Energiaren barometroa (EcoWatt baliabidea)

Zuzenean ikus ezazu sarean den tentsio maila eskualdean eta zure kontsumoa gutxitzera engaia zaitez.

Eguneratzea:2024ko urriaren 15a

EcoWatt baliabideak unean bertan azaltzen du Frantzian, eskualdez eskualde, ematen den argindar kontsumoa. Webgunean edo aplikazioan izena ematen baduzu, abisua jaso dezakezu ere sarean tentsioa bada edo etenak badira.

Seinaleak ulerterrazak dira:

  • Seinale Berdea: Ez da alertarik. Ekokeinuak karbono neutraltasuna lortzeko baliagarriak dira;
  • Seinale Laranja:  Argindar sistema egoera zailean da. Ekokeinuak garrantzitsuak dira;
  • Seinale Gorria:  Argindar sistema oso egoera zailean da. Ahaleginik egin ezean, etenak ezinbestekoak izanen dira.

MonEcoWatt webgunera jo 

Zein kontsumo maila da orain?

Nola zure argindar kontsumoak gutxitu?

Ipar euskal Herriko energiaren % 70 baino gehiago gure etxeko jardunetarako da (bizitegia, garraioa). Halatan, bada, gutako bakoitzaren keinuak guztiz eragingarri dira gure kontsumoa apaldu eta lurraldearen karbono arrastoa txikiagoa izan dadin. Hemen duzu zenbait aholku baliagarri energia ekonomiak egiteko urratsez urrats.