Ipar euskal Herriko Igorpen Gutxiko Zona-mugikortasunak (IGZ-m)

Igorpen Gutxiko Zona-mugikortasunak (IGZ-m) hasiko da indarrean, Ipar Euskal Herrian, 2025eko ekainaren lehenean, bost urtetarako. Orrialde honetan, eremuari buruzko, ukituak diren ibilgailuei buruzko, legeak aurreikusten dituen baimen bereziei buruzko eta zona horretan zirkulatzeko egin beharreko guztiei buruzko informazio guztiak dituzu.

Eguneratzea:2025ko otsailaren 17a

Gogoan atxiki beharreko funtsezkoena

  • Igorpen Gutxiko Zona-mugikortasuna (IGZ-m) sartuko da indarrean Ipar Euskal Herrian 2025eko ekainaren lehenean, Tarnoze eta Hendaia arteko itsasertzeko 11 herritan.
  • Ibilgailu guztiek (autoak, bi gurpilekoak, utilitarioak eta ibilgailu astunak, Frantziakoak nola atzerrikoak) behar dute Crit’air agerkin bat ukan zona horretan ibiltzeko. Agerkina behin betiko ematen da eta 3,81 € ordaindu behar dute Frantziako ibilgailuek.
  • Crit’Air agerkin gabeko ibilgailuak edo Crit’Air 5 agerkindunak ezin dira IGZn ibili  6:00etatik 20:00etara, asteburuak ere barne. 13 200 ibilgailu inguru dira horiek Euskal Elkargoan (ibilgailu multzoaren % 5).
  • Nazio mailako baimen berezi automatikoak aurreikusten ditu legeak lanbide edota ibilgailu zenbaitetarako.
  • Euskal hautetsiek beste zenbait baimen berezi eman dute, bai eta urtean 24 aldiz berritu litekeen 24 ordutarako baimena noizean behingo lekualdaketetarako.
  • Baimen berezien eskariak linean egin behar dira, webgune honetan, 2025eko apirilaren 15etik goiti.
  • Zonarako sargien eta jalgien adierazteko panelak daude. Araua urratuz gero, 68 €ko isuna jasoko dute autoek, bi gurpilekoek eta utilitarioek, eta 135 €koa ibilgailu astunek.
  • Europar araudi honek Hego Euskal Herriko 7 hiri hartzen ditu ere (Donostia, Bilbo, Iruñea, Irun, Gasteiz, Getxo eta Barakaldo). Neurriak hiri batetik bestera aldatzen dira.

Zer da Igorpen Gutxiko Zona-mugikortasuna (IGZ-m)?

Igorpen Gutxiko Zona-mugikortasuna (IGZ-m edo IGZ) ibilgailu kutsakorrenek zirkulatzeko baimenik ez duten geografía zona da. Baliabide horrek igorpen kutsakorrak murriztu eta airearen kalitatea hobetzeko xedea du biztanleen osasunaren alde.

Zergatik Igorpen Gutxiko Zona-mugikortasuna (IGZ-m) ezarri Euskal Herrian?

Araudiak beharturik

Estatuak 150 000 biztanletik gorako kolektibitate oro behartzen ditu beren lurraldean IGZ-m bat ezartzera Klima eta Erresilientzia Legea, 2021). Euskal Hirigune Elkargoa ukitua da, hortaz.

IGZ-m delakoak Europa mailan ere plantan emanik dira. 300dik gora IGZ-m edo parekoak daude 14 europar herrialdetan: Alemanian, Ingalaterran, Austrian, Belgikan, Danimarkan, Eskozian, Espainian, Frantzian, Grezian, Italian, Herbeheretan, Portugalen, Txekiar Errepublikan eta Suedian;

Espainiar legeriak 50 000 biztanletik gorako hiriak behartzen ditu igorpen gutxiko zonak plantan ematera. Hego Euskal Herriko gure auzoek 3 IGZ eman dituzte plantan Irunen, Donostian eta Bilbon.

Osasun Publikoko jokagaia

Airearen kutsadura dugu, Santé Publique France deitu erakundeak dioenez, urtean gutxienik 40 000 heriotz goiztiarren erantzulea Frantzia mailan. Garraioak ditugu kutsadura horren eragile nagusietako bat. Airearen kalitate txarrak osasunean duen eragina handia da, hortaz. 

