Alokatzeko bizitegi lagundu baten xerka naiz

Ipar Euskal Herrian bizitegi lagundu baten eskaria egin nahi duzu edo egina duzun eskariaren nondik norakoaren berri ukan? Nola egin azalduko dizugu!

Eguneratzea:2024ko azaroaren 12a

Nork eska lezake bizitegi lagundu bat?

Alokatzeko bizitegi lagunduak alokairu apaleko bizitegiak dira eta maila batetik gorako diru sarrerak ez dituztenentzat dira; gehienezko diru sarrera hori elkarrekin, bizitegian bizi diren pertsona kopuruaren arabera aldatzen da.

Kontuan hartu behar diren diru sarrerak dira bertan bizi direnetako bakoitzaren zerga agirian ageri den N-2 urteko erreferentziako zerga sarrera, edo N-1 urtekoa, diru sarrera hori N-2 urtekoa baino gutxienik % 10 apalagoak bada.

Senitarteen diru sarreren kalkuluari buruzko xehetasun orotarako, honako hau kontsulta dezakezu: 1987ko uztailaren 29ko agindua.

Bizitegi lagunduen motaren arabera hautagai izateko gehienezko diru sarrera mugen taula (2024 urterako mugak)

Hemen behereko taulan, «bikote gazte» ulertzen da bikotea osatzen duten bien adina batuz, gehienez 55 urte besterik egiten ez duen bikotea.

Senitartearen osaera

GAML-PLAI bizitegia

GLAM-PLUS   bizitegia

 AML-PLS bizitegia

Pertsona bakarra     12 452 €    22 642 €    29 435 €
2 pertsona, inor kargura ukan gabe (bikote gaztea izan ezik)     18 143 €    30 238 €    39 309 €
3 pertsona edo pertsona bakarra + pertsona 1 kargura edo bikote gaztea     21 818 €    36 362 €    47 271 €
4 pertsona edo pertsona bakarra + 2 pertsona kargura     24 276 €    43 899 €    57 069 €
5 pertsona edo pertsona bakarra + 3 pertsona kargura     28 404 €     51 641 €    67 133 €
6 pertsona edo pertsona bakarra + 4 pertsona kargura     32 010 €    58 200 €    75 660 €
Pertsona gehiago bakoitzarengatik        3569 €       6492 €       8440 €

GAML-PLAI, GLAM-PLUS, AML-PLS, zer da hori?

Bizitegi lagundurako ene eskaria egitea

Ipar Euskal Herrian bizitegi lagundua eskatzeko, bi bide dituzu.

  1. Internet bidez zure eskaria  “Ma demande de logement social” webgunean eginez (webgune hori ez da pantaila irakurgailua bezalako teknologia laguntzako sistemekin bateragarria);
  2. Bizitegi lagunduen erakunde baten agentzia batean edo erregistratze leihatil batean. Hemen duzu Ipar Euskal Herriko bizitegi lagunduen erakundeen eta erregistro leihatilen zerrenda.

Eskariari nortasun agiri baten kopia (nortasun txartela, pasaportea edo arauetan zarela ziurtatzen duen egonaldi baimena) lotu behar diozu.

Adierazpen dokumentu baten kasuan, garrantzitsua da zure eskariaren edukia zure egoeraren isla izatea.

Ene eskariaren jarraipena

  • Eskaria egin duzunetik gehienez hilabeteko epean, bizitegi lagundu baterako egin duzun eskaria baieztatzen duen agiria jasoko duzu. Halatan, zure eskaria lurraldeko bizitegi lagunduen erakunde guztiek ikus dezakete. Dokumentu gehiago eska diezazukete eskarian aipatu dituzun elementuen arabera.
  • Zure eskarirako egoki den bizitegirik balitz, lurraldeko bizitegi lagunduen erakunde batek azter lezake Bizitegien Esleitzeko eta Bizitegien Erabileraren Azterketarako Batzordean (CALEOL). Batzorde horren kideek honako hauek ordezkatzen dituzte: arrandan emailea, alokatzaileak, prefeta, Euskal Elkargoaren lehendakaria, bizitegia dagoen herriaren auzapeza. Xehetasun gehiagorako, batzordeen araudiak eta esleipen gutunak ikus ditzakezu bizitegi lagunduen erakundeen webguneetan.

Bizitegi lagundu bati ezetz erraten dioten hautagaiek zailago ukan dezakete gero, eskari berriak egitean.

Ez bazaizu bizitegirik esleitu, urtero berritu behar duzu bizitegi lagunduaren eskaria, egin zenuen dataren urteurrena baino 2 hilabete lehenago. Zure senitartean gerta litekeen aldaketaren berri eman behar duzu ere.

