Bizitegia berritu ezazu: Bizilekuaren eta Energiaren Etxeak bizitza errazten dizu!
Aiseago bizi zaitezen, eta energia fakturak murriztu edo bizitegiak dituzun beharretara egokitu ditzazun, Bizileku eta Energiaren Etxea lagun duzu. Baionan eta Donapaleun kokaturik, bai eta Ipar Euskal Herri osoan zehar jende hartze saioak eginez, zure proiektuetan laguntzen zaitu pertsonalizaturiko aholkuekin, errazturiko urraspideekin eta diruzko laguntza egokiekin.
Eguneratzea:2025ko apirilaren 9a

Bizilekuaren eta Energiaren Etxeari esker, inoiz baino errazagoa da bizitegia berriztatzea! Jabe bazara, nola alokatzaile edo jabekide, Bizilekuaren eta Energiaren Etxea duzu bizitegia berriztatzeko solaskide egokiena. Euskal Herrian den «Espace Conseil France Rénov’» deitu aholku gune bakarra da Bizilekuaren eta Energiaren Etxea eta urririk eskaintzen dizu zure beharretara egokituriko laguntza. Zure bizitegiaren energia emaitza hobetu nahi baduzu, edo bertan luzeago bizi ahal izateko bizitegia egokitu nahi baduzu edota ukan zenitzakeen laguntzak aztertu, hor dituzu aholkulariak gidatzeko prest.
Hitzordua telefonoz edo e-postaz har ezazu eta 72 orenen buruan solasaldi pertsonalizatua ukanen duzu bizileku edo energia aditu batekin edo termikari batekin. Zure lanen alde tekniko, administrazioko edota diruztapenetakoei buruzko aholkuak jasoko dituzu eta labeldun profesionalengana bideratuko zaituzte.
Dituzun beharretara egokituriko diruzko laguntzak
Euskal Elkargoak aktiboki sostengatzen ditu emaitza oneko berriztapen orokorrak. Zure lanek A edo B energia etiketa eskuratzeko aukera emanez gero, zeuk deus ordaintzekorik ez izateraino hel zaitezke zure diru sarreren arabera.
Bizilekuaren eta Energiaren aholkulariek dauden baliabideak ahal beste baliatzen lagunduko dizute ere: zerga kredituak, energia sariak edota mailegu abantailatsuak. Proiektu bakoitza artaz aztertzen dute dauden diruztapen guztiak ahal beste baliatu ahal ditzazun.
Eta bizitegi lagundu baten xerka bazara?
Bizilekuaren eta Energiaren Etxea ez da horretan bakarrik geratzen! Bizitegi lagundu baten xerka direnak laguntzen ditu ere urraspide orotan: eskaria erregistratu eta dosierraren jarraipena egiten du bizitegia eman arteko guztian.
Bizitegia berriztatzea, planetaren alde aritzea da ere.
Bizitegi diren eraikinak Ipar Euskal Herrian igortzen diren berotegi efektuko gasen % 13ren iturburu dira, hau da, hirugarren igorleak dira garraioen eta laborantzaren ondoren. Haien energia eraginkortasuna hobetuz, lurraldeak - % 20ko beherapena aurreikusten du 2030rako eta - % 73koa 2050erako. Bizilekuaren eta Energiaren Etxearekin batera har ezazu parte talde ahalegin honetan!
Informazio baliagarriak
Asteartetik ostiralera, 9:00etatik 12:00etara eta 13:30etik 17:30era, bai eta hileko lehen larunbatean, hitzordua hartuz gero.
Telefonoa: 05 59 44 77 80
E-helbidea: maison.habitatcommunaute-paysbasquefr
→ Baionan: Harispe Marexalaren hiribidea 3
→ Donapaleun: Elizako Karrika 1

Jende hartze saioak ere antolatzen dira lurraldean zehar, baina bakarrik hitzordua hartuz gero
- Bardozen (France Services Etxea Eihartzea)
Bidaxuneko errepidea 199
Hileko lehen asteartean, 9:00etatik 12:00etara - Maule-Lextarre (France Services Etxea)
Barenne haurrideen karrika 14
Hileko lehen ostiralean, 9:00etatik 12:00etara - Donibane Garazin (France Services Etxea)
Artzainen karrika 1
Hileko lehen asteazkenean, 9:00etatik 12:00etara - Donibane Lohizunen (GEUZ/France Services Etxea)
Agosti Xaho karrika 1
Hileko bigarren ostiralean, 9:00etatik 12:00etara - Hazpanen (Hazparneko Lurralde Eremua)
Francis Jammes karrika 54
Hileko hirugarren ostegunean, 9:00etatik 12:00etara - Itsasun (Errobi Lurralde Eremua)
561 Errobi Lan Eremuko bidea
Hileko hirugarren ostegunean, 14:00etatik 17:00etara
Orain
Klima larrialdia: 3 galdera Dominique Bourg filosofo eta ekologistari
2025ko martxoaren 10a

2025ean 10 urririkako ibilaldi mendi laguntzaile batekin
2025ko urtarrilaren 22etik 2025ko abenduaren 19ra
