Tokiko eta sasoiko ekoizpenak erosten ditut

Tokiko, kalitatezko eta sasoiko ekoizpenetik datozen elikaduraren hautua egiteak gure osasunean eta ingurumenean eragin onuragarria du. Kontsumitzaile-ekintzaile bilakatuz, euskal laborantza ere sostenga zenezake eta laborarien ordainketa zuzena bermatu. Hara zure ekoizpenak non erosi jakiteko pista batzuk.

Eguneratzea:2024ko azaroaren 8a

Bio ekoizpenak erosten ditut

Laborantza biologikoa (AB) ingurumena, abereen ongizatea eta laborarien lana errespetatzen duen ekoizteko moldea da. ABak produktu sintetiko kimikoen erabilpena (pestizidak, fungizidak, etab.), GEOak (Genetikoki Eraldaturiko Organismoak) eta zolaz-kanpoko ekoizpenak debekatzen ditu. ABa suntsitzaileen aurkako borroka biologikoan, lur lantzeen aldizkatzearen praktikan, abereen ongizatean, alhapidearekiko loturan eta prebentzioan oinarrituriko artan oinarritzen da.

Bio ekoizpenak, AB logoari (estatu mailako logoa) eta europar bio araudia errespetatu dela bermatzen duen “Euro-hostoa” logoari esker ezaugarri dira.

Atzeman ezazu: 

Etxaldeko eta tokiko ekoizpenak erosten ditut

IDOKI etxalde labela

IDOKI, Ipar Euskal Herriko Etxalde Ekoizleen Elkarteak (IEH EEE) zaintzen duen etxalde label engaiatua da. Jendearen heinekoa eta kontsumitzailearekin zuzeneko harremanetan den etxalde ekoizpena sustatzen du. Baldintzen bilduman deklinatuak, laborantza iraunkorraren praktika “zintzo eta herritar” hori kanpokoa eta independentea den egitura batek kontrolatzen du.

Gaur egun, “etxalde” terminoaren definizioa ez da arau bidez kontrolatzen, honako sailetako ekoizpenentzat izan ezik: Label Rougeko gasnak, hegaztiak, arroltzeak, behi handiak eta zerriak. Etxalde ekoizpenak etxaldean sortu eta transformatu behar dira eta teknika tradizionalen arabera prestatu.

“Ongi etorri Etxaldera” sarea

“Ongi etorri Etxaldera”etxaldeko zuzeneko salmenta eta harrerarako estatu mailako sarea da. Estatu mailan Laborantza ganbarek federatzen zituzten 8.000 etxalde kide barne hartzen ditu. Ipar Euskal Herrian, sarea Bienvenue à la Ferme en Béarn et Pays Basque elkarteak kudeatzen du. 

Etxaldeek eskaintza dibertsifikatua egin dezakete: etxalde ekoizpenen zuzeneko salmenta, ostatatzea (aterpetxe, arrotz gela, kanpin, etab.), aisialdia (zaldiketa, deskubritze eta pedagogia etxaldea), etxalde ostalaritza. Etxaldeak antolakundeak plantan emaniko kalitate itun desberdinak errespetatzera engaiatzen dira.

“Ongi etorri Etxaldera” itunean engaiaturiko etxalde ekoizleak

Sasoiko elikagaiak kontsumitzen ditut

Fruitu eta barazkiak

Sasoiko fruitu eta barazkiez elikatzea mantenugaian aberatsagoak eta zaporetsuagoak diren eta urteak joatearekin bilakaerak pairatzen dituzten gure elikadura beharrei erantzuten dieten ekoizpenak kontsumitzea da. Hazteko baldintza ezin hobeak dituztenez, sasoiko fruitu eta barazkiak gutiago tratatzen dira eta onduak direlarik biltzen. Tokian ditugun sasoiko ekoizpenak hautatzeak zirkuitu laburren garapena faboratzea eta beste eskualde edo herrialdeetatik heldu diren elikagaien garraioa mugatzea ahalbidetzen du. 

ADEMEn sasoiko fruitu eta barazkien egutegia

Arrain eta itsaskiak

Arrain eta itsaskiek ere sasoikotasuna dute, ugalketa zikloan oinarritzen dena eta espezieen babesa bermatzen duena. Sasoi onean kontsumitzeak dastamen kalitate hobea eskura ukatea eta arrantza erreserben murrizketa baita hondamendia mugatzea ere ahalbidetzen ditu. 

Santé publique Francen sasoiko arrainen egutegia

Zirkuitu laburrekoa eta hurbilekoa erosten dut

“Zirkuitu laburra” terminoak, ekoizlearen eta kontsumitzailearen artean gehienez bitartekari bakarra duen banaketa sareari erreferentzia egiten dio. “Hurbileko zirkuitua” nozioak aldiz ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko distantzia geografiko apala izendatzen du, 0 eta 200 km artekoa izan daitekeena (ez da neholako definizio zehatzik finkatua).