Bizitegi lagundu baten eskaria egiteko etapak bideoan

Hemen behereko bideogidak urratsez urrats lagunduko zaitu zure urraspidetan.

Votre demande de logement social, pas à pas en vidéo
Transcription textuelle

[Voix off]

[L'Union Sociale pour l'Habitat - Les HLM, habiter mieux, bien vivre ensemble]
[République française, Ministère du logement et de l'habitat durable]

Votre demande de logement social pas à pas

Vous voulez faire une demande de logement social ?

[1. Déposez votre demande]

Pour cela, vous pouvez remplir et déposer votre demande en ligne sur www.demande-logement-social-gouv.fr ou bien vous rendre dans l'un des 3400 guichets.

Quel que soit le moyen utilisé, vous devrez, pour remplir votre demande, répondre à quelques questions.

Vous devez préciser :

  • le nombre de personnes qui vont vivre dans le logement,
  • les revenus du foyer, et
  • votre situation professionnelle.

Il faut aussi mentionner les raisons de votre demande d'un logement social.

Par exemple : 

  • parce que vous êtes éligible et que les revenus de votre foyer sont inférieurs aux plafonds ;
  • parce que votre situation familiale évolue à cause d'un logement insalubre, trop petit ; ou
  • inadapté pour cause d'handicap ou de perte d'autonomie ; ou
  • parce que vous êtes dans une situation financière fragilisée.

[Demande déposée]

[2. Enregistrement de votre demande]

Au plus tard un mois après avoir déposé votre demande, vous recevez une attestation par courrier ou par mail qui confirme :

  • l'enregistrement de votre demande de logements,
  • sa date, et
  • votre numéro d'enregistrement.

Ce numéro est à conserver précieusement car il vous servira pour toutes vos démarches en ligne ou en guichet.
Si votre situation familiale ou professionnelle évolue, par exemple, vous pourrez modifier votre demande à tout moment grâce à ce numéro.

[3. Renouvellement de votre demande]

Tant que vous n'avez pas de logement, un mois avant la date anniversaire de votre enregistrement, vous recevrez un courrier, un e-mail ou un SMS vous avertissant que vous devez renouveler votre demande.

En ligne en guichet ou par courrier, cette démarche est indispensable pour maintenir votre demande valide et conserver votre ancienneté.

[4. Diffusion de votre demande]

Une fois votre demande enregistrée, elle est automatiquement diffusée à tous les organismes de logement social du département.

À ce stade, aucune démarche de votre part n'est nécessaire.

[5. Complétez votre dossier]

Si un organisme de logement social dispose d'un logement libre qui correspond à votre demande, il vous contacte afin de compléter votre dossier avec les pièces justificatives obligatoires.

Pour transmettre vos pièces justificatives, quatre possibilités s'offrent à vous :

  1. Vous pouvez transmettre les pièces photographié depuis l'application mobile officielle “Ma demande” grâce à l'appareil photo de votre smartphone ; ou
  2. Importer les documents scannés dans votre dossier en ligne sur www.demande-logement-social-gouv.fr ; ou encore
  3. Envoyer les documents par courrier sans oublier de joindre la photocopie de votre attestation d'enregistrement ou de renouvellement qui mentionne votre numéro d'enregistrement. Le pli est à transmettre au service de numérisation ; ou enfin
  4. Déposer les photocopies au guichet de cet organisme.

[6. Examen des dossiers]

Le bailleur sélectionne ensuite trois dossiers sur la base de critères prioritaires :

  • la situation du ménage,
  • le type de logement, et
  • l'ancienneté de la demande.

Il soumet ces trois dossiers à la Commission d'attribution des logements (la CAL).

En plus de l'organisme de logement social, la CAL est composée de :

  • la commune,
  • d'associations d'insertion et de locataires, et
  • éventuellement de l'État s'il le souhaite.

Cette commission étudie alors chaque dossier et attribue le logement sur la base des mêmes critères prioritaires [la situation du ménage, le type de logement, et l'ancienneté de la demande].
Les décisions sont prises à la majorité.

[7. Proposition d'un logement]

Quand la CAL sélectionne votre dossier et vous propose un logement :

  • soit vous le refusez et votre demande reste valable jusqu'à sa date de renouvellement (dans ce cas, votre dossier risque d'être pénalisé pour une nouvelle proposition de logement) ;
  • soit vous l'acceptez ; vous signez un bail et devenez locataire (votre dossier de demande est clos).

[Récapitulatif des étapes :

  1. Déposez votre demande,
  2. Enregistrement de votre demande,
  3. Renouvellement de votre demande,
  4. Diffusion de votre demande,
  5. Complétez votre dossier,
  6. Examen des dossiers,
  7. Proposition d'un logement.]

