Bizitegi lagundu bat erosi nahi dut

Ipar Euskal Herrian erosteko proiektua duzu eta erosteko dauden laguntza baliabideak eta haiek eskuratzeko irizpideak ezagutu nahi zenituzke? Orrialde honetan atzemanen dituzu zure urraspideetan lagundua izateko argibide baliagarri guztiak.

Eguneratzea:2024ko irailaren 10a

Dauden baliabideak

Ia familien % 70 izan litezke erosketa eskuragarri baterako hautagai. Horretarako bete beharreko baldintza bakarra erosketa mota bakoitzak dituen diru sarreren muga ez gainditzea da.

Aterabide anitz dago: eroste alokairua, Elkartasunezko Egiazko Alokantza (EEA-BRS) edota alokairu apaleko bizitegien (AAB-HLM) Ondarearen Salmenta. Lurraldeko bizitegi lagunduen erakundeek zuzenean saltzeko ere proposa ditzakete bizitegiak, merkartu librean baino prezio apalagoetan. 

Hemen beherean ikus dauden baliabideen xehetasunak eta hautagai izateko baldintzak.

Eroste alokairua (PSLA)

Printzipioa

  • Molde horrek zure eroste proiektua testatzeko aukera ematen dizu. Alokatze aldia 4 urtetaraino luza liteke; arte horretan, alokairua ordainduko duzu (bizitegia erabiltzeko eskubidea), bai eta eroste zati bat ere, zure ekarpena osatuko duena eroste aldira pasako zarenean;
  • Abantaila nagusiak: % 5,5eko BEZa eta 15 urtez funtsen gaineko zergaren dispentsa.

Nork balia dezake?

  • Maila batetik gorako diru sarrerak ez dituztenentzat dira bizitegi horiek; gehienezko diru sarrera hori elkarrekin, bizitegian bizi diren pertsona kopuruaren arabera aldatzen da.;
  • Kontuan hartu behar diren diru sarrerak dira bertan bizi direnetako bakoitzaren zerga agirian ageri den N-2 urteko erreferentziako zerga sarrera;
  • Diru sarrera horiek erreserba kontratuaren sinatzerakoan neurtzen dira, edo, halakorik ez balitz, erosketa alokairuaren kontratuaren sinatzerakoan.

Gainditu behar ez diren diru sarreren gehienezko mugen taula

Hemen behereko taulan, «bikote gazte» ulertzen da bikotea osatzen duten bien adina batuz, gehienez 55 urte besterik egiten ez duen bikotea.

Bizitegia erabiliko dutenen kopurua

A zonako herriak

B1 zonako herriak

B2 zonako eta C zonako herriak

Pertsona bakarra37 581 €37 581 €32 673 €
2 pertsona, inor kargura ukan gabe (bikote gaztea izan ezik)56 169 €56 169 €43 633 €
3 pertsona edo pertsona bakarra + pertsona 1 kargura edo bikote gaztea73 630 €67 517 €52 471 €
4 pertsona edo pertsona bakarra + 2 pertsona kargura87 909 €80 875 €63 347 €
5 pertsona edo pertsona bakarra + 3 pertsona kargura104 592 €95 739 €74 518 €
6 pertsona edo pertsona bakarra + 4 pertsona kargura117 694 €107 738 €83 983 €
Pertsona gehiago bakoitzarengatik13 116 €12 005 €9 368 €

Nola egin dezaket ene eskaria?

Lurraldeko bizitegi lagunduen erakundeen webguneak zuzenean ikus itzazu.

Elkartasunezko Egiazko Alokantza (EEA-BRS)

Printzipioa

  • Elkartasunezko Egiazko Alokantza (EEA-BRS) sinatuz, bizitegia erosten duzu soilik eta lurra Elkartasunezko Funtsen Erakunde (EFE-OFS) bati alokatzen diozu ordain apal batez eta 18 eta 99 urte arteko epe baterako;
  • Bizitegiaren zati eraikia besterik ez duzu erosten; horrek % 20 eta % 40 artean aurrezteko aukera ematen dizu geografía sektorearen arabera;
  • Bizitegia zure eskubidedunei utz diezaiekezu horretarako baldintzak betetzen badituzte. Bestela, Elkartasunezko Funtsen Erakundeak erosiko du berriz.

Nork balia lezake?

  • Maila batetik gorako diru sarrerak ez dituztenentzat dira bizitegi horiek; gehienezko diru sarrera hori elkarrekin, bizitegian bizi diren pertsona kopuruaren arabera aldatzen da.;
  • Kontuan hartu behar diren diru sarrerak dira bertan bizi direnetako bakoitzaren zerga agirian ageri den N-2 urteko erreferentziako zerga sarrera;
  • Diru sarrera horiek erreserba kontratuaren sinatzerakoan neurtzen dira, edo, halakorik ez balitz, erosketa alokairuaren kontratuaren sinatzerakoan.

Gainditu behar ez diren diru sarreren gehienezko mugen taula

Hemen behereko taulan, «bikote gazte» ulertzen da bikotea osatzen duten bien adina batuz, gehienez 55 urte besterik egiten ez duen bikotea.

Bizitegia erabiliko dutenen kopurua

A zonako herriak

B1 zonako herriak

B2 zonako eta C zonako herriak

Pertsona bakarra37 581 €37 581 €32 673 €
2 pertsona, inor kargura ukan gabe (bikote gaztea izan ezik)56 169 €56 169 €43 633 €
3 pertsona edo pertsona bakarra + pertsona 1 kargura edo bikote gaztea73 630 €67 517 €52 471 €
4 pertsona edo pertsona bakarra + 2 pertsona kargura87 909 €80 875 €63 347 €
5 pertsona edo pertsona bakarra + 3 pertsona kargura104 592 €95 739 €74 518 €
6 pertsona edo pertsona bakarra + 4 pertsona kargura117 694 €107 738 €83 983 €
Pertsona gehiago bakoitzarengatik13 116 €12 005 €9 368 €

Nola egin dezaket ene eskaria?

Lurraldeko bizitegi lagunduen erakundeen webguneak zuzenean ikus itzazu.

AAB-HLM ondarearen salmenta

Printzipioa

Lurraldeko bizitegi lagunduen zenbait erakundek salmentan eskaintzen dituzte bizitegi lagunduen beren multzoko bizitegiak. Urraspide hori noiz edo noizekoa besterik ez da. 

Nola egin dezaket ene eskaria

Lurraldeko bizitegi lagunduen erakundeen webguneak zuzenean ikus.

Ohiko galderak

Bizitegi lagundu bat erosteko eskaria egin diezaioket bizitegi lagunduen erakunde bati alokairurako eskaria bidean badut?

Bai. Bizitegi lagundu baterako eskaria bidean ukan nola ez, noiznahi egin dezakezu bizitegia erosteko eskaria egin.

Alokairu bidezko bizitegi lagundu batean naiz jadanik, ene bizitegia erosteko eskaria egin nezake?je faire une demande d’acquisition de mon logement ?

Bai, bi urtetik gora badaramazu alokairu horretan. Bizitegi lagunduen zure erakundeak bi hilabete ditu zure eskaria onartu edo ukatzeko.

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com