ELENA (European Local ENergy Assistance) 2022-2025 egitaraua

Eraikin publikoetan energia berrizkuntza egiteko eta energia berriztagarriak ekoizteko 1,8 M €ko egitaraua.

Eguneratzea:2024ko azaroaren 2a

Hautagaiei hetsirik Bidaltzeko epemuga : 2022ko apirilaren 4

Diruzko laguntza Laguntza teknikoa

Laguntzaren aurkezpena

ELENA (European Local Energy Assistance) egitaraua eraikinei loturiko energia eraginkortasunerako eta energia berriztagarrietarako laguntza teknikoa emateko europar baliabidea da eta Inbestimendurako Europar Bankuak (IEB) du proposatzen. 

Euskal Elkargoak dirulaguntza hori baliatu du bere lurraldean, «Iparraldeko Ondare Publikoaren Energia Trantsizioa» (IOPET-TEPPI) deitu bere egitarauaren harira eta partzuer guztien kontura.

Egitarau hori 3 ardatzen inguruan da egituraturik:

  • Energia Soiltasun eta Eraginkortasuna: energia berriztapen orokorrak aitzinetik irudikatzea;
  • Energia berriztagarriak: eguzki argindar eta bero/hotz ekoizpen proiektu berriak garatzea;
  • Diruztapen ingeniaritza: diruzko baliabide gehigarriak proiektuen gauzatzeko erabiltzea. Euskal Elkargoak diruztapen baliabide berritzailearen antolaketa aztertuko du, zeinaren bitartez energia aurrezteko aukera emanen duten lanak eginen baitira eta horrela aurrezturiko diru horiek, gero, diruztapen erakundeek aurreraturiko dirua itzultzeko eta proiektu berriak diruztatzeko erabiliko baitira.

Sostengatzeko bideak

ELENA egitaraua Inbestimenduetarako Europar Bankuak proposatzen du (IEB) eta energia berriztapeneko eragiketak eta argindarra edota beroa era berriztagarrian ekoizteko baliabideetarako eragiketak egitearen aitzinetiko kostuen % 90 laguntzen du diruz, hiru urtez (eguzki fotovoltaikoa eta bero/hotz sareak bereziki). 

Euskal Elkargoak, horrela, IEBren bidez eman du abian «Iparraldeko Ondare Publikoaren Energia Trantsizioa» (IOPET-TEPPI) deitu bere egitarauaren harira eta partzuer guztien kontura, orotara 1 798 000 € ZB den dirulaguntza. Euskal Elkargoak bere gain hartzen du gainerako gastua (200 000 € ZB, hau da, IEBak diruztatzen ez duen azterketen gastuaren % 10a).

Euskal Elkargoak du azterketa ororen eta ELENA egitarauaren gidaritza egiten bere kontura eta bere partzuergoen kontura.

Nire laguntza eskaria

ELENA 2022-2025 egitarauerako hautagaitza aurkezteko epea hetsirik da 2022ko apirilaren 4az geroztik.

Hautatu diren proiektuak

ELENA 2022-2025 egitarauak honako hauek egiteko aukera emanen du:

  • 240 eraikin publikoren energia berriztapen orokorren aitzin irudikatzea, gutxienik irabaziko den energia % 40koa izanen delarik;
  • Eguzki bidez argindarra ekoizteko eta bero/hotz ekoizpenerako proiektu berriak garatzea 200dik gora eraikinetan;
  • Diru baliabide osagarriak erabiltzea proiektu horien gauzatzeko.

ELENA 2022-2025 egitarauak honako hauek hartzen ditu:

  • Iparraldeko 67 herri;
  • Bizitegi lagunduen 3 erakunde: Habitat Sud Atlantic, Office 64 de l’Habitat eta COL ;
  • Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatua (EHAMS-SMPBA);
  • Oztibarreko Sindikatu Batzordea.

Laguntza behar dut

ELENA egitarauari buruzko zeinahi eskari edo argibidetarako, Energia Trantsiziorako Zuzendaritzara jo dezakezu, e-mezu bat igorriz hona: sgtepecommunaute-paysbasquefr