Ipar Euskal Herrian IGZ plantan emateak nitrogeno oxidoen igorpenen murriztea areagotzeko aukera emanen digu. Munduko Osasun Erakundeak ezarri nitrogeno dioxido kontzentrazio muga (10 µg/m3) baino goragoa jasaten duten jendeen kopurua pasako litzateke 12 800 biztanle izatetik 6800 biztanle izatera.

IGZ hori on izanen da ere arrabots trabagarriak murrizteko, bai eta partikula esekien eta berotegi efektuko gasen igorpenak murrizteko.

Ipar Euskal Herriko IGZ-m delakoaz jakiteko den guztia jakitea

Egutegia

IGZ-m delakoa ekainaren lehenean hasiko da indarrean, 5 urtez. Etengabe aplikatuko da, aste egun orotan, 6:00 orenetatik 20:00etara. Bost urte horietan, araudia aldatu ezean, aplikatzeko irizpideak ez dira aldatuko.

Zonaren eremua

IGZ-m delakoaren eremu geografikoak itsas ertzeko zerrenda bat hartzen du, iparrean Tarnozen hasiz (Seignanx-eko herri elkargoa) eta Hendaiaraino hegoaldean.

A63 autobidearen mendebaldean, zirkulazio publikorako bide guztiak hartzen ditu honako 11 herri hauetan: Angelu, Baiona, Biarritz, Bidarte, Bokale, Ziburu, Getaria, Hendaia, Donibane Lohizune, Tarnoze eta Urruña. Urruña herrian, RD810 eta A63 autobidearen artean doazen bideak ez dira eremuaren barnean.

Aldirietako aparkalekuetara heltzeko (P+R) korridoreak aurreikusi dira IGZ-m eremuan sartzerik ez duen ibilgailua dutenei horietan aparkatu eta beste garraio molde batez mugitzeko aukera emateko (talde garraioa, txirrindua, autokidetza, etab.).

A63 eta A64 autobideak eta haietarako sarbideak ez dira eremuan sartzen. 

Honako hauek har kontuan: 

  • A63 autobidea hetsiko balitz, RD81 errepidean ibili ahalko da denbora tarte horretan;
  • Zirkulazio murrizketak ez dira desbideratzeetan izanen, horiek indarrean diren denbora guztian.

Hemen behereko mapak xeheki azaltzen du IGZ-m eremua, bai eta aldirietako aparkalekuetarako sarbideak ere.

Ukituak diren ibilgailuak

Crit’Air agerkina ez duten edo Crit’Air 5 agerkina duten ibilgailuak dira IGZ-m eremuan ibiltzerik ez duten ibilgailuak. Honako hauek dira, izan:

  • 1997ko urtarrilaren lehena baino lehen matrikulaturiko ezantzako auto eta kamionetak (28 urte baino zaharragoak 2025ean);
  • 2001eko urtarrilaren lehena baino lehen matrikulaturiko diesel auto eta kamionetak (23 urte baino zaharragoak 2025ean);
  • 2006ko urriaren lehena baino lehen matrikulaturiko ibilgailu astunak (19 urte baino zaharragoak 2025ean);
  • 2000ko ekainaren lehena baino lehen matrikulaturiko motordun bi gurpilekoak (25 urte baino zaharragoak 2025ean).

Laborantzako ibilgailu eta mekanikak, T kategoriakoak (traktorea) edo C kategoriakoak (beldar katezkoak) badira, ez dira Crit’Air agerkinaren beharrean eta, hartara, IGZ-m eremuan ibil litezke.

Neurriak IGZ-m eremuan diren 5500 ibilgailu ukitzen ditu (eremu horretan matrikulaturiko ibilgailuen % 4) eta 13 200 Euskal Elkargoaren mailan (eremu horretan matrikulaturiko ibilgailuen % 5).

Zure ibilgailuari zein agerkin dagokion erraz jakin dezakezu Ekologia Trantsizioaren Ministerioak linean duen simulagailua erabiliz.

Kontrolak eta zigorrak

Polizia panelek (Zonaren hastea/bukatzea) seinalatzen dituzte IGZ-m eremuaren sargiak eta jalgiak.

Isunaren gutxieneko kopurua 68 €koa da autoetarako, bi gurpilekoetarako eta utilitarioetarako, eta 135 €koa ibilgailu astunetarako.

Ene Crit'Air agerkina praktikan

Zer da Crit’Air agerkina?

Frantzian, 2016ko ekainaz geroztik, ibilgailu guztiek (autoa, utilitarioa, motoa, eskuterra, ibilgailu astuna, hiribusa, autobusa …) ukan dezakete Crit'Air agerkina. Baitezpadakoa da IGZ-m eremuan ibiltzeko. Crit'Air agerkina ikusteko gisan itsatsi behar da ibilgailuan eta kutsatzen duenaren berri ematen du.

