Nire laborantza-proiektua abiarazten eta garatzen dut
Nola pasatu ideiatik instalazio-proiektura? Ongi lagundua izatea eta zerbitzu egokiak jasotzea da gako nagusietako bat. Ipar Euskal Herrian, dispositibo ugarik lagun zaitzakete. Orri honetan aurkituko duzu zure proiektua zehazteko informazio erabilgarri guztia.
Eguneratzea:2024ko azaroaren 21a
1. Laborari-lanbideari buruzko informazioa biltzen dut
Ideiatik proiektura pasa aitzin, laborari-lanbideari buruz mintzatu nahi baduzu, zerbitzu egokiek aholku eman diezazukete.
64 departamenduko Transmisio eta Instalazio Harrera Gunea
- Instalazio eta transmisio proiektuak daramatzaten guztiei harrera egitea;
- Entzutea, beharrak biltzeko, batez ere formakuntza osagarriari dagozkionak;
- Etapa bakoitzerako zerbitzu egokietara bideratzea;
- Instalazioaren behin-behineko egutegia egiten laguntzea;
- Banaka eta taldeka informatzea
Harremanetarako: www.installation-transmission64.fr / Tel.: 0 800 505 507
ZURKAITZAK sarea
Zurkaitzak sareak, Ipar Euskal Herrian instalazioan eta transmisioan diharduten zortzi elkarte biltzen ditu. Etxalde batean finkatu nahi duten edo etxalde baten segida hartu nahi duten laborariei laguntzea du xede.
Sareak honako elkarte hauek biltzen ditu:
- ARRAPITZ: proiektu-eramaileei harrera;
- TREBATU: instalatu nahi duten hautagaiak eta transmititu nahi dutenak errezibitzen eta laguntzen ditu proiektuetan, eta formakuntzak proposatzen ditu;
- APFPB (Ipar Euskal Herriko Nekazaritza Ekoizleen Elkartea): laborantzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko formakuntza eta laguntza;
- EHLG (Euskal Herriko Laborantza Ganbera): instalatu nahi duten hautagaiak eta etxalde bat transmititu nahi dutenak laguntzen ditu txostenak osatzen;
- AFOG (Kudeaketan formatzeko elkartea): instalatu nahi duten hautagaiak eta etxaldea transmititu nahi dutenak laguntzea eta formatzea;
- AFI-ELB gazte (Formakuntza eta Informaziorako Elkartea - Euskal Herriko Laborarien Batasuna - gazte): sentsibilizazioa, animazioa eta instalazio-fasean dauden gazteen sarea sortzea
- BLE (Biharko Lurraren Elkartea): laborantza biologikoarekin lotutako tekniketan laguntzea eta formatzea;
- LURZAINDIA: lurren espekulazioaren aurkako borroka, laborantza-lurrak eskuratzea eta laborarien eskura ezartzea
Zurkaitzak sareko kideen telefono zenbaki eta emailak:
- trebatu.spcoutlookcom / 06 49 43 49 42
- afog.eus / 05 24 34 80 10
- ble-civambio.eus / 05 59 37 25 45
- http://ehlgbai.org/ 05 59 37 18 82
- elb@wanadoo.fr / 05 59 37 21 08
- https://lurzaindia.eu/ 07 81 59 65 77
- producteurs-fermiers-pays-basque.fr / 05 59 37 23 97
Lanbide Garapenerako aholkularia
Lanbide garapenerako aholkularitza doako zerbitzu publikoa da, enplegatuentzat eta autonomoentzat eskuragarri dena lanbide bizi osoan.
Instalazioari edo jarduera uzteari buruzko galderei erantzuteko laguntza indibidualizatua eskaintzen du, eta birmoldaketa profesionaleko izapideetarako laguntza proposatzen du. Aholkua eska diezaiekezu Pirinio-Atlantikoetako Laborantza Ganberari, France Travail erakundeari edo Ofizialeen ganberari, bestela joan zaitez "Mon Service CEP" webgunera.
