« Gidoien azterketa » ateleria – Encan-aren hiri antolamendu proiektua

Bi trukada gaualdi Encan auzotegi berritua antolatzeko. Auzotegi honen antolamenduaren gidoi desberdinez haien iritzia emanen dute biztanleek. Ateleria urririk. Janari mahaia urririk eta hargune esparrua 3 urte petiko haurrentzat.

Eguneratzea:2025ko martxoaren 25a

Hasiera data 2025ko martxoaren 24a amaiera data 2025ko martxoaren 25a

Ziburu

Gratuit. Sur inscription.

En Français

Aurkezpena

Aitzineko atelerien karietara (gazteak eta programista) apailatu plano guziak berriz landu ditu ikerketa taldeak, lau antolamendu gidoi jalgiaraziz. Biztanleak hauen berri hartzera eta eztabaida eramatera gomitatuak dira, heldu diren martxoaren 24 eta 25ean, kontzertazio aldi baten kari.  Beti taldeka, gidoi hauek aztertzea proposatuko zaie biztanleei, egokiena finkatzeko! 

Ateleriak, heldu diren martxoaren 24 eta 25ean, 18:30etatik 21:00etara antolatuak dira.

  • Martxoaren 24an astelehenarekin: Errekoleten kaperan, 2 François Turnaco Kaian, Ziburun (Y aller)
  • Martxoaren 25ean asteartearekin: parropiako gelan, 41 Pocalette karrikan, Ziburun (Y aller)

Ateleria urririk da. Publikoaren harrera 18:15etatik aitzina eginen da. Janari mahaia eskainia izanen da ateleriaren denboran.

Haurrak ongi etorriak! Hargune esparru bat, animatzaile baten ardurapean, aurreikusia da 3 urte goragoko haurrentzat. 3 urte petiko haurrak haien burasoen ardurapean egonen dira.