6 agerkin daude. Agerkinaren zenbakia zenbat eta goragoa izan, gehiago kutsatzen du ibilgailuak. Ibilgailu zaharrenek ez dute agerkinik. Sailkatu gabeak dira. Honako hauek dira:

  • 1997ko urtarrilaren lehena baino lehen matrikulaturiko ezantza autoak;
  • 1997ko urriaren lehena baino lehen matrikulaturiko ezantza eta diesel kamionetak;
  • 2001eko urriaren lehena baino lehen matrikulaturiko ibilgailu astunak;
  • 2000ko ekainaren lehena baino lehen matrikulaturiko motordun bi gurpilekoak.

Zure ibilgailuari zein agerkin dagokion erraz jakin dezakezu Ekologia Trantsizioaren Ministerioak linean duen simulagailua erabiliz. Ibilgailuen sailkapen taula ikus dezakezu ere.

Nola eskura dezaket ene Crit'Air agerkina?

Zure eskaria hemen egin dezakezu:

Agerkin bakoitzaren kostua 3,81 €koa da (igorpen gastuak barne). Agerkina posta arruntaz igorriko zaizu, matrikulatze agiriak dakarren helbidera. Crit’air agerkina betirako da. Ez da zertan urtero berriturik.

Adi, sailkatu gabeko aire kalitateko agiria duten ibilgailuek ez dute Crit’Air agerkinik.

Baimen bereziak

Nazio mailako baimen bereziak

Debekuak ez zaizkio ezartzen igorpen gutxiko eremura sartzea debekatu ezin zaizkien ibilgailuei, lurralde kolektibitateen kode nagusiaren R.2213-1-0-1 artikuluan zerrendaturik direnak.

Zerrenda hori adierazgarri gisa ematen da eta automatikoki egokituko da legez edo arau bidez erabakitzen diren nazio mailako bilakaeren arabera.

  1. Ororen onerako ibilgailuakbide kodearen R. 311-1 artikuluak ezarri bezala,
    hau da, lehentasunezkoak diren ororen onerako ibilgailuak edo pasatzeko erraztasunak dituztenak.
    1. Ororen onerako ibilgailu lehenetsiak dira polizia zerbitzuak, jendarmeriakoak, aduanetakoak, suhiltzaile eta sokorri zerbitzuetakoak eta iraunkorki segurtasun zibileko zereginetan ari diren unitate militarrenak, minak kentzeko Estatuaren zerbitzuak, ospitale unitate mugikorrenak, edo, larrialdietako medikuntza laguntza zerbitzuak eskaturik aritzen direnak, soilik unitate horien esku hartzeetarako, eta Justizia Ministerioaren espetxeratuen garraiorakoak edo espetxeetara ordena berriz ekartzekoak;
    2. Pasatzeko erraztasunak dituzten ororen onerako ibilgailuak dira osasun garraiorako anbulantziak, segurtasun zibilekotzat onartu elkarteen pertsonen lehen sokorrirako ibilgailuak, argindar eta gas azpiegituren kudeaketa sozietateen segurtasuneko esku hartzeetarako ibilgailuak, Frantziako Trenbideetako Nazio Sozietatearen zaintza zerbitzuarenak, Frantziako Bankuaren funtsen garraioetarakoak, artamenduen jarraitasuna bermatzen duten medikuntza elkarteenak, medikuenak departamendu zaintza egiten ari direnean, odol eta giza organoak garraiatzekoak, negu zerbitzuko mekanikak.
  2. Defentsa Ministerioaren ibilgailuak;
  3. «Gizarteratze mugikortasuna»txartela daramaten ibilgailuak, gizarte ekintzaren eta familien kodearen L. 241-3 artikuluak dioenean oinarrituz «ahalmen urritasunekoen aparkatzea» aipua badaramate, edo kode berean, 2017ko urtarrilaren lehena baino lehen,  L. 241-3-2 artikuluak  zionean oinarrituz, ahalmen urritasuna dutenentzako aparkatze txartela;
  4. Pertsonen talde garraiorako igorpen gutxiko ibilgailuak, ingurumen kodearen L. 224-8-2 artikuluari jarraikiz;
  5. Talde garraioko ibilgailuak, bide kodearen R. 311-1 artikuluak dioenari jarraikiz, garraio publikoko zerbitzua erregularki ematen dutenak, kode horren R.318-2 artikuluaren II atala aplikatuz, ibilgailuak aire kutsagarrien igorpen mailaren arabera sailkaturiko ibilgailuen izendegia ezartzen duen aginduan zehazturiko sailetako batean ageri badira, baldin eta sail horrek zona horretan zirkulatzeko zatikako edo osoko debekua izatera heltzen bada debeku hori indarrean sartu den dataren ondorengo hiru eta bost urte arteko aldi batean. Zirkulatzeko debekua salbuetsiko den epea alda daiteke ibilgailuen kategorien arabera, gutxien kutsatzen dutenek salbuespen luzeagoak ukan baititzakete. Ingurumenaren eta Garraioen ardura duten ministroek elkarrekin eman agindu batez zehaztuko da hori.