"Passerelle Paysanne"
"Passerelle Paysanne", “Agriculture paysanne” laborantzaren* aldeko elkarteek eta eragileek sortutako plataforma da. Nekazaritza-proiektu bat eraikitzen laguntzeko izapideei, eragileei eta gailuei buruzko informazioa biltzen du, jatorrizko eskualdea eta instalazio-lurraldea edozein izanik ere.
Eragileen mapa bat eta informazio guztia eskuragarri daude "Passerelle Paysanne" plataformaren webgunean.
*"Agriculture paysanne" kontzeptua: laborantzak aukera ematen die Frantziako lurralde osoan zehar banatuak diren laborari gehienei beren lanbidetik duintasunez bizitzeko, giza eskalako ustiategi batean elikadura osasuntsua eta kalitatezkoa sortuz, guztiontzat eskuragarria, biharko baliabide naturalak arriskuan jarri gabe.
ANDERE NAHIA
Jarduera sortzen ari ziren emazte batzuen energia ekintzaileak bultzaturik, ANDERE NAHIA erreferentzia bihurtu da lurraldean urteetan zehar, emazteek eramandako proiektu ekonomikoak sortzen, berrabiarazten edo garatzen lagunduz.
Lurraldeko laborantza-egitura guztiez gain, emazte-sare hori, batez ere laborarisek osatzen dutena, lanbideen feminizazioarekin lotutako gai espezifikoak aipatzeko sortu zen. ANDERE NAHIA elkartea ofizioaren inguruko elkartrukerako, eztabaidarako eta kultur sorkuntzarako lekua da, baita publiko zabalarentzat sentsibilizaziorako lekua ere. Zure enpresa sortzeko abenturan lagun zaitzake ere.
Harremanetarako: 05 59 93 76 00 – webgunea: http://anderenahia.asso.fr/
2. Nire laborantza-proiektua abiatzen dut
Hasierako formakuntza eta etxaldeetan praktikaldiak egin ondotik, laborari izateko nahia berresten da. Orduan, instalaziorako ibilbidea hasten da. Hona hemen egin behar diren urratsak eta kontaktatu behar diren solaskideak.
Zein diploma behar dut instalatzeko?
Instalatzeko eta instalaziorako laguntzak jasotzeko, beharrezkoa da gutienez 4. mailako laborantza-diploma bat izatea (BAXOA edo BPREA*), edo 4. mailako laborantzakoa ez den diploma bat, eta 2 urteko esperientzia egiaztatua (familia-laguntzailea, ezkontide laguntzailea, kotizatzaile solidarioa, langilea, etab…).
*Brevet Professionnel Responsable d’Entreprise agricole: Laborantzako enpresen arduraduna lanbide ikasketetako brebeta
41 urte baino gehiago edo gutiago ditut, eta, baldintza jakin batzuetan, DNJA (laborari berri eta gazteentzako dotazioa) jaso dezaket.
Laborari gazteak 41 urtetik beherakoak dira.
Laborari berriek 41 urte edo gehiago dituzte, eta 55 urte baino gutiago.
Zein dira DNJA-ren laguntzak?
DNJA-k bi atal ditu:
- Diruzaintza atal bat, zenbatekoa instalazio-eremuaren araberakoa izanen dena, eta familia esparrutik kanpokoei eta nekazaritza ekologikoan instalatzen direnei emendatze bat gehitzen zaie
- Ekoizpen-tresna atal bat, engaiamenduaren 4 urteetan egin beharreko inbestimenduen zenbatekoaren araberakoa, 50 000 €-ko gutieneko inbertsio-atalasearekin.