Pour déposer votre demande de logement social, choisissez la simplicité, choisissez internet.

Bazenekien?

  • 10 langile baino gehiagoko sektore pribatuko enpresa bateko langilea bazara (50 langile eta hortik gora laborantza sektore pribatuaren kasuan), ACTION LOGEMENT (enpresaren % 1 erakundea) deitu bizitegi erreserbatuak ukan ditzakezu. Behin bizitegi lagunduaren zure eskaria baieztatu dizutenean, eskari berri bat erregistra ezazu AL’IN plataforman.
  • 30 urtez pekoa bazara eta lanean, ikasle langile, lanbide formakuntzan, egonaldian edo proiektu bat daramen ikaslea, ostatatze eskaria egin diezaiokezu Ipar Euskal Herriko Langile Gazteen Etxeari (LGE-FJT).

Ohiko galderak

Nola jakin bizitegi lagunduen zein eskaintza dauden Ipar Euskal Herrian?

Egun ez dago lurraldean eskuragarri dauden bizitegien zerrenda eguneraturik. Eskuragarri diren eskaintza guztien edo batzuen berri izateko, honako hauek kontsulta itzazu:

  • bizitegi lagunduen erakundeen webguneak
  • BIENVEO webgunea. Nazio lurralde osoan bizitegi lagunduen erakundeek adierazi dituzten eskaintzak biltzen ditu
  • AL’in plataforma enpresaren % 1 delakoa balia dezaketen langileentzat

Noiz biltzen dira bizitegi lagunduen esleitzeko batzordeak?

Bizitegi lagunduen erakunde publikoen esleipen batzordeak «CALEOL» ahal bezainbestetan biltzen dira berralokatzeko bizitegiak edo bizitegi berriak esleitzeko. Antolatze moldeak erakunde bakoitzaren administrazio batzordeak ezartzen ditu eta barne araudi batean sartuak dira; linean ikus liteke barne araudi hori erakunde publiko horien webguneetan.

Nire dosierra aztertzeko deitu naute, noiz bisita ahalko dut bizitegia?

Bizitegiaren bisita ez da Eraikuntzaren eta Bizitegien Kodean arautua eta esleipen batzordearen bilkuraren aitzinetik edo ondoren egin liteke, erakundeen arabera. Bizitegi berrien esleipenen kasuan, esleipen batzordea bizitegia eman baino hainbat hilabete lehenago biltzen denez, erakunde esleitzaileak ezin du bisitarik antolatu (eredu apartamentua izan ezik), eta, hartara, bizitegiaren onartzea plano gainean eginen da.

Ezetz erran diezaioket AAB-HLM bati?

Lurraldean bizitegi lagunduen eskari anitz denez, AAB-HLM baterako proposamen bat jasotzea xantza bat da jadanik. Halarik ere, erran dakioke ezetz bizitegi bati. Idatziz azaldu beharko diozu erakunde esleitzaileari zergatik errefusatzen duzun: alokairu goregia, hedadura desegokia, ingurumen desegokia…

AAB-HLM erakunde bat ez da higiezinen agentzia bat eta zure beharretarako eta zure diru ahaletarako egoki den bizitegiari ezetz errateak ondorioak lekarzkizuke. Zure dosierrari lehentasun gutxiago eman lekioke bai eta dosierra hainbat hiletan gelditu ere.

Bizitegi proposamen bat egin didate, zein epetan behar dut onartu edo errefusatu?

10 eguneko epea duzu bizitegiaren proposamena jasotzen duzun egunetik zure erantzuna emateko. Bizitegi baten errefusatzea idatziz motibatu behar da. Emaniko epean erantzun ezean, errefusatutzat hartuko da.

Bizitegi lagndu batera sartuz, FLK-CAF/LGM-MSA laguntzak jaso nitzake?

AAB-HLM bizitegi gehienek laguntza baterako eskubidea ematen dute. Erakunde esleitzaileak lagun zaitzake dagokion erakundearen aitzinean eskubidea irekitzeko urraspidean.

Bizitegirako laguntza bizitegia alokatzen dizun erakundeari ordainduko zaio zuzenean eta zure hileko alokairutik kenduko zaizu.

Zein gastu egin beharko dut lekura sartzean?

Bizitegi lagundu batera sartzean ez duzu ez agentzia gasturik ez eta dosier gasturik.

Alokantza sinatzerakoan, kargarik gabeko hilabeteko alokairu baten adinako kopurua eman dezazun eskatuko zaizu, berme gisa. Jariakinen kontagailuen irekitzeari loturiko gastuak ordaindu beharko dituzu, noski.

Multzo pribatuko bizitegietan ez bezala, alokairua hilaren bukaeran ordainduko da.

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com