Les dérogations locales

En plus des exemptions nationales, des dérogations locales sont mises en place spécifiquement sur la zone de la ZFE-m de la Communauté d'Agglomération Pays Basque.

Pour des raisons économiques

Pour les professionnels :

1. Aux véhicules des producteurs et commerçants ambulants non sédentaires titulaires d’une carte de commerçant non sédentaire en cours de validité ou d’une autorisation valide délivrée par l’autorité compétente, et aux véhicules des producteurs de denrées alimentaires venant livrer leur production ou approvisionner les marchés à l’intérieur du périmètre de la ZFE-m, afin de ne pas limiter le commerce local de denrées alimentaires nécessitant des véhicules adaptés.

2. Aux véhicules utilitaires et camions affectés à la distribution des denrées en circuit court dont la production et la distribution s’effectuent localement et munis d’une autorisation délivrée par l’autorité compétente, afin de ne pas limiter le commerce local de denrées alimentaires et d’encourager l’alimentation responsable.

3. Aux véhicules et engins de chantiers et de travaux publics, s’agissant des camions citernes portant la mention CIT et CARB sur la carte grise, des bétonnières (CAM BETON), des camions bennes (CAM BENNE), des camionnettes benne (CTTE BENNE), des camions benne amovible (CAM BEN AMO), camionnettes benne amovible (CTTE BEN AMO), camions porte-engins (CAM PTE ENG), camionnettes porte-engins (CTTE PTE ENG), camions citernes à eau (CAM CIT EAU), camionnettes citerne à eau (CTTE CIT EAU), camionnettes citernes à vidange (CIT VID), afin de prendre en compte les spécificités de ces véhicules spécialisés.

4. Aux véhicules de transports d’animaux vivants, qui sont conformes à l’arrêté du 5 novembre 1996 relatif à la protection des animaux en cours de transport et qui arborent une information signalant « Transport d’animaux vivants », afin d’assurer la continuité des activités économiques et agricoles.

Pour les particuliers :

5. Aux véhicules dont le certificat d’immatriculation porte la mention « collection », afin de faciliter la préservation du patrimoine roulant.

6. Aux véhicules des travailleurs en horaires décalés qui, au moins 24 jours par an, commencent ou finissent leur activité professionnelle entre 19h00 et 7h00, afin de permettre le déplacement des travailleurs dont les horaires de travail sont incompatibles avec les transports en commun.

Pour les professionnels et les particuliers :

7. Aux véhicules dont le propriétaire peut justifier d’une utilisation du véhicule inférieure à 8 000 km par an, afin de limiter l’impact environnemental de production d’un nouveau véhicule de remplacement dans le cas de véhicules présentant une utilisation très ponctuelle.

Pour des raisons sociales

Pour les professionnels :

8. Aux véhicules affectés aux associations de sécurité civile, dans le cadre de leurs missions, au sens de l’article L.725-3 du Code de la sécurité intérieure, afin de garantir l’action de ces structures.

9. Aux véhicules affectés aux services d’accompagnement à des personnes en situation de handicap, afin de garantir l’action de ces services et de respecter les objectifs définis aux articles L.114 et suivants du Code de l’action sociale et des familles.

10. Aux véhicules utilisés par les services d’aide et d’accompagnement à domicile (SAAD), pour l’exercice de leur fonction afin de garantir l’action de ces services.

11. Aux véhicules affectés aux structures d’Insertion par l’activité économique (IAE) correspondant aux ateliers et chantiers d’insertion, aux associations intermédiaires et aux entreprises et associations d’insertion, afin de garantir l’action de ces structures.

Pour les particuliers :

12. Aux véhicules utilisés dans le cadre d’accès aux services médicaux par des personnes justifiant d’une affection de longue durée, afin de garantir l’accès aux soins.

