« Encan » hiri-antolaketaren proiektua Ziburun

Demokrazia parte-hartzaileko prozesu zabal bat abiatu da Ziburuko Encan gunea antolatzeko proiektuaren inguruan. Prozesu horrek hautetsiei, arkitektoei eta diseinatzaileei lagundu behar die 6 hektarea baino gehiagoko etorkizuneko gunearen itxura marrazten. Orrialde honetan proiektuaren aitzinamendua segi dezakezu eta bere lanketan parte hartu.

Eguneratzea:2024ko azaroaren 24a

« Gidoien azterketa » ateleria – Encan-aren hiri antolamendu proiektua

Aitzineko atelerien karietara (gazteak eta programista) apailatu plano guziak berriz landu ditu ikerketa taldeak, lau antolamendu gidoi jalgiaraziz. Biztanleak hauen berri hartzera eta eztabaida eramatera gomitatuak dira, heldu diren martxoaren 24 eta 25ean, kontzertazio aldi baten kari.  Beti taldeka, gidoi hauek aztertzea proposatuko zaie biztanleei, egokiena finkatzeko! 

Ateleriak, heldu diren martxoaren 24 eta 25ean, 18:30etatik 21:00etara antolatuak dira.

  • Martxoaren 24an astelehenarekin: Errekoleten kaperan, 2 François Turnaco Kaian, Ziburun (Y aller)
  • Martxoaren 25ean asteartearekin: parropiako gelan, 41 Pocalette karrikan, Ziburun (Y aller)

Ateleria urririk da. Publikoaren harrera 18:15etatik aitzina eginen da. Janari mahaia eskainia izanen da ateleriaren denboran.

Haurrak ongi etorriak! Hargune esparru bat, animatzaile baten ardurapean, aurreikusia da 3 urte goragoko haurrentzat. 3 urte petiko haurrak haien burasoen ardurapean egonen dira.

Proiektua

Encaneko gunea, Ziburuko Urdazuri ibaiaren hegian kokatua, eskualdearen garapen industrialaren lekuko bizia da. Aspaldian, intaz osatua zen eremu honetan Errekoletoen baratzeak baizik ez zeuden; XVII. mendean, fraideek lantzen zituzten lur guti horiek. XIX. mendean, trenbidearen garapenaren eta itsas harresien eraikuntzaren ondorioz, Ziburuko herriaren industrializazioa handituz joan zen. Arrantza, ekonomia joria zena orduan, sardinari eta atunari buruz bideratu zen, eta, hala, portua puntu minbera bilakatu zen, eta auzoa kontserba industriaren bihotza.

Desindustrializazio progresiboaren eta 1997an azken kontserbategiak hestearen ondorioz, auzoaren bizitasuna apaldu zen.

Alta, Encanen gauza anitz daude jokoan, bereziki hirigintzari, etxebizitzari eta demografiari dagokienez. Izan ere, sektore horren antolaketak aukera ematen du lotura berriak irudikatzeko Urruñako herriaren ekialdeko zerrendaren eta Donibane Lohizuneko mendebaldeko sartzearen artean.

Munta handiko eragiketa horrek, elkargo-interesekoa izanik, herritarren honako behar hauei erantzun behar die: etxebizitza helgarriak, enpleguak eta jarduera ekonomikoak, mugikortasun-azpiegiturak, eremu publikoak, zerbitzuak eta saltokiak.

Lankidetza oinarri

2015etik, Ziburuko herriak identifikatu zuen Encan sektorea hiria berritzeko azken leku egokietarik bat bezala, auzoak berezko dituen zenbait muga izanik ere: topografia, trenbideak, errepideak, portua, Urdazurik gainezka egiteko arriskua eta itsasoaren uholde arriskua. Ekimen publikoko proiektu bat abiatzeko urratsak egitea erabaki zuen Herriko Etxeak, antolaketa operazio orokor bat posible egiteko.
Aurten, 2024an, Encan auzoak bere itxuraldaketaren urrats erabakigarri bati ekin dio, hiri-programazioaren azterketa hastearekin. Atelier d’Urbanité Roland Castrok zuzentzen duen aholkulari taldea hobetsi da azterketa hori egiteko. Mugikortasunen Sindikatuak eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduak ere parte hartzen dute azterketa horretan.
Aldi berean, demokrazia parte-hartzaileko prozesu zabal bat abiatzen da, hautetsiei, arkitektoei eta diseinatzaileei etorkizuneko gunearen itxura marrazten laguntzeko. Informazio-, hausnarketa-, erakusketa-, trukada- eta ekarpen-hitzordu garrantzitsuek markatuko dute diseinu-prozesu osoa.