Diruzaintza atala | Ekoizpen-tresna atala | |
---|---|---|
Publikoa |
Laborari gazteak | Laborari gazteak (41 urtetik beherakoak) Laborari berriak, 41 urte edo gehiagokoak eta 55 urte baino gutiagokoak |
Eremua | Ordokia: 13 000 € Eremu kaltetua: 15 000 € Mendia: 17 000 € | 4 000 eta 22 000 € arteko laguntza, inbestimendu osoaren arabera |
Familia esparrutik kanpokoak | 5500 € | |
Laborantza biologikoko etxalde baten segida hartzea | 5 hektarea baino gehiago eta % 97 baino gehiago jadanik laborantza biologikoan instalatzean: 10 000 € Beste LBko etxalde baten segida hartze mota: 4 000 € |
Zein dira beste laguntza osagarriak?
- Ekoizpenerako laguntza, Nekazaritza Politika Bateratuaren bidez
- Akitania Berria eskualdearen inbertsiorako laguntza
- Euskal Hirigune Elkargoko proiektu deialdiak
- Kreditu fiskala laborantza biologikoan
3. Behin-behineko instalazio-egutegi bat eraikitzen dut, urratsik ez ahanzteko
Kontuan izan behar da etapa-hierarkia bat dagoela, instalaziorainoko ibilbide ofizialaren egutegiari lotua dena. Ez da gauza bera instalazioa 41 urte bete aurretik edo ondotik gertatzen bada, eta lursaila baduzun ala ez.
Baina etapa nagusiak berdinak dira, hots:
Pirinio Atlantikoetako Transmisio-instalazioaren arreta-gunetik pasatzea
Transmisio-instalazioaren arreta-guneak* eskaintzen duen Profesionalizazio Plan Pertsonalizatuak aukera emanen dauzu formakuntza-premia osagarriak aztertzeko. Laborantzako egitura guztiakezagutzeko eta baserrietara bisitak egiteko 21 oreneko ikastaroa eskaintzen du ere.
*PAIT64
Harremanetarako: https://www.installation-transmission64.fr/ / Tel 0 800 505 507
"Laborari Gazte" txostena egitea
Baimendutako egitura laguntzaile batean egiten da, eta ondotik Lurralde eta Itsas Departamenduko Zuzendaritzari* aurkeztuko zaio, ontzat eman dezan. Hauek dira baimendutako bi egiturak:
- Pirinio Atlantikoetako departamenduko Laborantza ganbera
- Ipar Euskal Herriko Laborantza Ganbera (EHLG)
*DDTM64
Etapa honek eskatzen du aitzinetik zure proiektua lantzea, ahal bezain zehazki, helburu hauekin:
- inbestimenduaren zenbatekoa zehaztea,
- finantzaketa-aukerak finkatzea, banku-mailegua barne. Bilkura bat antolatuko da bankuan, zure egitura laguntzailearekin batera.
- zure proiekturako forma juridiko eta fiskal egokiena aukeratzea.
Laborantza Mutualitate Sozialan afiliatzea
Gizarte segurantza gerizaeta lurrak deklaratzen dituzu bertan.
Laborantza Mutualitate Sozialaren ziurtagiria zure instalazio-txostenaren funtsezko dokumentuada. Gizarte-araubide bateko afiliatua zaidela baliozkotzen du, eta erien asurantzako eskubideak eta abar irekitzeko aukera ematen du. Zure estatusa zehazten du (kotizatzaile solidarioa, laborantza jarduera nagusia duena, bi lanbide dituena, langilea, etab.)
Harremanetarako:https://sudaquitaine.msa.fr/lfp
Enpresen Formalitateen Zentroan izena ematea
Zure enpresaren sortzea edo jarraipena egiaztatzen duen SIRET/SIREN zenbaki ezaguna da.