13. Aux véhicules dont le propriétaire est convoqué par un service de l’État pour le contrôle
de son véhicule, afin de respecter la convocation juridique.

Pour des raisons techniques

Pour les professionnels :

14. Aux convois exceptionnels au départ ou à destination du périmètre de la ZFE-m au sens de l’article R. 433-1 du code de la route, munis d’une autorisation préfectorale, afin de prendre en compte les besoins et modalités spécifiques pour ces convois.

Le Pass ZFE 24h

Pour tenir compte de déplacement exceptionnel ou ponctuel, la Communauté d’Agglomération Pays Basque propose un dispositif qui permettra à tous les publics (habitants, entreprises, visiteurs occasionnels), dont le véhicule ne serait pas conforme, de circuler dans la ZFE-m sur une durée limitée et avec un nombre de jours limités par an : le « Pass ZFE » 24h, 24 jours par an.

Baimen berezi bat eskatu

Nazio baimen bereziak automatikoak dira, baina Ipar Euskal Herrian ezarri direnak nork bakoitzak eskatu behar dizkio Euskal Hirigune Elkargoari. 

Baimen berezi guztien eskatzeko inprimakiak biltzen dituen leihatila emanen du elkargoak plantan 2025eko apirilaren 15erako.

Eskatzen den baimena hasi baino gutxienik 15 egun lehenago igorri behar da eskaria. Hemen beherean atzemanen dituzu baimen bakoitzerako behar diren frogagiriak xeheki azalduak, bai eta ematearen iraupenen berri ere.

Baimen bereziak emateko baldintzak xeheki ikus

Eskariaren zk.Baimenaren kategoriaEskatzen diren frogagiriakDurée de validité de la dérogationDémarche en ligne
1Egoneko ez direla adierazten duen eta indarrean den merkatari txartela duten egoneko ez diren merkatari ibiltarien ibilgailuak edo eskudun agintariak eman baimen baliagarria dutenak, bai eta beren ekoizpena IGZ-m delakoaren eremuko merkatuetara ekartzera datozen elikagaien ekoizleen ibilgailuak

Ibilgailuaren matrikulazio agiriaren kopia

  • Egoneko ez diren merkatariek: indarrean den egoneko merkatari txartela edo baliagarri den baimena
  • Elikagaien ekoizleek: indarrean den MSAren kide izatearen agiria
3 urteApirilaren 15etik goiti
2Banabide laburrean produktuak banatzeko ibilgailu utilitarioak eta kamioak, ekoizpena eta banaketa tokian egiten badira eta eskudun agintariaren baimena badaukate
  • Ibilgailuaren metrikulatze agiriaren kopia
  • MSAren kide izatearen frogagiria, indarrean
  • Enpresa egoitzaren lekuaren frogagiria, Euskal Hirigune Elkargoaren lurraldean kokaturik behar duelarik izan
3 urteApirilaren 15etik goiti
3Obretako eta lan publikoetako ibilgailu eta mekanikak
  • Copie du certificat d’immatriculation du véhicule
  • Justificatif d’activité
3 urteApirilaren 15etik goiti
4Abereak bizirik garraiatzeko ibilgailuakIbilgailuaren matrikulazio agiriaren kopia3 urteApirilaren 15etik goiti
5Matrikula agirian “erakusketakoa” aipua duten ibilgailuakIbilgailuaren matrikulazio agiriaren kopia3 urteApirilaren 15etik goiti
6ordutegi berezietako langileen ibilgailuak, urtean gutxienik 24 egunetan lanaldia 19:00 eta 7:00 orenen artean hasi edo bukatzen badute, lan jarduna atxiki ahal dezatenEnplegatzailearen berme agiria eskaria egiten duen langilearen aldeUrtebeteApirilaren 15etik goiti
7Jabeak urtean 8000 km baino gutxiago ibiltzen dituela froga dezaketen ibilgailuak
  • Ibilgailuaren matrikulazio agiriaren kopia
  • Azken bi kontrol teknikoen kopia, non erakusten baita urtean 8000 km baino gutxiago egiten duela, edo, motordun 2 eta 3 gurpilekoentzat, azken konrol teknikoa eta aitzineko mantentze frogagiria

