Itsasbazterreko arriskuen kudeaketarako tokiko estrategia
Dokumentua kontsultatu

Flash info
Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.
Kostako 40 kilometro ditu euskal itsas ertzak eta arrisku handiak ditu itsas urperatze eta higadura jasateko. Orrialde honetan ukituriko zonei buruzko eta tokika gauzaturiko egokitze estrategiei buruzko informazio baliagarriak atzemanen dituzu.
Eguneratzea:2024ko urriaren 30a
Euskal itsas hegia ia 40 kilometro luze da, haietan 35 kilometro 10 eta 70 metro arteko goratasuna duten arrokazko ezpondak dira. Badia eta itsas adarretako hondartzak ere ageri dira paisaian. Itsas lerroaren gibelatzea nabarmena da. Ausazko lur mugimenduek aldika-aldika gibelarazten dute ezponda hamarka eta hamarka metrotan. Aldi berean, itsasoaren oldarraldi errepikatuek erregularki gogoratzen digute lurraldea itsasoak hartua izateko arriskuan dela.
«Arrisku» nozioa bi parametroren elkar gurutzatzeak sortzen du.
Itsas hegian diren jokagaiak metatzeak eta halabeharren azkarrak egiten dute euskal itsas hegia hala-hola ahul.
Ipar Euskal Herriak 500etik gora bizitegi kolektibo eta bakarkakoak ditu bai eta berrogei bat saltegi hemendik 2043 bitartean higaduraren mehatxu zuzenaren pean, egungo kudeaketa moldeak ez badira berriz definitzen.
EuskalGeo mapa horrek ematen dizu 2030erako eta 2050erako aurreikusten diren itsas lerroaren gibelatzeak ikusteko aukera.
Arrisku horien aitzinean, Euskal Hirigune Elkargoak eta itsas hegiko 8 herriek, 2017az geroztik, kostaren higatze halabeharretara eta itsasoak gaina hartzeko halabeharretara egokitzeko ekintzen programa boluntarista eman dute plantan, partekaturiko tresna baten bidez: «Itsas Hegiko Arriskuen Kudeatze Estrategia». Honako xede hauek ditu estrategia horrek:
Diagnostiko zenbaiten ondorioz, Itsas Hegiko Arriskuak Kudeatzeko Tokiko Estrategiak 10 sektore izendatu ditu. Sektore horietako bakoitzean, kudeaketa hautuak zehaztu dira itsas lerroaren gibelatzeari egokitzeko. Hautu horiek zehazten dute indar publikoen esku hartze maila. Lau motatakoak izan litezke:
10 sektoreetako bakoitzean zehazturiko kudeaketa hautuen ezagutzeko, Itsas Hegiko Arriskuen Kudeatze Estrategia ikus ezazu.
Itsas ertzeko 8 herriek 2043rako higatze edota itsasoak hartuak izateko arriskupean diren aldeak identifikatzen dituzte beren THPetan, eta jokagaiak halabehar horren pean izateko arriskua mugatzeko hirigintza arau bereziak sartzen dituzte.
Printzipio nagusiak gogoratuak dira Ezagutzera Ematea (EE-PAC) eta Estatuaren Errana deitu eta 2019an eman dokumentu behartzailean, tokiko eragileek eta Estatuaren zerbitzuek elkarlanean sortu zutelarik.
Zure herriaren THP telekargatzeko, hona jo ezazu: «Hirigintza arauak zure herrian».
Euskal itsas hegiaren ezpondak ahulak dira eta noiznahi eror litezke. Jokamolde onak erabiliz, arriskutik babesten zara.
Euskal Elkargoak, bai eta botere publiko guztiek, politika aktiboa daramate itsas hegiko arriskuen aitzinean. Hemen azaltzen dizkizugu eragile bakoitzak daramatzan zereginak.
Zerbait ments zaizu?