Zirkuitu laburreko eta hurbileko elikagaiak lehenesteak ekonomia (balio gehituaren sortzea, deslokaliza ezina den enpleguaren mantentze eta sortzea, ekoizle zein kontsumitzailearentzako prezio justua), gizarte (ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko lotura), lurraldeko (ekoizpenen balioan ezartzea eta lurralde trebetasuna) eta ingurumeneko (tokiko ekoizpenen kontsumoaren birkokapena) erronkei erantzutea ahalbidetzen du.

Elikadura eta hurbileko zirkuitu laburrak anitzak dira Ipar Euskal Herriaren eskalan.

  • Etxaldeko zuzeneko salmenta;
  • Kanpoko merkatuetako, ekoizle merkatuetako, Lurraldeko Ekoizle Merkatuetako®, feria gastronomikoetako (astean behin edo sasoika lurraldean antolatzen diren berrogeita hamar bat ekimen) salmenta.
  • Kontsumitzaile taldeetako salmenta: 33 LHIBE (Laborantza Herrikoia eta Iraunkorra Babesteko Elkartea) eta kontsumitzaile elkarte anitz daude.
  • Kontsumitzaile indibidualei eginiko salmenta (toki finkora edo etxera eramanikoa);
  • Ekoizleen toki finkoko salmenta kolektiboa: hamabost ekoizle denda eta bilketa toki (Internet bidezko eskaerarekin) inguru banatuak dira lurraldean.
  • Xehekako merkatariei (berezituak eta janari saltegiak), saltegi ertain eta handiei, ostalaritza kolektiboei eta jatetxeei eginiko salmenta .

Etxalde ekoizle kolektibo bati zuzenean erosten diot

Ekoizle batzuk etxaldeko, tokiko eta kalitatezko ekoizpen sorta eskaintzeko elkartzen dira, salmenta gune finko batean hartzeko eta/edo webgune batean eskaturik etxera eramateko eta/edo leku jakin batean erretiratzeko.

Salmenta kolektiboko hamabost leku finko inguru daude (gutienez 3 ekoizle partzuerrez osatuak) Ipar Euskal Herri osoan banatuak. Laborariek kudeaturik, kideen etxalde ekoizpenak eskaintzen dituzte, beste ekoizpen batzuekin osatu ditzaketenak (etxaldekoak, artisautza, elikadurakoak ez direnak). Kolektibo bakoitzak bere hornitze eta funtzionamendu irizpideak ditu.

Ekoizle denden zerrenda

Sareko salmenta webguneak, hartzeko guneetan banatuak edo etxera eramanak Ipar Euskal Herriaren eskalan:

Beste ekimen batzuk

  • MAKEAKO LABORARIAK : astero kideei saskiak eskaintzen dizkien Makean kokaturiko ekoizleen elkartea.

Kontsumitzaile talde batean engaiatzen naiz

Ipar Euskal Herrian elikagaien erosketa baltsan ezartzeko, ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko lotura sortzeko eta prezio justua bermatzeko xedea duten kontsumitzaile talde batzuk daude. Eskuarki elkarte gisa antolatuak, kontsumitzaile talde bakoitzak berariazko funtzioamendua du (erosten diren ekoizpenen izaera eta mota, kidetzeko eta engaiatzeko moldeak, funtzionamendua, etab.).

Ipar Euskal Herriko Laborantza Herrikoia eta Iraunkorra Babesteko Elkarteak (LHIBE)

Hogeita hamar LHIBE baino gehiago daude Ipar Euskal Herrian. LHIBE bat kontsumitzailearen eta ekoizlearen arteko kontratua da eta elkarrekiko engaiamendu bat formalizatzea ahalbidetzen du zeinean:

  • kontsumitzaileek ekoizpenak aitzinetik ordaintzen dituzten, ekoizpenak banaketa gune batean hartzen dituzten (astero edo bi astero) eta taldearen bizian parte hartzen duten,
  • ekoizleek haien laborari jarduerarekiko garden jokatzen duten, laborantza iraunkorraren ituna errespetatzen duten eta erregularki sasoiko ekoizpenak hornitzen dituzten. 

Ipar Euskal Herriko LHIBEen zerrenda

Janari denda kooperatiboak eta parte hartzaileak

Janari denda kooperatibo batean bezeroak janari dendako kudeatzaile dira ere. Proiektu mota horiek usu parte hartzaileak dira eta horrek erran nahi du eguneroko kudeaketa eta mantenu lanak bezero kooperatibistek urririk egiten dituztela.

Hemen Ipar Euskal Herriko janari denda kooperatibo batzuen zerrenda: 

Zerrenda hauek ez dira osoak. Ez duda zure proposamen osagarriak aurkeztea

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com