Ostreopsis alga
Ostreopsis algaren berri izan duzu eta honek agertzen dituen lanjerez eta hartu beharreko babes neurriez gehiago jakin nahi duzu? Orrialde honetan aholku praktiko guziak ematen dizkizugu.
Eguneratzea:2024ko azaroaren 22a
Garrantzitsua
ANSESak haren gomendio txostena argitaratu zuen 2023ko ekainaren 20an. Ez dira oraindik bainu eremuak kudeatzen dituen arautegian sartuak. Baina gomendio horietarik gehienak euskal itsasbazterrean plantan dira jadanik. Euskal Elkargoa gomendioez harago doa eta lagin hartzeetan presente diren espezieak, hauen artean ovata zelula toxikoa, identifikatzea eta hauen proportzioa neurtzea ahalbidetzen duen molekulak analizatzeko metodoa erabiltzen du.
Gogoan atxikitzeko funtsezkoa
- Ostreopsisa gizakiaren begiz ikustea ezinezkoa den alga da.
- 2021eko udan kopuru handian agertu zen euskal kostaldean.
- Gehienetan gaizgabeak diren ORL, arnasketa edo larruko nahasmenduak eragin ditzake.
- Alerta egoera kasuan, pertsona ahulek bainatzea edo itsasbazterrean ibiltzea saihestu behar dute.
- Hondartzatik itzultzean dutxa bat hartzea gomendatzen da (gorputza eta burua).
- Euskal itsasbazterrean segimendu eta prebentziorako baliabidea plantan da.
- 2022an abian ezarri zen ikerketa programa batek fenomenoa ulertzea du xede, arauzko mugak finkatzeko gisan.
Ostreopsisa zer da?
Ostreopsisa, itsasbazter arrokatsuetako ur bero eta lasaietan ugaritzen den begiz ikustea ezinezkoa den mikro-alga bat da. Euskal kostaldean kopurua handian 2021eko udan agertu zen. Ostreopsisaren kontzentrazioa handia delarik, marroi koloreko ekai gelatinatsu metak ikus daitezke ur azalean edo arroka eta makro-algetan. Ondotik, ostreopsisak ekoizten dituen toxinak itsas langarretan sakabanatzen dira eta bainulariak hunki ditzakete baina baita itsasbazterrean den jendea ere.
Zein dira osasunerako arriskuak?
Ostreopsis mikro-algarekin bainuaren edo itsas langarren arnaste bidez kontaktuan diren pertsonek eskuarki gaizgabeak diren sintomak ager ditzakete, honakoak bezalakoak:
- eztula edo zintzurreko mina;
- muki edo malkoak;
- sudurreko odoljarioa;
- arnasteko traba;
- sukarra, dardara eta giharretako mina;
- buruko mina, gohaindura;
- edota larruko jauzteak.
Sintoma horiek, epe motzean izan bada ere, toxinarekin harremanetan egon eta 6 orenen barnean agertzen dira, eta eskuarki 3 eta 4 egunen artean desagertzen dira, ondorio txarrik gabe
Oharra: sintomen kopuru eta iraupena emenda daitezke Ostreopsisarekin erregularki harremanetan den jendearentzako.
Nola jokatu?
- Hondartzatik itzultzean, dutxa har ezazu (gorputza eta burua)
- Arrantzatu ondoren, jan aitzin arrain guziei (txikiei ere) erraiak ateratzea eta eremu horretatik datozen itsasoko beste produktuak (moluskuak, oskoldunak) ez kontsumitzea gomendatzen da
- Kontzentrazio handia den kasuetan, pertsona ahulak (ORL, biriketako - asma, bronkitis kroniko, alergia, eritasun kardiobaskular - hipertentsio, arritmia, istripu zerebrobaskular - diabetes, etab. Aurrekariak dituztenak) ez dira itsasoan eta inguruetan ibili behar.
- Sintoma gogorarazleak agertzen dituzten pertsonek (arnasteko traba nabarmena, giharretako mina eta dardara luzeak) medikutara joan behar dute Ostreopsisarekin kontaktuan egon direla adieraziz. 15 (SAMU) zentroak hil ala biziko larrialdi egoeran baizik ez dira deitu behar. Ez ohiko sintomarik den kasuan, pozoinen kontrako zentroa 05 56 96 40 80 zenbakira dei daiteke.
- Medikuek, diagnostikatu duten kasua Akitania Berriko EOAri (fr. ARS) jakinarazteko seinalamendu fitxa bat betetzen dute eta, gisa horretan, segimendua denbora errealean egitea ahalbidetzen dute. Fitxa hori eskuratu ez duten medikuek posta elektroniko bidez eska dezakete.
- Haien aktibitatearen barnean ustez toxinekin harremanetan egoteagatik sintomak agertuko lituzketen itsasbazterreko profesionalek Laneko Osasun zerbitzuarekin harremanetan sartu behar dute. Langilea bazara, Eritasuna Asurantzan lan istripu deklarazioa egin behar duzu. Egin beharreko urraspideak Service public webgunean atzemanen dituzu.
Zein segimendu emana da plantan?
Ez dago Ostreopsisaren ondoriozko toxikotasun arauzko mugarik, itsasoko beste kutsadurekin gertatzen den bezala (Escherichia coli, Enterococcus, etab.).