Urrats nagusiak

  • Encaneko hiri-proiektua onargarria izatea, elkargo-intereseko antolaketa-eragiketa mistoen parte gisa - Elkargo Kontseiluaren 2020ko otsailaren 22ko erabakia;
  • Antolamendu Gibelatuko Eremu bat onartzea, AGE Encan 2 izenekoa (frantsesez ZAD l’Encan 2) - Elkargo Kontseiluaren 2021eko ekainaren 19ko erabakia;
  • Interes Publikokoa Deklaratua izatea - Prefeturaren 2023ko ekainaren 2ko erabakia;
  • 2024tik 2026ra: gidaliburu-planoaren idaztea, biztanleekin eta erabiltzaileekin hitzartuz.

Hitzartzea

Ziburuko Herriko Etxeak eta Euskal Hirigune Elkargoak demokrazia parte-hartzaileko prozesu zabal bat abiatu nahi izan dute proiektu hau lantzeko.

Inkesta

2024ko urriaren 11, ostirala : lekuan bertan egindako inkesta

2024ko urriaren 11tik azaroaren 6ra : lineako inkesta

Gunearen bisita, memoriaren gaiari buruz

2024ko urriaren 12a, larunbata, 10:30etik 12:30era

Nahien biltzeko tailerra

Azaroaren 5a, asteartea, 18:30etik 21:30era
Biltzeko tokia: Ziburuko Errekoletoen komentuko kapera

Azaroaren 14an, osteguna, 18:30etik 21:30era

Biltzeko tokia: Ziburuko Jean Poulou gunean

Programistaren tailerra

Abenduaren 16an (astelehena) eta abenduaren 17an (asteartea) 18:30etik 21:30era, Ziburuko Errekoletoen komentuan.
Parte-hartzaileak urbanista programistaren larruan sartzera gomitatuak ziren! Zehazki, 16 taldeek etorkizuneko auzoaldearen planoa marraztu dute, proiektuaren hertsadura geografikoak, materialak, teknikoak kontuan hartuz, eta beste taldeei aurkeztu eta beren antolamenduaren egokitasuna sinetsarazi behar zieten!
16 antolamendu-proposamenak biltzen dituen tailer-bilduma telekarga dezakezu azpi honetan.

Telekargatzekoa

«Gazteen» tailerra 

Tailerra otsailaren 26an (asteazkena) iragan zen, 14:00etatik 16:00etara, Ziburuko mediatekan. 
11 eta 20 urte arteko 10 gazte mobilizatu ziren.
Saioa, auzoaldeko bisita komentatu batekin hasi zen. Ondotik, mediatekara itzuli ondoan, tailerraren testuingurua azaldua izan zaien: proiektuaren perimetroa eta jokagaiak, proiektu urbanistiko baten diseinuaren inguruko elementu pedagogikoak eta elkarrizketa-urratsa azaldu zizkieten gazteei.
Hauek, ondotik, taldean, Encan proiektuari buruz zuten ikuspegia adierazi zuten.
Gazteek proposatu dituzten proiektuaren 3 ikuspegiak biltzen dituen tailer-bilduma telekarga dezakezu azpi honetan.
 

Telekargatzekoa

« Gidoien azterketa » ateleria – Encan-aren hiri antolamendu proiektua

Aitzineko atelerien karietara (gazteak eta programista) apailatu plano guziak berriz landu ditu ikerketa taldeak, lau antolamendu gidoi jalgiaraziz. Biztanleak hauen berri hartzera eta eztabaida eramatera gomitatuak dira, heldu diren martxoaren 24 eta 25ean, kontzertazio aldi baten kari.  Beti taldeka, gidoi hauek aztertzea proposatuko zaie biztanleei, egokiena finkatzeko! 

Ateleriak, heldu diren martxoaren 24 eta 25ean, 18:30etatik 21:00etara antolatuak dira.

  • Martxoaren 24an astelehenarekin: Errekoleten kaperan, 2 François Turnaco Kaian, Ziburun (Y aller)
  • Martxoaren 25ean asteartearekin: parropiako gelan, 41 Pocalette karrikan, Ziburun (Y aller)

Ateleria urririk da. Publikoaren harrera 18:15etatik aitzina eginen da. Janari mahaia eskainia izanen da ateleriaren denboran.

Haurrak ongi etorriak! Hargune esparru bat, animatzaile baten ardurapean, aurreikusia da 3 urte goragoko haurrentzat. 3 urte petiko haurrak haien burasoen ardurapean egonen dira.