Argibide gehiagorentzat: https://pa.chambre-agriculture.fr/gestion-de-lentreprise/je-securise-mon-entreprise/formalites-des-entreprises/
Lurren ustiatzeko baimena
Laborantza-jarduera lanbide arautua da. Aritzeko, Pirinio Atlantikoetako departamenduko Lurralde eta Itsas Departamenduko Zuzendaritzari* eskatu behar zaion ustiapen-baimena behar da. Eskaera DDTM-ren webgunean argitaratzen da eta denek kontsulta dezakete. Bertan, eskatzailearen izen-deitura, ustiatu nahi diren lurren azaleraketa jabearen izen-deitura aurkitzen dira. Orduan, 4-6 hilabeteko kontsulta-epea irekitzen da, eta hautagai guztiek eman dezakete duten asmoaren berri. Azkenean, Laborantza Bideratzeko Departamenduko Batzordeak esleipena eman ala ez erabakiko du, legeak finkatutako lehentasunen arabera.
*DDTM64
Argibideak hemen, DDTM64-en webgunean:
Harremanetarako: 05 59 80 87 49 / 05 59 80 87 56
Lurrak laborantza biologikoko lur bihurtzea
Bihurketa beharrezkoa da "modu konbentzionalean" bideratutako lursail batetik "laborantza biologikoan ziurtatutako" lurzati batera igarotzeko. Bihurketak 12 eta 36 hilabete artean irauten du, lur lantzeen arabera (urtekoak edo iraunkorrak). Zuzenekobio bihurketa posible da azken 5 urteetan sintesiko produktu kimikorik erabili ez bada. Frantses estatuak baimendutako erakunde ziurtatzaile batek bihurketa- eta kontrol-prozedura egiten ditu (guti gorabehera urtean behin).
Argibideak: https://www.produire-bio.fr/je-passe-a-la-bio/demarches-et-aides/
4. Lurrak eta lurrak kudeatzeko dispositiboak bilatzen ditut
Laborantza-instalazioko proiektu baterako lurrak xerkatzea da, neurri handi batean, instalazio-prozesuaren etaparik zailenetako bat, batez ere familia-esparrutik kanpo daudenentzat. Gainera, hobe da denbora hartzea nahi den ekoizpenerako lur egokia aurkitzeko. Ongi egituratutako proiektu bat izatea, sarean egotea, ahoz ahokoa aktibatzea eta abar elementu lagungarriak dira, baina ez dira mirakuluzkoak lurra edo etxaldea aurkitzeko. Hainbat egiturek lurrak kudeatzen eta aurkitzen laguntzen dute:
- "RDI" aurkibidea
- SAFER erakundea
- LURZAINDIA Akziokako komanditako sozietatea (SCA)
- "OBJECTIF TERRES"
- LUR PUBLIKOAK EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOKO LURRALDEAN
- TALDEAN INSTALATZEKO PROIEKTUAK
"RDI" aurkibidea
Etxaldea transmititu nahi duteneneta etxalde bat bilatzen duten hautagaien arteko lotura ahalbidetzen duen tresna da. Informazio guztia aurkituko duzu hemen: https://pa.chambre-agriculture.fr/gestion-de-lentreprise/je-veux-reussir-ma-transmission/le-repertoire-depart-installation/
SAFER erakundea
SAFER* erakundeak laborantza-lurra kudeatzen du:
- lehentasuna, prezioa...
- deialdiak eta hautatutako proiektuen eramaileak
- lehentasunez erosteko eskubidea erabiltzen du.
*Lurzorua antolatzeko eta landa-establezimendurako erakundea
LURZAINDIA Akziokako komanditako sozietatea (SCA)
LURZAINDIA herri aurrezkirako tresna kolektiboa da, Akziokako komanditako sozietate gisa antolatua, lurren laborantza erabilera zaintzea eta bidezko prezioa mantentzea helburu duena. Sozietateak lurrak eta eraikinak eskura ditzake familia-esparrutik kanpo daudenen instalatzeko, etxalde ttipiak indartzeko. Lur hazkurri emaileak atxikitzearen garrantziaren inguruan lan egiten du.
"OBJECTIF TERRES"
"Terre de Liens" erakundearen eta haren bazkideen (Fadear*, Civam*, InPact*, Afocg*) lur eskaintza guztiak biltzen dituen webgunea da.