2 urte ibilgailu arinentzat, utilitario arinentzat eta ibilgailu astunentzat

3 urte motordun 2 eta 3 gurpilekoentzat

Apirilaren 15etik goiti
8Segurtasun zibileko elkarteen ibilgailuak, egiteko horretarako
  • Ibilgailuaren matrikulazio agiriaren kopia, elkartearen izenean delarik
  • Jardute agiria
3 urteApirilaren 15etik goiti
9Ahalmen urritasunen bat dutenen laguntze zerbitzuetarako ibilgailuak
  • Ibilgailuaren matrikulazio agiriaren kopia
  • Enplegatzailearen berme agiria, non adierazten baita ahalmen urritasuna duten pertsonen garraio edo laguntza zeregina
UrtebeteApirilaren 15etik goiti
10Etxeko laguntzarako zerbitzuek erabiltzen dituzten ibilgailuak, horretarako erabiltzen direnean
  • Ibilgailuaren matrikulazio agiriaren kopia
  • Enplegatzailearen berme agiria
UrtebeteApirilaren 15etik goiti
11Ekonomia jardunaren bidez gizarteratzeko egituren ibilgailuak, gizarteratze lantegia eta lanlekuetakoak, bitartekari elkarteenak eta gizarteratze enpresa eta elkarteenak
  • Ibilgailuaren matrikulazio agiriaren kopia, elkartearen izenean delarik
  • Jardute agiria
UrtebeteApirilaren 15etik goiti
12Mediku zerbitzuetarako erabiltzen diren ibilgailuak, eritasun luzeren bat dutela frogatzen duten prestonentzat, edo behar bezala frogaturiko mediku hitzordu batera joateko behar direnak
  • Ibilgailuaren matrikulazio agiriaren kopia
  • Medikuaren agiria non adierazten baita eritasun luzea duela eta horregatik IGZ-maren barnean behar duela zirkulatu
  • Edo lekualdaketaren beharra azaltzen duen unean uneko dokumentua
UrtebeteApirilaren 15etik goiti
13Estatuaren zerbitzu batek ibilgailuaren kontrolatzeko deitu duten ibilgailuaEstatuaren deiaHitzordu egunerakoApirilaren 15etik goiti
14IGZ-maren eremutik abiatu edota eremurako helburua duten ohiz kanpoko konboiak
  • Ibilgailuaren matrikulazio agiriaren kopia
  • Prefet baimena
Lekualdaketa egunerakoApirilaren 15etik goiti

Banakako baimen berezia emateko ala ez emateko erabakiak bideratu eta gero eskatzaileei bide digitalez ematen zaie jakitera. Baimen berezia emateak baimen bereziaren agiri bat dakar, zeinean azaltzen baitira, halakorik balitz, baimena bali izateko baldintzak, bai eta iraupena ere.

Baimen berezirako baldintzak betetzeari utziz gero, onuradunak berehala eman behar dio horren berri Euskal Hirigune Elkargoari, bide digitalez, honako helbide honetara idatziz: zfecommunaute-paysbasquefr 

Publikoaren eta administrazioaren arteko harremanen kodearen L. 242-2 artikuluari jarraikiz, Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariak bertan behera utz lezake baimen berezi bat ematearen erabakia ibilgailuak horren emateko baldintzak betetzeari uzten dion unean. Titularrak 15 eguneko epea du baliogabetze horren aurka egiteko.

Baimenaren agiria ongi agerian eman behar da ibilgailuaren haizetakoan edo, haizetakorik ez duten ibilgailuetan, kontrolatzaileek zuzenean erraz ikus dezaketen beste lekuren batean.

Hego Euskal Herrira mugazgaindi joateko informazioak

Espainiar Legeak 50 000 biztanletik gorako hiriak behartzen ditu “Igorpen Gutxiko Zonak” plantan ematera. Hegoaldeko gure auzokoenean hiru IGZ dira jadanik indarrean:

  • Donostian, 2025eko urtarrilaren lehenaz geroztik (baliabide horren xehetasunak hemen beherean ikus);
  • Bilbon, 2024ko ekainaren 15az geroztik (baliabide horren xehetasunak hemen beherean ikus) ;
  • Iruñean, 2023az geroztik (baliabide horren xehetasunak hemen beherean ikus).

Donostiako IGZri buruzko informazio gehiago

A Donostian, 2025eko urtarrilaren lehenaz geroztik da IGZ indarrean. Hiribarnearen erdi-erdia hartzen du (1.2 km2 zabal da, hau da, oinez gehienez 20 minutuz ibil liteke - ikus eremua xeheki). 