Anartean, Rivage Pro Tech, IFREMER, Uraren agentzia eta EOArekin elkarlanean, GIS Euskal Itsasbazterra eta Euskal Elkargoak gidaturiko ikerketa programabat abian eman zen 2021eko udazkenean, fenomenoa hobe ulertu eta hautetsiak erabakiak hartzen lagunduko duen alerta muga definitzeko gisan.
Euskal kostaldeko segimendurako baliabidea Ostreopsisaren berezko garapen eremuetakoak diren 5 hondartzetan hedatzen da: itsasbeheran urpean egoten diren kubeta arrokatsuak. Itsasbazterreko 34 bainu eremutan egin ziren analisien bidez, 2021ean eremu horiek inkatu ziren eta 2024ko udan zehar eremu horietan berriz eginiko analisien bidez baieztatu.
4 zaintza maila aurreikusten ditu:
| Ingurumenaren segimendua | Plantan emaniko ekintzak |
---|---|---|
1. zaintza maila (ur litro bakoitzeko 1.000 zelula baino gutiago) | Hilabeteroko lagin hartzeak eremu arrokatsuko 4 gunetan (Bixkiak, Erromardia, Parlementia, Villa Belza) | Ingurumeneko datuen partekatzea programako partzuerrekin |
2. zaintza maila (ur litro bakoitzeko 1.000 eta 10.000 zelula artean) | Bihilabeteroko lagin hartzeak eremu arrokatsuko 4 gunetan (Bixkiak, Erromardia, Parlementia, Villa Belza) | Hilabeteroko segimendurako bilkurak programako partzuerrekin ingurumenaren datuen bilakaera jarraitzeko |
3. zaintza maila (ur litro bakoitzeko 10.000 eta 30.000 zelula artean) | Bi asteroko lagin hartzeak bainu eremuko 5 gunetan (Bixkiak, Erromardia, Zenitz, Parlementia, Portu Zaharra) |
|
4. zaintza maila (ur litro bakoitzeko 30.000 zelula baino gehiago) | Hiru asteroko lagin hartzeak bainu eremuko 5 gunetan (Bixkiak, Erromardia, Zenitz, Parlementia, Portu Zaharra) |
|
Nola abisatzen naute?
Ostreopsis kontzentrazio handia den kasuan, gai horri dagokionaz eskumen osoa duten osasun autoritateek (EOA) informazio mezuak hedatzen dituzte. Euskal Elkargoak gomendio horiek denbora errealean Kaliloaplikazioaren bidez jakinarazten ditu, eta euskal kostako hondartza guzietako sokorri postuei ere helarazten die.
Play Store eta l’App Store erabili Kalilo aplikazioa urririk telekargatzeko.
Oharra: aplikazioa ez da pantaila irakurle gisako laguntza teknologikoko sistemekin bateragarria. Eskuragarritasun arazorik atzematen baduzu accessibilite@communaute-paysbasque.fr helbidean gurekin harremanetan sar zaitez.
A Telekargatzekoa
- Affiche de prévention Ostreopsis (version française)PDF - 1 orria - 1,77 Mo
- Affiche de prévention Ostreopsis (version anglaise)PDF - 1 orria - 1,22 Mo
- Affiche de prévention Ostreopsis (version espagnole)PDF - 1 orria - 1,21 Mo
Ohiko galderak
Kontzentrazio handia den kausetan bainu eremuetan edo itsasbazterrean egon ote naiteke?
Bainatzea edo ibiltzea ez dira baitezpada debekatuak, salbu tokian tokiko herriko etxearen erabakirik bada. Haatik, pertsona ahulei hondartzetan eta inguruetan ibiltzea saihets dezaten azkarki gomendatzen zaie. Maska janzteak ez du Ostreopsis toxinetatik babesten, itsasoko airearekin kontaktuan sartzean hezetzen baita eta horrek filtratzeko gaitasuna anitz murrizten du.
Ostreopsisa lanjerosa ote da ekosistementzako?
Badakigu gain-ugaritze kasuan algak haren garatzeko gune den eremuan asfixia eragin dezakeela. Baina haren ondorioak oraindik ezagutzen ez diren tokiko baldintza hidro-klimatikoen menpe dira (korronteak, haizea, uraren tenperatura). Euskal kostan egiten diren ikerketen helburua Ostreopsisak euskal itsasbazterrean duen inpaktua hobe ezagutzea da.
Publikoak nola eskura ditzake lagin hartzeen emaitzak?
Lagin hartzeen emaitzak osasun autoritateei eta hunkituak diren herriko etxeei zuzenean jakinarazten zaizkie. Ondotik, datuak orrialde honetan udan astero sartzen dira eta udaz kanpo hilabetero. Komunikaturiko emaitzak Euskal Kostako GISak jarraitzen dituen 7 hondartzenak dira. Kasu: Ostreopsis kontzentrazio handia egoteak ez du baitezpada erran nahi arriskua handia denik. Baldintza klimatikoak, korronteak, sagailoak ere gaur egun oraindik guti ezagutzen den eta aztertze bidean den eragina dute ere.
Laguntza behar dut
Ostreopsisari buruzko galdera ororentzako, Itsasbazterra eta ingurune naturalen Zuzendaritzarekin harremanetan sar zaitezke posta elektroniko bidez littoral@communaute-paysbasque.fr
Zerbait ments zaizu?