* Fadear = Fédération association pour le développement de l’emploi agricole et rural/ Laborantza eta landa enplegua garatzeko elkartea
* Civam = Centres d’initiatives pour valoriser l’agriculture et le milieu rural / Laborantza eta landa-ingurunea balioesteko ekimen-zentroak
* InPact = Initiative pour une agriculture citoyenne et territoriale / Herritar eta lurralde laborantza sustatzeko ekimena
* Afocg = association de gestion et de comptabilité / kudeaketa eta kontabilitate elkartea
LUR PUBLIKOAK EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOKO LURRALDEAN
Euskal Hirigune Elkargoak eta Akitania berriko SAFER erakundeak lehentasunezko 4 ekintza zehazten dituen lankidetza-hitzarmena sinatu zuten 2022ko abenduan:
- Lurzorua zaintzea eta behatzea;
- Lurzorua negoziatzea eta salmenta-hitzarmenak jasotzea EHEren izenean;
- SAFER-ek lursail-erreserbak erostea eta kudeatzea EHEren izenean;
- EHEk kudeatutako laborantza-ondasunen kudeaketa esleitzea.
Hitzarmena hemen aurkituko duzu.
TALDEAN INSTALATZEKO PROIEKTUAK
Taldean instalatzeko proiektu ugari, bereziki familia-esparrutik kanpo daudenenak, jasoak dira Maela NAEL-en "Fermes collectives : le guide (très) pratique" liburu zinez interesgarrian. Liburu hori France Agricole argitaletxeak argitaratua du. Aholku praktiko ainitz ematen ditu lan honek, porrotak saihesteko eta laborari-laborarisa belaunaldi berri batek instalazioan arrakasta izan dezan
Ba al zenekien?
Laborantza-lurren Biltzarraren ondotik, Euskal Hirigune Elkargoak eta SAFER-ek hitzarmen bat sinatu zuten 2022an, laborantza-lurren prezioak arautzeko. Hitzarmenak aurreikusten du SAFER-en esku-hartze sistematikoa izanen duela laborantza-lurzoruaren erreferentzia-prezioa gainditzen duen edozein transakzioetan, eta, beharrezkoa bada, Euskal Hirigune Elkargoaren esku-hartze finantzarioa kasuan kasuko lursailak berrerosteko.
Lurralde-zaintzari eta -kontrolari buruzko konbentzioa irakurri
5. Instalatu ondoan laguntza jasotzen dut
Etxaldeko jarduerak hainbat lanbide uztartzen ditu, hala nola ekoizpena, logistika, salmenta, kontabilitate-kudeaketa, sustapena eta komunikazioa, familia-bizitza eta atsedenaldiak ahantzi gabe. Instalatu ondoan laguntza jasotzea beharrezkoa da, etengabe aldatzen diren lanbide horietan erosoago sentitzeko. Formakuntza jarraikia edo egiazko enpresa-ikuspegia aipatzen dugu, kudeatzen den etxaldea ttipia, ertaina edo handia izan ere. EHEk dirulaguntzak ematen dizkie laborariei instalatu aitzin eta ondoan laguntza eskaintzen dieten egitura ugariei:
Laguntza teknikoa: egun bateko formakuntzen urteko katalogoak
Formakuntza jarraikia errealitate bat da laborantzan, lanbidea etengabe aldatzen baita, eta gaitasun beraz berriak eskuratzea eskatzen duelako. Formakuntza are aberasgarriagoa da; izan ere, esparru kolektibo batean eginen da gehienetan, eta esperientzien aniztasunak bakoitzaren proiektua elikatuko du.
Informazioa eska dezakezu laborantzako erakunde hauetan, lurraldean eskuragarri dauden formakuntzen eskaintzaren berri izateko:
Laborantza arloko kontabilitatean eta kudeaketan laguntza
Negozio zenbatekoa, gastu aldakorrak, ustiapeneko soberakin gordina, amortizazioa, epe motzean eskuragarri den likidezia ... ezagutu eta kudeatu beharreko parametroak dira, etxaldearen finantza-osasun onerako erabakigarriak direlako.