Atzerriko ibilgailuek honako hauek bete behar dituzte hor sartu ahal izateko:

  • Honako ezaugarri hauek behar dituzte ukan:
    • 2007ko urtarrilaren lehenetik goiti matrikulaturiko motozikletak eta ziklomotoreak;
    • 2006ko urtarrilaren lehenetik goiti matrikulaturiko ezantzako ibilgailu arinak;
    • 2014ko urtarrilaren lehenetik goiti matrikulaturiko diesel ibilgailu arinak;
    • 2009ko urriaren lehenetik goiti matrikulaturiko ezantzako kamioi eta autobusak;
    • 2014ko urriaren lehenetik goiti matrikulaturiko diesel kamioi eta autobusak.
  • Eskatu behar dute sartzeko baimena horretarako dagoen webgunean.

Araua urratuz gero 200 €ko isuna ezarriko da 2025eko martxoaren 14tik goiti, eta errepikatuz gero % 30 gehiago ordainaraziko da.

Donostiako IGZri buruzko informazio guztiak

Bilboko IGZri buruzko informazio gehiago

Bilbon, 2024ko ekainaren 15az geroztik da IGZ indarrean. 2 km2 zabal den eremua da, hiribarnean; Abando aldea hartzen du eta ibaiaren eta Sabino Arana karrikaren, trenbidearen etorbidearen, Autonomia karrikaren, San Frantzisko eta Bailen karriken artekoa. Eremua xeheki ikus.

Bilboko IGZ astelehenetik ostiralera da indarrean, 7:00etatik 20:00etara. Asteburu eta jaiegunetan ibilgailu oro kontrol gabe sar liteke.

Atzerriko ibilgailu kutsakorrenak (A eta B espainiar agerkinak) ezin dira Bilboko IGZn sartu indarrean den egun eta tenoreetan. Ikus ingurumen agerkinen baliokidetza

Bilboko IGZn sartzeko, gutxien kutsatzen duten atzerritar ibilgailuek (A eta B espainiar agerkinez besteak) Bilbao ZBE EGE aplikazio mugikorra telekargatu behar dute, ibilgailuaren datuak erregistratu (matrikula plaka), IGZn sartzeko data eta ibilgailuaren fitxa teknikoaren (txartel grisa edo parekoa) argazkia.

Aplikazio mobilean sartzearen abisua IGZn sartu ondorengo 2 egun arte egin liteke.

Arau urratzeari 200 €ko isuna ezarriko zaio (% 50eko beherapena berehala ordainduz gero).

Bilboko IGZri buruzko informazio guztiak

Iruñeako IGZri buruzko informazio gehiago

2023an eman zen plantan Iruñeako “Sartzeko Kontrol Sistema” (SKS-ZAC) delakoa. Hirigune historiko osoa hartzen du (Takonera kalea, Navas de Tolosa kalea, Sarasate pasealekua, Ahumadako dukea, Juan de Labrit, Vergel eta Santo Domingo kaleak, Santo Domingoko baratzeak).

IGZ horrek ez die ibilgailuei ingurumen agerkinaren arabera mugatzen sarrera, ez eta sartze egun eta orduen arabera. Bertako auzotar eta enpresei bakarrik uzten die sartzen. Gainerako ibilgailuak noiz edo noiz sar litezke aitzinetik baimena eskatuz.

Arau urratzeak 200 €ko isuna dakar.

Iruñeako Sartzeko Kontrol Sistemari buruzko informazio guztiak

Arauak jotzen dituen gainerako hiriei dagokienean.

  • Gasteiz: neurriak 2024ko azaroan erabaki zen eta pixkanaka joanen da gauzatzen, 2025ean hasiz (ikus baliabidearen proiektua);
  • Irun: hiriak diagnostikoa bururaturik du jadanik eta IGZaren prestaketa lanei ekin die. 2026an plantan emateko helburua du (ikus baliabidearen proiektua);
  • Getxo eta Barakaldo: bi hiriak nor bere baliabidea prestatze bidean dira.

Ipar Euskal Herriko IGZ-m eremuan sartu nahi diren atzerriko ibilgailuetarako informazioak

Ipar Euskal Herriko IGZ-m eremuan zirkulatzen diren atzerritar ibilgailuek Frantziako ibilgailuek bete behar duten araudi bera bete behar dute eta Crit'Air agerkina aurkeztu behar dute. Nazio informaziorako certificat-air.gouv.fr webguneak orri berezi bat proposatzen die atzerrian matrikulaturiko ibilgailuek agerkina eska dezaten.

