin izen emate eskaera igortzen dut

Euskal Hirigune Elkargoak kudeatzen duen aisialdi zentro batean edo elkargoko gazteen harrera gune batean zure haurraren aitzin izen ematea egiteko behar duzu:

  • Beherago duzun izen emate txostena bete eta txostenarekin batera aipatzen diren frogagiriak hornitu;
  • Baimenen fitxa bete;
  • Uretako aisetasun froga gainditu duzunaren agiria bete;
  • Funtzionamendu araudiaren berri hartu.

Dokumentuak zuzenean harrera guneko administrazio zerbitzuari posta bidez edo posta elektroniko bidez helarazi behar zaizkio.

Aisialdi guneen eta elkargoko gazteen harrera guneen koordenatuak gure sareko aurkitegian atzemanen dituzu.

Oharra: Euskal Hirigune Elkargoak zuzenean kudeatzen ez dituen aisialdi guneentzako eta gazteen harrerarentzako, onarpenerako baldintzei buruzko xehetasunak egiturari edo herriari galdegin.

Aitzin izen emate txostenaren dokumentuak telekargatu

2. urratsa: Ene izen emate eskaeraren baieztapena eskuratzen dut

Zure eskaera eskuratu ondoren, harrera egiturak zure aitzin izen emate txostena ongi betea den egiaztatzen du.

Zure txosten administratiboa osoki betea bada, posta elektroniko bidez baieztapena igortzen zaizu zure aitzin izen emate txostenean den helbidera.

Behin zerbitzuetara helarazi eta, txostenak ikasturte guzirako balio du. 

3. urratsa: Leku bat erreserbatzen dut 

Haurraren txosten administratiboa osoki beta eta onartua delarik, aisialdi zentroan erreserbak egin ditzakezu. Asteazken eta eskola oporretako lekuen erreserbatzeko urrats guziak atzeman itzazu.

Ohiko galderak

Ene haurraren izen ematea urtean zehar egitea posible ote da?

Bai, zure haurraren izen ematea urtea zehar egin zenezake. 

Baina oroitarazten dizugu lekuak egituraren harrera gaitasunaren arabera esleitzen direla eta honako irizpideen arabera: 

  • urteko hantatze erregulartasuna, bereziki ateraldi egunetarako edo gaualdia duten ateraldietarako;
  • familia egoera
  • eskaeraren aurrekotasuna. 

Ez luza!

Zein dira Euskal Hirigune Elkargoko aisialdi zentroek eskaintzen dituzten aktibitateak?

Harrera egitura bakoitzak haren ezaugarri eta pedagogia proiektu propioak ditu baina profesional guziek hezkuntza erreferente bera partekatzen eta baliatzen dute.

Euskal Hirigune Elkargoko aisialdi guneek eskaintzen dituzten aktibitateen adibideak: 

  • Orotariko aktibitateak: kulturalak, ludikoak, eskulanak, kirolekoak eta aire librekoak;
  • Lehen irakaspen eta deskubritze ikastaroak: igeriketa, zaldiketa, buztingintza, dantza, pilota, musika, antzerkia;
  • Astean behin bederen memento gogoangarri bat (joko handi, ateraldi, ikusgarri etab.);
  • Gaualdia barne duten gaikako ateraldiak: mendira, itsasora;
  • Haurrek sorturiko plangintzaren plantan ezartzea;
  • Beste harrera zentroekin, beste belaunaldi batzuekin, beste gazte batzuekin proiektu edo topaketak.

Gure sareko aurkibidean elkargoko aisialdi zentro bakoitzaren fitxa teknikoan egitaraua atzeman ezazu.

Zein dira Euskal Hirigune Elkargoko aisialdi zentroetako finantza moldeak?

Familien parte hartzea

Burasoek presentzia egunekin lotua den parte hartze finkoa ordaindu behar dute, aplikatzen den baremoaren arabera:

  • apairua duen egun osoko tarifa;
  • egun erdiko tarifa;
  • apairu tarifa (egun erdiko presentzia delarik soilik aplikatua edo harrera familietan eta/edo Haurtzaroaren Laguntza Sozialaren kari harrera gune berezituetan diren haurrentzako);
  • apairurik gabeko egun osoko tarifa (harrera familietan eta/edo Haurtzaroaren Laguntza Sozialaren kari harrera gune berezituetan diren edo Banakako Harrera Protokoloaren pean diren haurrentzat);
  • gaualdia duten ateraldietarako egun osoko tarifa.

Aldi berean familia bereko haur bat baino gehiago dauden kasuan apaltze bat aplikatzen da : -%10ekoa  2. haurretik aitzina.

Eskaturiko parte hartzeak, haurra egituran presente den artean hartaz arduratzea estaltzen du, apairu nagusiak eta antolaturiko animazio eta/edo ateraldiak barne.

Fakturazioa

Fakturak epealdi bakoitzaren ondotik egiten dira. Familiek faktura igorri eta 30 egunen barnean ordainketa egin behar dute Baionako Altxor Publikoan. Huts egite oro fakturatuko da ez bada jakinarazia izan:

  • asteazkeneko harrera egunaren aitzineko ostiralean eskola garaian;
  • 72 oren lehenago oporretako egun baterako.

Ordainketa moldeak

  • Eskudiruz Posta Bankuko bulegoetan;
  • Altxor Publikoaren izenean eginiko banku txeke edo posta txeke bidez, fakturatik ken daitekeen taloiaz segitua, honako helbidera igorriz: Trésorerie Principale Municipale 2, Louise Darracq etorbidea – BP 712 64107 BAIONA cedex ;
  • Sarean eginiko ordainketa bidez fakturetan diren erreferentzia kodeekin;
  • Kentze automatiko bidez, atxikitze eta baimen emate formularioa betetzekoa;
  • Zerbitzu Unibertsaleko Enplegu Txeke edo desmaterializatu (ZUET, fr. CESU) bidez edo Opor Txeke bidez, Xiberoa Lurralde eremuko Elkargoaren Etxea 11 Barrenne Anaiak karrika BP 66 - 64130 MAULE.

Diru mailako zailtasunen kasuan, Altxor Publikoari ordainketa mailakatua egitea galdegiten ahal zaio.

Erreserba bat nola ezeztatu?

Eguneko erreserba bat ezeztatu behar baduzu, harrera eremuko administrazio zerbitzua abisatu behar duzu:

  • asteazkeneko harrera egunaren aitzineko ostiralean eskola garaian; 
  • 72 oren lehenago oporretako egun baterako.

Huts egite oro fakturatuko da ez bada jakinarazia izan. Hau errespetatu ezean, huts egitearen ondorengo 8 egunetan aurkezturiko haurraren izenean den mediku ziurtagiriak soilik ahalbidetuko du huts egite egunaren edo egunen deskontua.

Laguntza behar dut

Euskal Hirigune ELkargoak kudeatzendituen aisialdi zentroen funtzionamenduari buruzko galdera ororentzako, egiturarekin zuzenean harremanetan sartu behar duzu. Elkargoko aisialdi zentroen koordenatuak gure sareko aurkitegian atzemanen dituzu.