Aurkitu itzazu jarraian zure etxaldearen finantza-kudeaketan lagun zaitzaketen erakundeak:
Laborantzako ekoizpena eraldatzen laguntzea
Lehengaien ekoizlea izatetik azken produktu baten eraldatzailea izatera pasatzeko, honako hauek ezagutzea eta menperatzea beharrezkoa da:
- osasun-arauak
- produktua eraldatzeko prozesuak
- lokal bat eraikitzea
- eraldaketa-tresnen erabilera optimizatua
- higiene- eta segurtasun-arauak
Nehor ez da bat-batean "laborantza-ekoizle" bilakatzen. Euskal Herriak esperientzia handia du arlo honetan. Laborantzako eraldaketan laguntza nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartearekin.
L’accompagnement à la ventEuskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkarteak salmentan eta sustapenean laguntzea
Ekoizpena edozein dela ere, ekoizpena lanaren % 40 inguru da, gainerako denbora logistika, salmenta, bezeroen kudeaketa, jarraipen administratiboa... eta oporrak direlarik. Bezeroen gorabeherak, sare sozialetan gero eta gehiago oinarritutako komunikazioaren errealitatea, konfinamendu- eta deskonfinamendu-aldiak, moda-efektuak eta abar direla-eta, arreta berezia ezarri behar zaie salmentari eta bezeroei. Formakuntza jarraikia ezinbestekoa da egunean egoteko. Egizu klik hemen Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartearen webgunean sartzeko.
Osasun-araudiaren arloan laguntza
Eraldaketarako uraren kalitatea, giza osasunerako elikadura-arriskuen kudeaketa, higiene-produktuak, segurtasun-prozesuak, landareetako edo artaldeetako gaixotasun arraroak, etab. ez dira laborantzan finkatzeko arrazoiak, baina berez laborari-lanbidearen parte dira.
Laborantza biologikora bihurtzeko laguntza
Nehor ez da bat-batean laborari biologikoa bilakatzen. Teknika biologikoak ikastea eta entseatzea, bihurketaren kostua kalkulatzea, aurre-bihurketako diagnostiko bat egitea, salbide egokiak aurkitzea... etapa garrantzitsuak dira etxaldearen aldaketa arrakastatsua izan dadin. Lekuko egituren laguntzaz egin dezakezu:
- Association B.L.E Civam Bio du Pays-Basque / Tel 05 59 37 25 45
- Chambre d'Agriculture 64 / 06 24 44 00 27
Zailtasunak dituzten laborariei laguntza ematea
Aire zabalean lan egitea, sarean egotea, zure produktua saltzea, lanbidea azaltzea, urtaroak pasatzen ikustea eta abar, motibazio azkar eta errealak dira oraindik, laborantzan belaunaldiak berritzen laguntzen dutenak. Hala ere, batzuetan ustekabekoak gertatzen dira bizian, aldi ekonomiko zailak, arazo sanitarioak edo gertakari klimatikoak, eta gertaera horiek gogoa apal eta egoera zaildu dezakete. Egoera horietan, laguntza-egiturak daude egoera gainditzen laguntzeko, moralki laguntzeko edo bankuen solaskide izateko.
“Solidarité Paysans” elkartearen webgunea - tel: 05 59 37 23 21
DDTM64 - tel 05 59 80 88 17 / 05 59 80 86 50
Burn-out sindromea errealitatea da laborantzan ere. Prebentzio globala posible da Laborantza Mutualitate Sozialak proposatutako dispositibo bereziei esker, batez ere atsedenerako laguntza, neke profesionala gertatzen denean. Klikatu hemen LMSren "atseden hartzeko ordezkatua izan" orrian sartzeko.
Zerbait ments zaizu?