Araudi dokumentuak eta galdeketaren bilana

Lurralde Kolektibitateen Kode nagusiaren L.2213-4-1 artikuluari eta Ingurumen Kodearen L.123-19-1 artikuluari jarraikiz, Euskal Hirigune Elkargoak eta Seignanx-eko Herri Elkargoak arauak ezarri galdeketa antolatu zuten biztanleek eta loturiko pertsona publikoek Igorpen Gutxiko Zona mugikortasuna delakoaren agindu proiektuari buruz zuten iritzia biltzeko.

Galdeketa hori 2024ko urriaren 28tik azaroaren 25 bitarte egin zen.

Jendeen aditze horren emaitzak eta araudi dokumentu guztiak hemen beherean telekarga ditzakezu.

Informazio gehiagorako

Gehiago jakin nahi baduzu igorpen gutxiko zonei buruz eta nazio mailan diren laguntzei buruz, «Mieux respirer en ville» nazio mailako atarira jo ezazu.

Ohiko galderak

Zer da airearen kutsadura?

Ez dira nahastu behar airearen kutsadura eta berotegi efektuko gasak (BEG-GES). BEG direlakoak klima aldaketaren eragileak dira, eta airearen kutsadurak zuzenean eragiten du osasunean eta ekosistemetan. Giza jardunari loturiko kutsadura iturriak ditugu garraioak (bereziki errepide garraioa), beroketa, industria eta laborantza. Igortzen diren kutsatzaileak dira, nagusiki, nitrogeno dioxidoak (NO2), partikula esekiak (PM10 eta PM2.5) eta ozonoa (O3); kutsatzaile horiek  hainbat patologiaren jatorri izan litezke gizakiengan eta Frantzian, urtean 40 000 heriotzen eragileak.

Ez naiz IGZ eremuan bizi, baina noiz edo noiz hor ibiltzen naiz; ukitzen nau horrek?

Bai, baliabidea IGZ eremuan dabiltzan ibilgailu ororentzat da, frantses izan nola atzerrikoak.

IGZ hori egiazki baliagarri ote da lurraldeko biztanleen aire kalitatea hobetzeko?té de l'air des habitants du territoire ?

Bai, automobilen multzoaren bilakaerari loturik, IGZ planatan emateak nitrogeno oxidoko igorpenak lasterrago murrizteko aukera emanen digu.

Halatan, neurri horrekin, MOEak ezarri atalaseaz (10 µg/m3) goitiko nitrogeno dioxido kontzentrazioa jasaten dutenen kopurua 12 800 biztanle izatetik 6000 izatera pasako da.

IGZk arrabots trabagarriak eta partikula esekien eta berotegi efektuko gasen igorpenak murriztuko ditu ere.

Bada beste IGZrik Frantzian?

Bai, Frantziako IGZ guztien zerrenda hemen atzeman dezakezu: Mieux respirer en ville webgunea. Zona bakoitzean dauden arauak ezagutu eta ibilbide baten prestatzeko, Itinériz plataforma ikus ezazu.

Zer egiten dute kolektibitateek eta Euskal Elkargoak beren ibilgailuekin?

IGZren araudia kolektibitateentzat ere da, bai eta Euskal Hirigune Elkargoarentzat eta Mugikortasunen Sindikatuarentzat. Beren ibilgailu multzoa berdetu behar dute eta urteroko beren aurrekontuan gutxiago kutsatzen duten ibilgailuak erostea programatzen dute ibilgailu zaharrenen ordezkatzeko.

Halatan, bada, Euskal Hirigune Elkargoaren Mugikortasunen Sindikatua bere bus multzoa elektrifikatzen ari da. Haietako % 30 baino gehiago dira jadanik elektrikoak eta etengabe ari dira gero eta gehiago izaten. 2032rako % 100 izanen dira elektrikoak.

Mugitzeko zein beste aukera da?

Euskal Hirigune Elkargoa eta Euskal Herri-Aturri Mugikortasunen Sindikatua gero eta bestelako mugitze molde gehiago eskaintzen ari dira. Adibide baterako, talde garraioak hauta ditzakezu edota txirrindaz ibil zaitezke bide laburrak ibiltzeko. Autoan, herri sargietan dituzun aldirietako aparkalekuak erabili ditzakezu ere.

Laguntza behar dut

Igorpen Gutxiko Zonari buruzko zeinahi galderatarako, EUskal Hirigune Elkargoaren zerbitzuengana jo dezakezu, telefonoz 05 59 93 50 62 zenbakira deituz, astelehen, asteazken eta ostiral goizetan, 8:30etik 12:00etara, edo zure mezua honako helbide honetara igori: zfecommunaute-paysbasquefr.

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com