Dominique Bourg jaunaren ezohiko hitzaldia: klima-larrialdia ulertu arazoari hobeki lotzeko

Euskal Hirigune Elkargoak Dominique Bourg filosofo eta ekologista errezibituko du poz handiz, klima-larrialdiari buruzko hitzaldi engaiatu baterako. Zatozte martxoaren 12an, 17:45ean, Baionako Arteen Hirira, denei irekitako topaketa baterako (urririk).

Eguneratzea:2025ko otsailaren 20a

2025ko martxoaren 12a

Baiona

Aurkezpena

KLIMA astea kari abiatutako mobilizazioaren harira, non lurraldeko 200 bat eragile klimaren alde engaiatu baitira, ekitaldi horrek ekintzarako gogoeta une egokia izateko xedea du. Ingurumenaren arloko aditu gisa ezagutua den Dominique Bourg jaunak ohartze kolektibo baterako oztopoak eta klima-politiketarako eragozpenak aipatuko ditu.

Klima-larrialdia: ukatzea gainditu arazoari lotzeko izendatutako hitzaldiak funtsezko gaiak aipatuko ditu: zergatik ukatzeak dirauen froga lehergarriengatik ere? Zer dira klima-aldaketak dakartzan arrisku konkretuak gure gizarteen gainean? Nola bihurtu hitzaldiak ekintza baikor? 

Hitzaldiaren ondotik, publikoarekin eztabaida une bat izanen da baita izenpetze saio bat ere, Baionako La rue en pente liburu saltegiarekin partaidetzan antolatua.

Pentsalari bazterrezina

Lausanako unibertsitateko ohorezko irakaslea den Dominique Bourg gaur egungo gogoeta ekologikoaren norki ospetsua da. 2005eko Ingurumenaren Gutunaren apailatzean parte hartu du eta Nicolas Hulot Fundazioaren kontseilu-burua izan da 2018. urtea arte. Idatzi duen azken liburuak, Dévastation, La question du mal aujourd’hui” (Suntsitzea, Gaizkiaren gaia gaur egun), gaurko larrialdien azterketa zorrotza eskaintzen du.

Erronka klimatikoak ulertzeko eta maila indibidual eta kolektiboan arazoari lotzeko inspiragarria den hitzaldi hori ez huts egin.

Mintzaldiaren iragatea

  • 17:45:  Irekitzea eta publikoaren errezibitzea
  • 18:00:  Jean-René Etchegaray, Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakariaren eta Martine Bisauta, Trantsizio Ekologikoaren eta energetikoaren ardura duen Euskal elkargoko Lehendakariordearen sar-hitzak
  • 18:20:  Dominique Bourg-en mintzaldia
  • 19:10 : Publikoaren eskaerak
  • 19:45 – 20:30: Eskaintza-saioa, « La rue en pente » liburu-saltegiarekin.

Izen emate

Izen emateak Euskal Elkargoaren webgunean heldu den martxoaren 11 arte (Frantsesez)

Zure datu pertsonalen erabilera

Inprimaki honen bitartez ematen dituzun datu pertsonalak Euskal Hirigune Elkargoak ditu tratatzen, tratamenduaren arduraduna baita, eta zure eskaerari erantzuteko bidea eskainiko digute. Argibide gehiago, besteak beste zure eskubideei buruz, eskuragarri daude gure Konfidentzialtasun Politikan.